Gipuzkoako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Erdi Arokoa, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan aurkitua, 45. agirian, 1504. urtean dago Michel de Mizpirasagasti, Amezketako auzokoa. Toponimoak ez du zailtasun berezirik, Orotariko Euskal Hiztegian badago mizpira-sagar hitz elkartua:
MIZPIRA-SAGAR. "(B), variedad de manzana" A.Toponimoak erakusten du hitza aspalditik ezaguna dela, mizpira-sagasti hitzetik toponimoa sortua zen XVI. mendearen hasieran, hiztegiak jasotakoarena baino 400 urte lehenago.
"Mizpire-sagarrondo, clase de manzana. Gure baratzean badugu mizpire-sagarrondoa" Izeta BHizt2.
No hay comentarios:
Publicar un comentario