Erdi Aroko agiri zaharretan ohikoak dira larre, ibai eta antzeko izenekin sortutako toponimoak, askoz gutxiagotan izengoitiak daude eta hauetan hitz ez ohikoak irakurtzen dira, triku bezala. Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan badaude Martin Trikua izena zuen gizonaren bi aipu, 21. agirian, 1428. urtean:
Fecho e otorgado fue este conpromiso delante la casa de Martín Tricua, término del dicho lugar de Lascano...Bigarrena, 22. agirian, 1428. urtean:
Et después d’esto, delante la casa del dicho Martín Tricua, besino de la dicha billa de Villafranca, a dies e ocho días del dicho mes de nobienbre, anno de mill e quatroçientos e beynte e ocho annos, este dicho día, ante las dichas puertas del dicho Martín Tricua...Izengoitian triku izena genuke. Ezin jakin izendapenaren arrazoia, triku animaliaren izaerarekin lotutako ezaugarri bat gogoan zen, Orotariko Euskal Hiztegian badago gizakiekin erabiltzeko adiera bat:
(Fig., uso adj.).Basto.Beharbada horixe zen adierazi nahi zuten izengoiti horrekin. Dena den, triku hitzaren lehenengo lekukoa askoz aurreratuko litzateke, Larramendiren hiztegikoa zen lehenengoa, 1745. urtekoa. Beraz 317 urte lehenagoko lekukoa izango zen Ataungo agirietakoa.
Erri ontan mutillik "bien" ba al daude? Guztiak dira trikuagoak. Urruti ibiltzea obe. Lab EEguna 75
Aipatutako liburuan badago beste izen interesgarri bat, hau toponimoa, Trikuarria, bi agiritan dagoena, 20. agirian, 1426. urtean:
...en el dicho sel de Larrunça, entre el arroio maior e el arroio que viene a la dicha fferrería, en todo quanto es fasta el arroio de Lauzti, e dende, passado el dicho harroio que a la dicha ferrería viene, fasta la piedra llamada Tricuarria, que está en el otero...Bigarrena, 22. agirian, 1428. urtean:
...en todo quanto es fasta el arroyo de Lausty, e dende, pasado el dicho arroyo que a la dicha ferrería biene, fasta la piedra llamada Tricuarria que está en el otero...Toponimoa hitz batez osaturik izango zen, trikuharri, eta artikuluaz. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lehenengo lekukoa Azkueren hiztegikoa da, XX. mendearen hasierakoa. Ataungo agirietako toponimoak data hori oso aurreratuko luke, ia 600 urte. Gainera, hitz honen lekuko gehienetan tregoharri aldaera dago, baina aipatutako lekukoetan trikuharri aldaera dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario