Pagatzaurtundua da Orozkoko toponimo bat, auzo bat izendatzeko, basoa ere bada.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Pagazaurtundua [N, TO]Toponimo honen lekukotzan mende bat atzera egin daiteke Dokuklik web-gunean bilaketa eginez, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:
Pagazaurtundua (barrio de), Orozco, a.1799, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (uarrio de), Orozco, a.1798, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua [N, NO]
Pagazaurtundua (Francisco_Antonio de) [Pagazaurtundua (uarrio de)], Orozco, a.1798, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (Francisco_Antonio de) [Pagazaurtundua (barrio de)], Orozco, a.1799, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (Pedro de) [Odizaga (barrio de)], Orozco, a.1799, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (Pedro de) [Udizaga (la casa nueba de)], Orozco, a.1798, FogVizcayaMs.
Aldaera bat dago, oso lekuko gutxi dituena, Pagazartundua:
Lekukoak kontuan hartuz, bilakaera agerikoa da, Pagazaurtundua > Pagazartundua. Hala ere, sarrera honetan adieraziko da aurreneko toponimoan diptongorik ez zela eta beraz, Pagazartundua > Pagazaurtundua gertatu zela. Toponimoak oso antz handia du Artunduaga toponimoarekin, blog honetan aztertua. Sarrera horretan eman zen etimologian metatesi bat proposatu genuen, *Andurtuaga > Artunduaga. Horretan ere gertatuko zen, Pagatza + andurtu + -a > *Pagatzandurtua > Pagazartundua > Pagazaurtundua. Azken aldaketa hau azaltzeko, pentsa liteke bukaerako bi silabetako /u/ bokala erreplikatu zela aurreko silaban.
Bi toponimotan *artundu aldaera bada, gerta liteke metatesi ondorengo aldaera lexikalizatua izatea eta horregatik bi herritako toponimotan agertu zen.
Hasierako elementuak ez du azalpen handiren beharrik, paga- 'pago' + -tza, eratorpen arrunta toponimian.
Orozkoko toponimoaren lekuko zaharragoak beharrezkoak dira, beharbada aldaketa gertatu baino lehenagoko egoera islatzen duten lekukoak ager daitezke, nahiz eta hori ziurra ez izan. Askotan, aldaketak gertatu ondoren heldu dira toponimoak paperera, ez lehenago. Oraingoz, Pagatzaurtundua toponimorako proposatutakoa hipotesi hutsa da, nahiz eta Artunduagaren azalbidea egokia ere izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario