viernes, 20 de agosto de 2021

Gutun hitza

 Gutun hitzaren lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Leizarraga da, 1571. urteko Are hetarik guthunak anaietara harturik, Damaszerat ioaiten ninzén. "Lettres adressantes aux frères". Lç Act 22, 5.
Baina Erdi Aroko bi lekuko daude, XV. mendearen hasierakoak, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuan, biak 27. agirikoak, 1416. urtekoak: Pero Martines Gutuna eta Joan Gutuna.
Dirudienez, izengoitiak izan zitezkeen, baina izendapenaren arrazoia ezezaguna da. Ziortza inguruko bi lekuko horiek gutun hitzaren agerpena aurretuko lukete 150 urte baino gehiago.

2 comentarios:

  1. Arabierazko Kutub (liburu) izenarekin zerikusia ote? Hala balitz goitizen edota abizen horren eramaleek eskribautzarekin edo liburugintzarekin zerikusia izango lukete?

    ResponderEliminar
  2. Hitzaren jatorria beharbada hortik dator. Bestea, izengoitia izanik, batzuetan izen horiek loturik izango lirateke zituzten lanbideekin. Eskribautza egokia izan daiteke, jakinik garai hartan jende gehienak idazten ez zekiela.

    ResponderEliminar