jueves, 13 de enero de 2022

Ekogor toponimoa

 Donostiako hiru baserritan dago Ekogor toponimoa. Donostian bi baserri daude, Ekogor eta Ekogortxiki. Eta Hernanin Ekogorberri baserria dago.
Donostiako toponimia izeneko lanean badaude toponimo hauen lekuko zaharrak:

EKOGOR TXIKI: Ecogor-chiquicco-gaztañeribruba (1835, D.U.A.-C-5-II-1715-896), Ecogor menor (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Ecogor chiqui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ecógor-chíqui (58) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Ecogor-chiqui (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Ekogor txiki, Ekoor txiki, Ekor txiki (1989, D.U.T.B.). 64-12-4, m. E-3.
EKOGOR: Ecogora (1566, casa de, C.D.H.A.M.S.S., 224 orr.), Ecogor mayor (1838, casa, N.D.L., 24 orr.), Ecogor aundi (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Ecogor (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ecógor (60) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Ecogor-aundía (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Ekogor, Ekoor, Ekor (1989, D.U.T.B.).64-12-4. E-3.
Lekuko zaharrena Ecogora (1566) da, besteetatik aldentzen dena. Beharbada -a artikulua bukaeran izan zen baina dardarkaria ez zen ongi islatu testuan.
XVIII. mendearen bukaerako hiru lekuko badira, aurreko lanean aipatu gabeak, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 392. orrialdean:
... Ecogor chiqui [...] Ecogor maior [...] Ecogor azpicoa...
Interesgarriak dira Donostiako toponimia laneko azken lekukoak, Ekogor, Ekoor, Ekor (1989), toponimo askoren bilakaeran gertatutako urratsak agertzen direlako, lehenengoan izen osoa, Ekogor, ondoren, bokal arteko belare ahostuna galdu da, Ekoor, eta azkenik, bi bokal berdinak batu dira, Ekor.
Toponimoaren analisia egiteko aldaketa baten beharra dago, hegi izenak hainbat toponimo eratorritan et- aldaera hartu ohi du: Ekain, Etume... Honetan ere berdin gertatu da, eta, toponimoan erraz igartzen denez, bigarren elementua gogor izenlaguna da: et- 'hegi' + gogor > Ekogor.

No hay comentarios:

Publicar un comentario