lunes, 30 de septiembre de 2024

Beraza eta Beratza toponimoak

 Beraza da Bizkaiko toponimo batzuen oinarria, Orozkon Beraza auzoa bada eta baita Berazabeaskoa eta Berazatorre baserriak ere. Sondikan Beraza izeneko baserria dago eta beste baserri batek Berazatorre izena du.
Beratza dago lurralde gehiagotan, Arabako Okondon Beratza baserria dago, eta Amurrio eta Urduña artean mendi batek Askuren izena du baina badu beste izen bat, Beratza. Bizkaian, Galdamesen, Beratza larrea dago. Azkenik, Gipuzkoako Urnietan Beratzaburu baseria dago eta Beratzaburuko erreka toponimo eratorria.
Sondikako toponimoaren lekuko zaharragoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Beraza [N, TO]
Veraza (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Veraza (la casa de) (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Veraza (la casa torre de) [Beraza y Aresti (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.


Veraza (la torre de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Verazay Aresti (varrio de), Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Veraza_Albocoa (la caseria de) [Beraza y Aresti (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi mende zaharragoak diren lekukoak daude:

Lekuko zaharrena Aiarakoa litzateke, 1542. urtekoa.
Toponimo hauetan hitz bat dago, belaze ezagunagoarekin lotua:
belaze.
(G), belaza (G), belazi (G-azp), belasa (G-to), beraze, beraza (V). Ref.: A (belaze, beraza); A Apend (belazi, belasa); Garate 6. aCont BAP 1949, 356; Iz To.
Prado, herbazal. "Pastizal, hierbal, besana, jaza" A. "Terreno fértil, una vega" A. " Belazea, campo de hierba para segar; belaze bat; belaza, belazia; belaz bat, belaze bat " Iz To. v. belardi.

Tr. Atestiguado únicamente en la tradición guipuzcoana. Antes del s. XX se documenta sólo en Aguirre de Asteasu, en la forma beraze, que no hallamos en otros autores. En DFrec hay 2 ejs. de belaze.
Aztergai diren toponimo guztiek hitz hori badute, bera(t)za hitzaren erabil-eremua aski handia da, baina batez ere sartaldekoa. Hitzaren lekukotza XVI. menderaino eraman daiteke Dokuklik web-guneko lekukoak kontuan izanik. Bera(t)za hitzaren oinarrian berar dago, belar orokorragoaren aldaera sartaldekoa, bera- eratorpen aldaera erabiliz, eta -tza atzizkia.

Arriatzu toponimoa

 Arriatzu da Hernaniko baserri baten izena. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta han Arriatsu zein Arriatzu jasorik daude. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Osiñaga auzoan:

ARRIATZU (prop.)
Lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk ditu XVI. mendearen bukaeratik aurrera:

Toponimo honen lehenengo lekukoa interesgarria da, Arriasu, beharbada etimologiarako aztarrena eman dezakeena, baina Elgoibar ez dago Hernanitik hurbil eta zalantza dago aztergai den toponimo bera denik. Toponimoaren interpretaziorako interesgarria da bildu den Arriatsu aldaera. Ezaguna da bi atzizki oso antzekoak daudela, batak frikaria du, -zu, eta besteak afrikatua, -tsu. Hernaniko toponimoan zalantza dago, atzizkia -zu balitz horretarako afrikatua azaldu beharko genuke. Azalbide egokia izan daiteke garai zaharretan atzizkia afrikatua zela eta horri eustsi diote, baina txistukaria aldatuz. Beraz, proposatzen dena da -tsu > -tzu bilakaera gertatu dela, beharbada hiperzuzenketaz, baina horretarako lekuko zaharragoak beharrezkoak dira.
Auureko paragrafoan erakutsitakoa ez da oztopo bakarra, oinarriko elementua harri izena izan daiteke baina bukaerakoa -tsu bazen, tartean /a/ bokala dago. Horretarako, Albiasu toponimorako proposatutakoa Arratzurako ere egokia izan liteke, tartean beste atzizki bat izango zen, beharbada -tza eta horrela, toponimoaren jatorrizko izena *Arritzatsu izango zen, ondoren txistukari disimilazioa gertatu eta Arriatsu sortuko zen eta azkenik, txistukaria aldatuko zen egungo Arriatzu finkatuz.

viernes, 27 de septiembre de 2024

Lupita toponimoa

 Lupita da Berrizko baserri bat. XVIII. mendeko bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Lupita [N, TO]
Lupita (la casa de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1799, FogVizcayaMs.
Lupitta (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Guztira hiru lekuko jaso dira, XVI. mendearen erdialdekoak:

Izena ez da aldatu azken 500 urteetan eta litekeena da zaharragoa izatea. Aldaerarik ez duenez, izen bakarra dago azaltzeko, Lupita. Izena ez da ohikoa hemen baina Lupita, egun, Luperen hipokoristikoa edo Guadalupitaren laburketa eta Lupe izan ohi da Guadaluperen laburketa. Lupita erabiltzen da Mexiko aldean eta, beraz, aski urrun geratzen da Bizkaiko toponimotik.
Baina antroponimia latinean Lupus ezaguna zen eta -itta atzizki hipokoristikoa erantsiz *Lupitta sortuko zen eta hori izango zen Berrizko toponimoaren sorburua, latin jatorriko antroponimo emakumezko bat.
Berazkita eta Otsaita toponimoetan eite bereko antroponimoak daude, -ita atzizkiaz sortutako antroponimo hipokoristikoak.

Ulabarre toponimoa

 Ulabarre da Arabako Barrundia udalerriko putzu baten izena. Azken urteetako lekukoetan oso ohikoa da Ulalarre aldaera. Baina bada lekuko zaharrago bat, XX. mende hasierakoa, Luis de Eleizealderen Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas lanekoa eta han Ulabarre dago.
Toponimoaren bukaeran labar izena dago:

1 labar.
"1.º (V-ger), borde de precipicio; 2.º (V-arr-m), tierra costanera" A. v. alagar.
Iohannes de Izlavarra (1022). Arzam 308.
Bidetxigor arritsu bat labar (acantilado) baten gaiñez-gain igarotzen zen. Etxde Itxas 43. Ortzeari muin eman naian, tinko, / aitzuri erraldoiak gaiñetik ditularik, / arru ta labar (acantilado) amiltsuak txintxilirik. Otsalar EG 1959, 6.
Hasierako u- izan liteke, ur hitzaren alomorfo bat, Uarkape toponimoan uharka hitza dago, u(h)- + arka dena. Beraz, u- 'ur' + labar > *Ulabar > Ulabarre, azken aldaketa leku deklinazioaren eraginez sortua izango zen, ugariak dira bilakaera bera jasan duten toponimoak, Nabaskoze, Uztarroze...
Etimologiaren sendogarria izan daiteke Barrundiako Ulabarre putzua dela, ura dagoen lekua.

lunes, 23 de septiembre de 2024

Oharriz eta Oarritz toponimoak

Oharriz da Lekarozko auzo bat, Baztan udalerrikoa. Oarritz da Txulapain ibarreko herri hustu bat.
Baztango toponimoaren lekuko zaharrak eta aipu etimologiko batzuk daude Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian, Oharriz toponimoaren sarreran. Lekuko zaharrenak XIII. mendekoak dira:

pedro garceiz de uarriz (1247/11/22 [1890])
garcia eximeni de oarriz (1264/07/02 [k.])
diago martiniz d'uarriç (1281/08/01)
Etimologiari dagokionez, bi aipu jarriko ditugu, lehenengoa Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Ohar-'. De *Ohar- + -iz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -iz.
Comentario lingüístico: Luis Michelena (693) lo relaciona con Ugarriz, Uharriz. Palabra compuesta de u(g)arri 'guijarro' y sufijo abundancial. Sin embargo, la inexistencia en la documentación antigua de formas con u- y la existencia de un despoblado en Juslapeña denominado Oarritz apuntan hacia la primera explicación propuesta. Téngase en cuenta que en el topónimo de Juslapeña la forma Oarriz es la más antigua y documentada. Sobre la ortografía Oharriz, véase lo dicho en Aniz. Traducciones curiosas y explicaciones populares: A. Campión relacionó el nombre de la localidad con las voces vascas ohe 'cama', pero que según este autor habría significado 'cueva' en época antigua, y harri 'piedra'. Otras traducciones de este tipo: 'brezal', 'altura pedregosa'.
[...]
Azkena Patxi Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanekoa:
Oharritz (in situ llamado Uarritz, Umarritz, Umerritz; podría ser un derivado de uharri, lo que nosotros en Ujué llamamos ruejo, más -tz. La -m- podría tener su origen en una -b- anterior, procedente a su vez de una -g- y esta de la aspiración. Cf. Uberte Uharte Arakil, Ugarte Uharte Pamplona, Zubetzu Zuhatzu de Arakil...).
Aipatuez gain, badira lekuko zaharrago batzuk Onomasticon 14, 16, 19, 20: Toponimia medieval en el País Vasco liburu bilduman:

Aurreko mendekoak dira eta guztietan o- hasiera dago. Beraz, badirudi o- > u- aldaketa gertatu zela, baina ez zuen lortu nagusitzea eta berriz o- hasiera zuen aldaera finkatu zen, gure egunetara arte. Beharbada oa- hasieraren urritasunak ahalbidetu zuen ua- aldaera hartzera, Uhalde, Uharte ezagunen oihartzunez.
Toponimoaren izen zaharrena Oarritz bazen, erraza da antzematea bukaeran -itz atzizkia dagoela, ugaria herri izenetan, baina hasierako oar- hori iluna da. Azalbide bat litzateke txistukari disimilazioa gertatu dela pentsatzea, Antxinena toponimoan bezala. Hori gertatu bazen, galdutako txistukaria berreskuratuz gero *Ozarritz edo antzeko izenen bat genuke. Oxarra antroponimoa izan zen Erdi Aroan, ozar hitzetik sortua da eta bere hiztegiko sarreran lekuko antroponimiko batzuk daude:
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
Hitzaren bilakaera azaltzeko, Mitxelenaren Sobre el pasado de la lengua vasca laneko oharra:
53. [...] se impone como muy atractiva la idea de que ozar no fue en un principio más que un compuesto con valor aumentativo, algo así como 'perrazo', cuyo diminutivo oxar parece estar atestiguado por el antropónimo medieval Oxarra.
Beraz Oxar PI + -itz > *Oxarritz > Oarritz. Txistukarien disimilazioak toponimoa ilundu zuen baina Erdi Aroko Oxarraren lekukoek lana erraztu dute etimologia emateko.

Pasaijoaundi, Pasaijotxarazpia eta Pasaijotxarra toponimoak

 Ataungo toponimian hiru dira pasaijo- hasiera duten leku izenak:

Pasaijoaundi
Pasaijo aundi: (= grande pasaje).
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 145. zk. 7155 erreg.

Pasaijotxarazpia
Pasaijo txar azpie: (= el termino inferior del tránsito malo).
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Askoa
    Erreferentzia: 23. karp. 033. zk. 8995 erreg.

Pasaijotxarra

Pasaijo txarra: (= el transito malo). Es un trecho de paso dificultoso en la peña.
    Izaera: pasabidea
    Kokalekua: Askoa
    Erreferentzia: 23. karp. 034. zk. 8996 erreg.
Hiru toponimoetan paseo hitzaren aldaera bat genuke, antza, lekukotu gabea. Hitzaren aldaeren artean daude paseiu, paseu, pasaio eta pasio, nahiko antzekoak baina ez berdinak.

viernes, 20 de septiembre de 2024

Omikiz toponimoa

 Lekeitio aldeko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuan daude bi lekukoak, 225. agirian, 1514. urtean:

... e para las dichas anteyglesias cupo desde el dicho Vrteaga hasta el mojon de Landaeta, por ençima de los montes altos llamados Vbeguiaga fasta que le quita el mojon de Açiro, e por devaxo fasta llegar haza la parte de Yspaster, desde Solavarriaga de Landaeta a Alluzondo, commo van las sostras, fasta llegar en Omiquiz commo van las sostras, e dende a Leyave commo van las sostras, e dende a Vrteaga commo van las sostras...
[...]
Desde Vrteaga, como estan los linderos, fasta Coneaga (sic) que se confina con la ledania de Aciro. Y para las dichas anteyglesias cupo desde el dicho Vrteaga asta el mojon de Landaeta, por encima de los montes altos llamados Vbeheguiaga fasta que le quita el mojon de Aciro, e por devaxo fasta llegar aza la parte de Yzpaster, desde Solabarriaga de Landaeta a Alluzondo, como van las sostras fasta llegar en Omiguiz...
Bi lekuko eta bi izen, Omiquiz eta Omiguiz, eta lehenengoa lehenetsi dugu; bi aukera zeuden, zela <q> zela <g>, biak oso antzekoak, belareak, bata ahoskabea eta bestea ahostuna baina aukeraketan etimologiak lagundu du. Izan ere, oso antzeko patronimiko bat dago, P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan aipatua eta aztertua dena, 170-171. or.:

Bi patronimiko oso antzekoak dira, Domikiz eta Omikitz, azkena hurbilena dela. Patronimikoa izateak ez du oztopatzen toponimoaren etimologia berdina izatea, biek elementu berberak dituztelako, antroponimoa eta atzizkia. Beharbada toponimoaren jatorria latinean dago eta Domiku euskal antroponimoaren ordez, Dominicus antroponimo latina izan zen, baina Domiku da Dominicus antroponimoaren euskal izen egokitua. Berdintsua gertatzen da atzizkiarekin, dela euskaran zuzenean sortu edo dela latinean, euskarazko -itz atzizkiaren jatorria latinean dago.

Kikiriosoro toponimoa

 Ataungo toponimo honen lekukotza jaso da Euskaltzaindiaren Ataungo toponimia web guneko Kikiriosoro sarreratik:

Kikiriosoro
Kikirio soo: (= heredad de Kikirio). En la segunda mitad del siglo XIX fue propiedad de Ignacia de Luzinea, alias Kikirio.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Urrestarasu zearra
    Erreferentzia: 11. karp. 310. zk. 4831 erreg.
Kikirio izengoitia izen arrunta ere izana da Orotariko Euskal Hiztegiko kikirio sarrerak erakusten duen bezala:
kikirio.
"Erizo" A, que cita a Iztueta. v. kirikio.
Erbiñurea, [...] kikirioa edo trikua, basakatua [...]. Izt C 191.
Beraz, kirikio > kikirio, metatesi bat gertatu zen, r-k > k-k, beharbada hasierako herskariaren eraginez.
Ataungo Kikiriosoro toponimoa hitz honen beste lekuko bat gehiago da, Orotariko Euskal Hiztegian lekuko bakarraren lekukotza aberastuz.

miércoles, 18 de septiembre de 2024

Umabe toponimoa

 Umabe da Bidania-Goiatz udalerriko baserri bat. XX. mendeko toponimoaren lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

UMABE (prop.)
Toponimoan bi elementu izan ditzakegu, bukaeran -be atzizkia, behe hitzaren aldaera laburtua eta oinarrian, Uma antroponimo emakumezkoa, euskal toponimian aztarrena utzi duena, Umagortazarra bezala. Uma oso antroponimo zaharra da, Donemiliaga Kukulako kartularioan agertzen delako, 1. agirian, 759. urtekoan:
Maria, hic roboravi; Amunna, hic roboravi; Monnia, hic roboravi; Eilo, hic roboravi; Donna, hic roboravi; Scemena, hic roboravi; Umma, hic roboravi; Munnoza, hic roboravi [..]
Antroponimo honek ez du lekuko askorik utzi eta horrek esan nahiko luke oso aspaldian galdu zela eta, beraz, Umabe toponimoa oso zaharra izan liteke.

Txollenea toponimoa

 Donostiako toponimo honen lekuko guztiak XIX. mendekoak dira, Donostiako toponimia lanean bilduak:

Chollenea (1831-39, D.U.A.-C-5-II-1716-2), Chollene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Choléne (10) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Cholene (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.).
Toponimoak aldaera batzuk ditu, beharbada nabarmenena da albokoari dagokiona, azalpena mereziko lukeena. Hala ere, lekuko gehiago agertu ezean, Txollenea da aztertzeko izena, bukaeran ohikoak diren -(r)en eta artikulua ditu eta oinarrian, ohi den bezala, antroponimo bat genuke edo etxearen jabea identifikatzen duen izena. Toponimo honen oinarria txoil hitza litzateke, soil ezagunagoaren aldaera txikigarria. Bilakaera ezaguna gertatu da, s- > tx-, antzekoa Txuriena baserriaren oinarrikoan, Txuria hipokoristikoaren oinarria zuria litzatekeelako. Soil hitzaren adieren artean badira egokiak izan daitezkeenak izengoiti baterako:
[...]
3. (gral.; SP, Lar, Añ, Dv, H), zoil . Ref.: A; EI 108; Lh; Iz ArOñ (soill); Etxba Eib (soilla); Gte Erd 274; Izeta BHizt2. (Terreno) pelado, raso; calvo, pelado, sin pelo. "(Monte) pelado, mendi soilla " Lar (tbn. en Añ). "Pelada, piel de carnero sin lana, larru soilla " Ib. "1. désolé, dévasté, ravagé, désert; 2. chauve, tête chauve" H. " Soil dao, está sin árboles. Mendísoilla, monte sin árboles" Iz ArOñ. . "Lugar descampado y sin árboles" Ib. "Pelado, arrasado. Len arboladiz betetako mendixak, gaur soillak aizkoria an ibillita gero " Etxba Eib. . " Zaplada bat larruan zuen, soila (puska bat ilerik gabe) (AN-gip)" Gte Erd 274. Cf. burusoil, KOKOTS-SOIL. Tr. Documentado en Axular y en autores meridionales desde mediados del s. XVIII.
[...]
1.3.2
(G-goi, AN-larr). Ref.: Asp ANaf; SMuj.
Desnudo, desprovisto de hojas, de carne...; sin adornos; descubierto.
[...]
1.3.3
Austero, depurado.
[...]
4. (G, AN-5vill ap. A ; Lar, Añ, H).
Estéril (aplicado tanto a personas como a cosas).
[...]
6. Solitario; aislado, independiente, autónomo.
[...]
7. (V-m-gip, R; Lh). Ref.: A; EI 109; Etxba Eib.
"Inhábil. Soil da emazteki kori, ezbaitioke ikas espartiñen egiten (R), esa mujer es inhábil, pues no puede aprender a hacer alpargatas" A. "Simple, naïf. Buru soil, anormal" Lh. "Flojo. Artu dogun langillia, soilla dirudi " Etxba Eib.
Etxe izen askotan ez bezala, ezin ziur izan izengoiti honen zentzuaz, dituen adierak ez dira gutxi eta hemen jarritakoak egokiak izan litezke, Donostialdean erabiltzen direnak egokienak izan litezke.

