Tximitxua toponimoa Erdi Aroko lekuko batez bitartez ezaguna zaigu, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuaren 42. agirian dago, 1486. urtekoa dena:
Yten mas otra pieça que es en termino que se llama pieça Chymixua que se tiene de la una parte a pieça de Estivalis de Goveo e de la otra parte se tiene a pieça de Juan Dias de Hueto vesino de Asteguieta.Toponimo hau Araban izango zen, Gasteiz inguruan. Barruan tximitxu hitza izango zen, eta -a artikula. Tximitxu Orotariko Euskal Hiztegian dago, baina utzi duen lekukotza oso urria da, Azkueren hiztegikoa, hain zuzen, 1905-1906. urteetakoa:
tximitxu.Arabako lekuko honen bitartez tximitxu hitzaren lehenengo lekukoa 400 urtez baino gehiago aurreratuko litzateke, eta hitzaren erabil-eremua Arabara ere hedatuko litzateke.
"(V-oroz), tejido de seto que hace veces de barandado" A.
No hay comentarios:
Publicar un comentario