Lizarrako toponimo zahar honen lekuko bakarra dago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanean, 145. or.:
1354. urteko toponimo honek azalbide argia du,
erregu hitza eta
gaitz izenondoa, artikuluaz gain.
Orotariko Euskal Hiztegian ez dago
erregu hitzaren sarrerarik, euskal testuetan agertu ez delako, baina Nafarroako toponimian ezaguna da, horrela, Meotz herriko
Erregu aurkintza eta
Fuente de Erregu iturria, Etxabarriko
Erregu erreka eta, azkenik, Zuhatzuko
Erreguartekoa aurkintza. Hauetatik guztietatik azkena da lekuko zaharrena duena,
erregu artecoa 1653. urtekoa delako. Lekuko hauek kontuan hartuz,
Erregugaitza ia hiru mende zaharragoa da eta, beraz,
erregu hitzaren aurreneko lekukoa litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario