viernes, 27 de agosto de 2021

Aienzagi toponimoa

 Aralar inguruko toponimo hau Erdi Aroko agiri batean agertzen da Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko 18. agirian, 1409-1410. urteetan:

Estos son los seles que ha el solar de Amézqueta en la sierra de Aralar: primeramente Narue, otro sel de Fagabe que se llama Veyçeguisaroea, Otocor, Olaçaualsaroea, Gorostiaga Mendocarte, Ayençagui, Guereçiola, Salin, Arreyçaga, Burunçiçu, Heçiça çahalegui.
Kopia batean Hayençagui dago. Ziurrenik grafia kontu hutsa da, ez luke ahoskapen ezberdinik adieraziko eta, beraz, analizatzeko toponimoa Aienzagi litzateke.
Toponimoak hiru elementu lituzke, baina biren elkarketatzat har daiteke. Elementuak, banan banan hauek dira: aihen + -tza + hegi. Baina toponimoa sortzerakoan lehenik aihen + -tza > *aihentza hitz eratorria izango zen eta ondoren hegi izena gehituko litzateke. Aldaketa bakarra eta nabarmena da ae diptongoaren soiltzea eta ondorioz a geratzea, normalean e bokala izan ohi delako, beharbada ezaugarri dialektal izan daiteke.
Orotariko Euskal Hiztegian aihen izenaren lehenengo lekukoa Leizarragaren testuetakoa da, 1571. urtekoa:
Xirmenduak berak frukturik bereganik ezin ekhar dezakeen bezala, baldin aihenean ezpadago. Lç Io 15, 4
Hori kontuan izanik, Aralar inguruko Aienzagi toponimoak 161 urtez aurreratuko luke hitz horren lehenengo lekukoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario