Lopeolanea da Errenteriako etxe baten izena. Toponimo honen informazioa Errenteriako udalaren web gunetik eskuratu da. Honen arabera, toponimoaren lekukotza XVIII. mendean hasten da:
1715 LopeolaToponimoak aldaera ugari ditu, nagusiak Lopeola eta Lopeolanea dira. Lopeolachiqui, beharbada, toponimo eratorria da, txiki izenlaguna jaso duena. Loperenaldia oso aldaturik dago, dirudienez, toponimoa berrosatu da, Lope + -(r)en + alde + -a bezalako bihurturik.
1723 Lopeolanea
1794 Lopeola (C. de arriva)
1794 Lopeolanea (C. de arriva)
1819 Lopeolachiqui
1920 Loperenaldia
Lopeola izenean bi elementu daude, Lope antroponimoa eta ola izen zaharra. Lopeolanea izenean -(r)en + -a, gehituak dira, ohiko atzizkiak etxe izenetan.
Toponimoaren bikoiztasun hori Lopegartzienea toponimoan ere badago, hori ere Errenteriakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario