Martelopezkua Oñatiko Zubillaga auzoko baserria da. Lekuko zaharrik ez dago, baina bada XX. mendearen bigarren erdiko lekuko bat, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan, baina ezberdintasun txiki batzuekin, bi baserri aipatu zituen:
"MARTINLOPEZKOA (MARTESKUA) (prop.)
MARTINLOPEZKOA TXIKIA (pr.)"
Beraz, baserri honek baditu, gutxienez, hiru izen, egun ofiziala dena, Martelopezkua; eta beste bi, izen ofizialtzat har zitekeena, Martinlopezkoa eta ahozkoa omen zena, Marteskua.
Guztietan elementu berdinak daude, baina aldaerak azaldu beharra dago. Toponimoak baditu antroponimo bat, Martin/Mart(i)e, patronimiko bat, Lopez eta atzizkia, -ko eta -a artikulua. Dirudienez, Martin antroponimo ezagunaren bi aldaera badaude hemen, Martin aldatu gabea eta Mart(i)e, euskararen mailegu zaharra, tarteko sudurkariaren galerak erakusten duen bezala. Toponimoaren historia osoa ezagutu gabe, badirudi Martin/Mart(i)e antroponimoaren bikoiztasunaz hiztunek bazekiten eta horrexegatik toponimo honetan bi aldaerak agertzen dira.
Azkenik, Marteskua aldaerak erakusten du batzuetan toponimo luzeen laburketak oso nabarmenak izan daitezkeela.
2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna
2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
Aizabanaga toponimoa
Behin baino ez da agertzen toponimo zahar hau, Deba inguran, Archivo Municipal de Deba. II. Libro de Apeos y Ventas de Tierras Concegiles. (1482-1483) liburuko 182. agirian, 1483. urtean:
"Començando en el pasaje de Yñurriça de vn mojon de piedra ençima del arroyo e dende al roble que esta en Aysabanaga e dende por la loma e por partes de Vzcanga..."Toponimoak hiru zati lituzke, haitz, *eban 'ebaki' eta -aga. Haitz eta -aga ezagunak dira, baina *eban aspaldi galdu zen eta egun hitz eratorri gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Hitz honen azterketa eta hainbat lekuko Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"329. — ir(a)eban «sitio en que se corta helecho» (hay también gareban, garaman, de garo): iraeban. -eban está relacionado con -ki «cortado», con la única diferencia del sufijo (-n, -ki). Cf. también Luebana, casa solar de Hernani (Guip.).: vizc. lueban (de lur) = a. nav. guip. luebaki «trinchera». Para ebaki, cf. Euagui, Irache 1397, en Ollobarren, posiblemente participio."Beraz, *eban aspaldiko hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa litzateke, Aizabanaga toponimoa.
Agurlaeta toponimoa
Toponimo hau Bergarako Angiozar auzokoa da, eta informazio guztia Juan San Martinen Onomasticon 21 Eibar eta Elgetako toponomastika = Toponomástica de Eibar y Elgeta liburukoa da. Bi toponimo baziren, Agurlaeta bekua eta Agurlaeta goikua, biak 105. orrialdean aipatuak:
Beraz, azterketa etimologikoak Agurlaeta kontuan hartu behar du. Ezagunetik ezezagunerako analisia eginez, argi dago -eta atzizkia badela, eta geratzen dena agurla- litzateke, nahiko iluna dena. Baina nahiz eta hori zaharrena izan, litekeena da lehenago aldaketaren bat jasotzea eta horregatik toponimoa hainbeste ilundu da. Agurlaeta toponimorako bi aldaketa proposatuko genituzke, metatesi bat eta disimilazio bat. Metatesia rr-g > g-rr izango zen eta disimilazioa rr > rl. Azken aldaketa ez da ezezaguna, blog honetan bada Agirleta toponimoa, aldaketa bera jasoko zuena.
Horrela, jatorriz *Arrugaeta izango zen eta gero, aipatutako bi aldaketak gertatu eta Agurleta bigurtu zen.
Arruga hitz zaharra da, eta horrela argertzen da Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"Agurlaeta bekua (A)
1603, apell. Pedro de Agurlaeta, mayordomo bolsero de la villa de Elgeta (EAU, p. 132).
1625, casa Aguilaeta (CHG).
1639, apell. Agurlaeta (EAU, p. 16).
1662, apell. Agurleta (EAU, p. 159).
1857, casa Aguleta azpicoa (Nomenclátor).
1928, casa Agurlaeta abajo (Hab.: Norberto Gallastegui).
1974, casa Agurlaeta (Aguleta) (CG. Lin.)".
"Agurlaeta goikua (A)Toponimo honek baditu hiru aldaera, Aguilaeta (1625) kakografia hutsa delako. Aldaerak lirateke Agurlaeta, Agurleta eta Aguleta, baina zaharrena, zalantzarik gabe, Agurlaeta litzateke. Besteak berriagoak dira eta laburragoak, rl > l eta ae > e bezalako laburketak gertatu direlako.
1857, casa Aguleta-gañecoa (Nomenclátor).
1928, casa Agurlaeta arriba (Hab.: José Ignacio Aranzábal)."
Beraz, azterketa etimologikoak Agurlaeta kontuan hartu behar du. Ezagunetik ezezagunerako analisia eginez, argi dago -eta atzizkia badela, eta geratzen dena agurla- litzateke, nahiko iluna dena. Baina nahiz eta hori zaharrena izan, litekeena da lehenago aldaketaren bat jasotzea eta horregatik toponimoa hainbeste ilundu da. Agurlaeta toponimorako bi aldaketa proposatuko genituzke, metatesi bat eta disimilazio bat. Metatesia rr-g > g-rr izango zen eta disimilazioa rr > rl. Azken aldaketa ez da ezezaguna, blog honetan bada Agirleta toponimoa, aldaketa bera jasoko zuena.
Horrela, jatorriz *Arrugaeta izango zen eta gero, aipatutako bi aldaketak gertatu eta Agurleta bigurtu zen.
Arruga hitz zaharra da, eta horrela argertzen da Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"94b. — arruga (vizc.) «plaza, mercado» (REW 7426): Arrugaeta (Gorostiaga, Zumárraga, 3, 71); Arruaçu (Pamplona, 1350), top. Arrugaçu (10544076), actual Arruazu (Nav.). V. arriba, 90."
Beraz, Agurleta toponimoa, nahiko mozorrotua, arruga izen zaharraren ondorengoa litzateke.
Eguneraketa (2021-10-20):
Sarrera honetako lekuko zaharrena 1603. urtekoa da, baina badaude beste bi lekuko zaharragoak, ia mende bat, 1520. urtekoak direlako. Lekukoak daude Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) izenburuko liburuan, 95. agirian, 1520. urtean:
Juan Ochoa de Agurlaeta [...] María de AgurlaetaHorrek berresten du Agurlaeta izenaren zahartasunaz baina etimologia lehen bezalakoa da.
2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea
Martanea toponimoa
Lizartzako etxe izenen artean bada Martanea. Lekuko zaharrik ez badugu ere, azterketa etimologikoa agerikoa da, Marta antroponimoa eta -(r)en + -a.
Marta emakumezko antroponimoaren erabilpena luzea izan da, Erdi Aroko lekukoak badira eta egun ere ezaguna da. A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz liburuan izen honetaz hainbat informazio jasotzen du:

"1.115. MARTHA (176): Leiçarraga-k Martha darabil, “S. Lvc”, X, 38, [...] Ezin ontzat har daiteke Arana Goiri-k egiten duen bereizketa: Marta gizonezkoentzat, eta Marte emakumezkoentzat, nahasterako baino ez baitu balio (177), Saindu-izena: Santa Martha.Marta izenaren jatorriari buruzko datuak J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval, 449-450. or.:
Ikus XIV menderako MARTHA Nafarroan: Martha Rutico, (1366, PN-XIV, F.Sang., 454 orr), Gallypienço-n.
Ikus baita-ere Santa Marta hagionymoa XIV menderako Nafarroan: El Ualeijo de la Puerta de Santa Marta, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 336 orr), Viana-n.
————————
176 Leiçarraga: “Martha, incitaçalea, prouocaçalea”, 1199 orr. (Testamentv berrian diraden icen propri Hebraico eta Greco batzuén declarationea).
177 Obr. Compl., “Lenengo egutegi bizkattarra 1898”, 1443 orr."
"Marta (f.)Toponimo honetan argi geratzen da etimologiaren ezagutza soilaz ezin jakin noiz sortua den, joan den milurteko edozein mendetan izango ziren Marta izena zuten emakumeak. Beraz, Lizartzako toponimo honen sorrera data ezagutzeko ezinbestekoak lirateke lekuko zaharrak.
[...] Origen: Nombre de origen arameo-siriaco difundido a través de una forma grecolatina MARTHA, MARTA (Forcellini 6, 222-223).
