Toponimo galdu hau Arrasatekoa zen eta dauden lekukoak Arrasateko toponimia liburutik jaso dira, 219. or.:
Toponimoaren lekukotzak bi mende iraun zituen eta hiru lekuko utzi zituen, guztiak berdinak. Beraz, analizatzeko izen bakarra dago, Atxitxin. Toponimoak bi elementu lituzke, atx 'haitz' eta etzin 'etzan'. Oso toponimo antzekoa Arretxinaga litzateke, baina honetan harri izango zen oinarria. Bi toponimoetan harri edo haitz bat etzanik geratuko zen eta horrek aipagarri bihurtuko zuen.Toponimoaren bi elementuak batzerakoan aldaketa batzuk gertatuko ziren, biak asimilazioak, batetik bokalena: e-i > i-i, bestetik afrikatuena: tx-tz > tx-tx. Beharbada etzan-en aldaeren artean inoiz izan da *itxin, baina horren lekukorik ez dago eta, beraz, etzin aldaera ezaguna izango zen bigarren elementua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario