Fandoain da Orotz-Beteluko aurkintza bat. Lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da. Ezberdintasun gehienak hasierako fonemari dagozkio, baita ere hurrengo silabako bokalari:
fanduain (1779)Azken bi lekukoak ahozko izenak dira, hasierako kontsonantea finkaturik dago, baina bokala ez. Beste lekuko bat dago, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian ez dagoena, José María Jimeno Jurioren Topónimos navarros con sufijo -ain lanekoa:
janduain (1892)
sanduain (1892)
jandoain (1892)
[...]
fandoáin (1992-1999)
fanduáin (1992-1999)
184. JANDOAIN. Tér. en Oroz-Betelu (Mer. de Sangüesa).Hasierako kontsonantea, jatorriz /j/ izango zen, baina aldatu zen eta nabarmena da /f/ bihurtzeko aldaketa ohikoa ez dela, baina ez da hau izen bakana, ezaguna da fan 'joan' bezalako aldaera inguru horretan. Jatorrizko izena Jandoain izango zen, eta hau ere beste toponimo zaharrago baten aldaera litzateke. Hemen proposatuko dugu bukaeran -ain atzizkia zegoela eta oinarrian *Jaunto antroponimoa. Xandoain toponimoen sarreran informazio gehiago antroponimo berreraiki horretaz.
Jandoain (1919, EIA. 1).
No hay comentarios:
Publicar un comentario