martes, 24 de agosto de 2021

Orgaibieta toponimoa

 Ataun inguruko toponimo hau bi lekuko zaharren bitartez heldu zaigu. Dirudienez, egun ez da ezaguna. Aipatutako lekuko horiek Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan daude, 34. agirian 1452. urtean:

...en estos logares seguientes o en alguno d’ellos: en Orgaybieta, en Gorostaga o en [O]tocor.
Lekuko horrek oin-ohar bat du:
34. El texto original de Villafranca dice “Orgauieta”.
Azken aldaera honetan diptongoa soildu da: ai > a. Fenomeno hau ezaguna da, cf. alki 'aulki', arkitu 'aurkitu'... Beraz, aldaera jatorrena Orgaibieta izango litzateke.
Toponimoak hiru elementu lituzke, orga 'gurdi', ibi eta, azkenik, -eta atzizkia.
Orotariko Euskal Hiztegian Axularrena da lehenengo lekukoa, 1643. urtekoa: Gaixtoaren konzientzia eta barren aldeak, orgaren edo gurdiaren arroda bezala dira. Ax 429s (V 278).
Aipagarria da orga izenaren lekuko toponimikoa izatea alde honetan, baina nafarreraz ezaguna zen eta Aralarko mendilerroa Gipuzkoa eta Nafarroaren artean dago. Horretaz gain, Orgaibieta toponimoari esker, orga izenaren lehenengo lekukoa ia berrehun urtez aurreratuko litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario