Leku izen honetaz lekuko bakarra dago, Donostiako toponimia izeneko lanetik hartu da toponimo honen informazioa:
DINDINITURRI: Dindin iturri (1989, D.U.T.B.). 64-4-7, K. D-3.Toponimoak bi zati ditu, din-din eta iturri. Lehenengoa onomatopeia da:
din-din.Iturri baterako izena egokia izan liteke, gainera, badago kasu paralelo bat, Arrasateko iturburu batek Bilinbalan izena zuen, hau ere onomatopeikoa.
1. (Onomat. de verterse líquidos). v. dinga-dinga.
Ardoa, . din din zatoz / botellatikan pozez, / piskabana nai zaitut, / ez guzia golpez. JanEd I 30.
2. (Onomat. del sonido del dinero)
Deabruari erregututzen / diote agertu dediñ / galaia duana. diñ-diñ. MendaroTx 60.
No hay comentarios:
Publicar un comentario