Txominurtzillo Zornotzako basoa da. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Chomin-Ursillo (1733), Chomin Urcilo (1733). Geroztik aldaera txikiak izan badira ere, toponimoa, funtsean, ez da aldatu.
Toponimo honek bi elementu ditu: Txomin antroponimoa eta urtzulo izena:
UR-ZULO (V, AN-gip-araq, B; urtzulo AN-gip), UR-ZILO (AN-gip, B, BN-baig-lab; SP (-lh-), vEys; urxilo H (L)), UTZULO (Lar), UTXULO (H (G)). Ref.: A (ur-zulo, ur-zilo); EAEL 69; Izeta BHizt2 (ur-zilo). a) Pozo. "Puits, citerne" SP. "Poza, putzua, utzuloa" Lar. "Ollas en el río, utzuloak" Ib. "Aljibe" A. "Le mot signifie proprement une dépression, un enfoncement ou l'eau se détient" H (s.v. uxuloa). "Gure baratzean badugu ur-zilo ederra" Izeta BHizt2.Txomin hipokoristikoa da, Domingo antroponimotik sortua, egun ere indarrean dago. Toponimoaren bigarren zatia interesgarriagoa da, urtzilo aldaera dagoelako, batetik. Ziurrenik u-u > u-i disimilazioa gertatu da, edo zilo aldaera erabili da. Toponimoa, gainera, hitz honen bigarren lekukoa da, lehenengoa S. Pouvreauren hiztegikoa delako, XVII. mendearen erdialdekoa.
Ur-zulo baten ertzean arrizko aska bat zegon. Berron Kijote 53. Pozabera edo ur-zulo zikin bat bazin barruan, tellatuko urez betetzen zana. Ataño TxanKan 144. Isaakek ur-ziloari Ezek (Aharra) eman zion izena. Bibl Gen 26, 20. Jauna, ez daukazu ezer ura ateratzeko, eta ur-zuloa sakona da. IBk Io 4, 11 (Lç, He, Dv, EvS, Leon, Or, IBe p(h)utzu, LE butzu; TB zupu, Ol osin, Arriand oxin, Ker patin).
Charco. "Urtzuloa, gouffre, mare d'eau" H.
Antxe, errekondoko ur-zuloan, zuten txarri-taldeak ere etzanaldirik atsegiñena. TAg Uzt 268.
Ur-zulo zikin bat egiñik gelditu zan; zeñari geroztik, itsaso illa deritza.Lard 21.
"(V-ple-m, G-to), manantial" A.
Toma de agua.
Burdin-esteak-eta sartu zituen [bonberuak] lurreko ur-zuloetan. Erkiag BatB 13.
(Zubiau Burd 98). Depósito de agua en una ferrería.
b) "Gran bebedor de agua. Gure mutikua urzulo demasa da" Elexp Berg.
No hay comentarios:
Publicar un comentario