Lopetxe Markina-Xemeingo baserria da. Lopetxea da Ataungo baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
LOPETXEA (col.) San Martin ballaraLopetxea da Errenteriako aurkintza bat, eta beharbada, etxea ere izan zen. Toponimo honen informazioa Errenteriako udalaren web gunetik eskuratu da. Honen arabera, lekuko bakarra dago, Lopechea, 1864. urtekoa.
Toponimo hauetaz gain, bazen Lopeetxea deitura, Donostiakoa, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Lopeetxea agertzen da XVI. mendearen bukaeratik:
Lopeetxea bada aldaera antzinakoena, etimologia argia du, Lope antroponimoa, etxe izena eta artikulua. Toponimo hauetan ez da lekuko oso zaharrik aurkitu eta ezin da erabat baztertu antroponimo huts bat izatea, *Lopetxe, Lope antroponimotik sortua, -txe atzizki txikigarriarekin. Izan ere, PI + etxe egitura ez da ohikoa eta bere erabil-eremua sartaldekoa da, Barbaraetxe toponimoan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario