miércoles, 18 de octubre de 2023

Dumutio toponimoa

 Dumutio da Arrigorriagako auzo baten izena. Gainera, izen bera du erreka batek, Bizkaiko hiru herritan dagoenak, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan eta Ugaon. Bi toponimo eratorri daude, Dumutioetxebarri izeneko baserria, Arrigorriagan, eta Dumutiolarra Ugaon.
XVIII. eta XIX. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Dumutio [N, TO]
Dumutio (la casa de) [Dumutio (uarrio de)], Arrigorriaga, a.1876, FogVizcayaMs.
Dumutio (la casa en el varrio de), Arrigorriaga, a.1798, FogVizcayaMs.
Dumutio (la caseria de) [Acharte (varrio de)], Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Dumutio (uarrio de), Arrigorriaga, a.1876, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrago bat dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta aipatutako lekukoa 1669. urtekoa da:

Toponimoak ez du aldaketarik erakutsi azken 350 urteetan eta, dirudienez, lehenago ere ez zen askorik aldatuko. Izan ere, bada Erdi Aroko antroponimo bat, ederki egokitzen dena, Domnutio. Repertori d'antroponims catalans I liburuan badira izen honen hainbat lekuko eta aldaera:
Domnutio 280,0715
Domnucio, Domnucius, Domnuco, Domnutio, Donnucio, Donnucius, Donnuco, Donnuz, Donnuzo, Donocie, Donocius, Donuc, Donucio, Donucios, Donuco, Donuczo, Donutio, Donuz
938, AUS, 32, R, — (Donocie)
938, AUS, 32, R, — (Donocius)
948, OCC, 02, V, P (Domnucio)...
Domnutio horren jatorria latineko Dominus antroponimoan dago, atzizki batekin gehiturik, beharbada hipokoristikoa zelako. Antroponimotik toponimora arteko aldaketa bakarra hasierako silabaren bokalari dagokio, asimilatu zelako: o-u > u-u.
Bizkaiko toponimo honek erakutsiko luke Domnutio antroponimoa ez zela ezezaguna euskal lurretan, nahiz eta lekuko bakarra izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario