Toponimo honen lekuko bakarra dago, XIX. mendearen erdialdekoa. Donostiako toponimia izenburuko lanean aurkitua:
Elceguille (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).Toponimoa gardena da, eltzegile hitza dago, besterik gabe:
eltzegile.Toponimo honetan lanbide izena etxera ere hedatu zen, beharbada bertan lantegia izango zuelako. Hitzak ez du lekukotza handirik utzi, baina lekuko honek berresten du hitzaren bizitasuna.
(Gc ap. A; Urt (-gille), Lar, Añ (G), H), eltze-egile, eltzile.
Alfarero, ollero. "Buccularius, buru eltzegillea, buruko eltzegillea" Urt III 417. "Potier" H.
Erosi zuten diru hartaz eltze egille baten landa. He Mt 27, 7 (EvL elze egile, Lard 449, Ur, Leon, Ir YKBiz 483, Or eltzegil(l)e, Echn eltzile; Lç topinagile, TB, SalabBN untzi egile, HeH baxera egile, Ip lurrezko untzi-egile, Dv baxeregile, Hual ontziegile, Samper ontziegizale, Ol buztinlari, Arriand lapikogiñ). Elzeguillebáten etxéra. LE Doc 235. Jaungoikuaren eskuan dago gizonaren biotza, eltzegilliaren eskuan buztiña bezela. Bv AsL 35. Eltzegille baten pirrila igitu. Or Aitork 327. Eltzegile, oialgile, garazlari, ta orrelakoak ez-aintzakotzat zituzten. Zait Plat 113. Figulus zelako eltzegile apalarena. MEIG VIII 58.
No hay comentarios:
Publicar un comentario