lunes, 16 de septiembre de 2024

Muñatones toponimoa

 Muñatones da Muskizko gaztelu bat. XVIII. mendeko bi lekuko daude, deitura bihurtua, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Muñatones [N, NO]
Muñatones (don) (Antonio_Joseph de Salazar de) [Bidebarrieta (calle de)], Bilbao, a.1745, FogVizcayaMs.
Muñatones (don) (Antonio_Joseph de Salazar de) [Correo hasta San_Vicente (desde la esquina de la calle de hasta la calle nueba de)], Bilbao, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, Lope Garcia de Salazar-en Istoria de las bienandanças e fortunas liburua 1475. urte ingurukoa delako. Liburuaren hiru kapitulutan daude lekuko batzuk, 16. kapituluan:
Diego Pérez de Muñatones
Ferrando de Muñatones
18. kapituluan:
Ochoa de Muñatones
Azkenik, 20. kapituluan:
Diego Pérez de Muñatones
doña Juana de Muñatones
Fernando Palaciosen tesian informazioa bada, tesiaren izenburua Lengua e historia del Asón al Cadagua: (épocas prerromana y romana):
1075. (LH Asón-Cadagua)
[...]
Muñatones es un barrio con Casa-Torre de Abanto y Ciérvana que Durana, AEF 30, 1981: 109 da de origen latino por lo que considera sufijo –es. El puerto de Muñatones desempeñó un papel destacado a partir de 1212 (cf. García Camino, I., Estela funeraria de Cerrada de Ranes (Zierbena), Bilbao, 1997, p. 12). El Castillo de Muñatones se data en 1256, siendo reedificado en 1460 por Lope García de Salazar (2989).
Muñatones litzateke erromantzetik egokitutako toponimoa, -es bukaerak erakusten duen bezala, euskaraz -iz aldatua, latinaren jatorrian dutela. Genitiboko atzizkiaren aurrean antroponimo bat dago, *Muñato, lekukorik gabea, baina bere aldaera emakumezkoa ezaguna zaigu, Donemiliaga Kukulako kartularioan agertzen delako, 1. agirian, 759. urtekoan:
[...] Alduara, hic roboravi; Sancia, hic roboravi; Maria, hic roboravi; Auria, hic roboravi; Anderazo, hic roboravi; Munnata, hic roboravi [...]
Antroponimo hori hipokoristikoa izango zen jatorriz, oinarrian Mun(n)ius ezaguna du eta -attus atzizkia erantsia.

viernes, 13 de septiembre de 2024

Jauskune toponimoa

 Galdakaoko toponimo hau lekuko bakar baten bidez ezaguna da, XVII. mendearen hasierakoa, Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean aurkitua:

Jauscune: 1607, ejido, zona de Urgoiti.
Toponimoak bi elementu izango zituen, jausi aditza eta gune izena. Bi hitzak batzerakoan aldaketak gertatu ziren, lehenik aditzaren azken bokala galdu zen, ohi den bezala eta ondorioz, guneren herskaria ahoskabetu zen. Beraz, Jauskune sortuko zen.
Jausi aditzaren kidea jaitsi da eta hor antzematen dira sartaldeko euskaren ezaugarri batzuk, /u/ bokala dago /i/ hedatuagoaren ordez, agian disimilazioz sortua: i-i > u-i, cf. Jandustegi toponimoa. Beste fenomeno aipagarria txistukariarena litzateke, sartaldeko hitzak frikaria du eta besteak afrikatua. Hori beste aditz zahar batean gertatzen da, hautsi hedatuagoaren ondoan ausi dago, Arrausia toponimoan izan daitekeen hitza.

miércoles, 11 de septiembre de 2024

Patxillaborda toponimoa

 Patxillaborda da Lezoko baserri bat. Toponimo eratorri bat du, herri berean, Patxillabordako erreka. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Pachilla-Borda (1857).
Toponimoak bi elementu izan ditzake, bukaeran borda izena, ezaguna erdialdean eta sortaldean. Alderik interesgarriena eta ilunena hasieran dago, patxilla- hori azaltzeko. Baina Gipuzkoan bertan badira beste bi toponimo, blog honetan aztertuak, Patxillenea eta Patxillardegi, eta hauetako oinarria batxiler izena litzateke. Kontuan izanik batxiler izenak izan dituen aldaketak, ulertuko litzateke Patxillaborda analizatzea batxiler + borda bezala. Hasierako herskaria ahoskabetu zen, aipatutako beste bi toponimoak bezala eta bukaerako dardarkaria galdu zuen, hurrengo izenaren dardarkariaren eraginez, agian.

lunes, 9 de septiembre de 2024

Peruse toponimoa

 Galdakaoko toponimo zahar honen lekuko bat dago XVIII. mendearen bukaeran, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Peruse [N, TO]
Peruse (la casa de) [Ordeñana y Ysasigoicoa (uarrios de)], Galdacano, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiago daude, toponimo eratorrien bitartez, XVIII. eta XX. mendeetan Relación toponímica general de Galdácano lanean:

Perunena o Perusecoa: 1795, cas. de Ordañe.
Peruseberesi: Jaro de Ordañe.
Perusesolo: Heredad de Ordañe.
Etxearen lekukoak hiru dira, Peruse, Perunena eta Perusekoa eta kontuan izanik toponimo eratorriak, Perunena kakografia litzateke, beharbada izena *Perusena izango zen. Etxeak, beraz, hiru izen izan zitzakeen: Peruse, *Perusena eta Perusekoa. Guztietan oinarrian antroponimo bat dago, *Peruse izan zitekeena, baina hori ez da aukera bakarra. Perus agertzen da P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 228. or.:

Perutx antroponimoaren sarreran dago, baina oso hurbilak diren beste hipokoristiko batzuk daude, horrela, Peruxe ere bada, 211. or.:
Oinarrian Peru dago, Petri antroponimoaren aldaera bat, erromantean sortua. Ondoren atzizki hipokoristiko bat jaso zuen eta toponimian finkaturik geratu zen. Ikus daitekeenez, Peru izenak atzizki txikigarri ugari jaso zituen, hauek guztiak oso antzekoak.

viernes, 6 de septiembre de 2024

Patxillardegi toponimoa

 Patxillardegi zen Donostiako baserri bat, egun desagertua. XIX. eta XX. mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia lanean:

BATXILLARDEGI: Pachillardegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Pachillardegui (1850, caserío, Madoz, 194 orr.), Pachillardegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Pachillárdegui (29) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Pachillardegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 69 orr.), Pachillardegui (1979, Caserío, C.A.V.S.S., 55 orr.); Patxillardegi, Patxillardei, Patxialdei, Patxiardei (1989, D.U.T.B.). 64-14-2, m. H-3.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Pachillerdegui.
Toponimoak bi elementu izango zituen, batxiler izena, Patxillenea toponimoan ere dagoena eta -tegi atzizkia, baina aldatua. Normalean -degi aldaera sortzen da aurretiko kontsonantea sudurkaria edo albokoa bada, Juanindegi eta Dornaldegi toponimoetan bezala. Baina dardarkari ondoren ez da gertatzen, Apartegi toponimoetan bezala. Beharbada Txillardegi toponimoaren eraginez gertatu zen, hau ere Donostiakoa:
*TXILLARDEGI: Chillardegui (1725, D.C.H.G, 168, 132), Chillardegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Chillardegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chillárdegui (10) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chillardegui (1975, casa, S.S.D., 157 orr.224); Txillardegi (1989, D.U.T.B.). 64-5-6, M.
Toponimo horrek ere eragin zuen dardarkari aurreko bokalaren aldaketan? Bilakaera hori, eR > aR, ezaguna da sartaldeko euskaran, baina Donostia lurralde honetatik urrun dago.