Pese a su temprana constatación en latín, la difusión del empleo antroponímico de Marta en el occidente europeo debe ponerse en relación con el culto cristiano, al que se vincula desde el personaje evangélico Santa Marta de Betania, hermana de María Magdalena y Lázaro y discípula de Cristo, a la que se suman con posterioridad otras santas homónimas, entre ellas la siria vinculada a Santa Susana, con culto en la vecina diócesis de Astorga desde, al menos, el siglo X (BiblSanctorum 8, 1202-12 19; Piel 1949: 347-348)...."
Agirleta toponimoa
Agirleta toponimoa Bilbokoa da, Artxandatik sortaldera, Zamudioren mugaldean. Lekuko zaharrik ez badago ere, analisia ez da batere zaila, kontuan hartuz gero aldaketa bat gertatu zela, dardarkariaren disimilazioa, hau da, rr > rl. Aldaketa hau ez da ohikoa baina ale batuzk badira, adibidez, gerla 'gerra'. Beraz, zaharragoa *Agirreta litzateke eta orduan azterketa nahiko erraztuko zen, alde batetik agirre, eta bestetik -eta atzizkia.
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan, nahiz eta sarrerarik ez izan, agirre hitza aipatua da, eta baita bere esanahia ere:
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan, nahiz eta sarrerarik ez izan, agirre hitza aipatua da, eta baita bere esanahia ere:
"23. — (h)aize «viento»: Aizaguirre (Guip., 1782), Ayçaguer, Eizaguirre, Izaguirre, top. Aizaguerria (Pamplona, 1574). Aunque Vinson (RIEV III, 353) opina que Haiçaguerri significa «roca descubierta», su primer elemento es, según toda probabilidad, (h)aize «viento»: cf. ronc. aireager «lugar expuesto al viento». Téngase también en cuenta el carácter de otros determinantes de -agerre, agirre como egoa «(viento) sur», eguzki «sol», ip(h)ar «(viento) norte», etc. «El apellido español Eizaguirre no es sin duda otra cosa que una variante de las formas Ayçaguer y Eyçaguer que encontramos en Francia» (Gavel, Ph. b., 39). Además ap. Aiceburu y acaso alguno de los incluidos bajo (h)aitz."Beraz, agirre 'leku agerikoa' litzateke eta horri -eta atzizkia gehitu zitzaion, leku horren zabaltasunaren edo handitasunaren adierazlea.
2019(e)ko apirilaren 23(a), asteartea
Agaratxonea toponimoa
Agaratxonea toponimoa Errenteriakoa zen. Bi lekuko ezagutzen zaizkio, biak XVIII. mendearen bukaerakoak, Agarachonea (1793) eta Agarachonea (1794). Bi lekukoek ez dute ezberdintasunik erakutsi eta, beraz, analisiak hortik hasi behar du.
Etxe izena zenez, eta bukaera aldean -(r)en + -a zuenez, normalena litzateke oinarrian antroponimo bat izatea, hau da, *Agaratxo. Izen hori ezezaguna da, baina analisia eginez gero, -txo atzizkia badela edonork pentsa dezake.
Toponimoa iluna izan daiteke, baina ezagutzen dena kendu eta *Agara- bezalakoa geratuko litzateke. Hau ezezaguna da, baina bada izen nahiko antzekoa dena, Ageda. Garai zahar batean -txo atzizkia erantsi eta *Agedatxo hipokoristikoa sortuko zen. Gero, litekeena da toponimoa sortu eta aldaketak gertatu, izen zaharraren ezagutza galdu ondoren. Horrela, r/d nahasketa gertatu zen, inguru horretan ezaguna dena, cf. aide 'aire'. Beste aldaketa bokal asimilazioa izan zen, a-e-a > a-a-a.
Beraz, toponimo honen bitartez beste hipokoristiko zahar baten ezagutza badugu, *Agedatxo (edo *Agaratxo), eta horrela Errenteriako izen zahar honek azalpena ere aurkitu du.

Mansaxe antroponimoa
Mansaxe emakumezko izena behin agertu da, Colección Documental de los Monasterios de Santo Domingo de Lequeitio (1289-1520) y Santa Ana de Elorrio (1480-1520) liburuko 30. agirian, 1398. urtean:
Liburu berean Mansa izenaren adibide batzuk badaude, Mari(a) Mansa izen elkartuan: Mari Mansa, 2. agiria, 1330. urtean eta Maria Mansa de Çeranga, 29. agiria, 1398. urtean. Baita Mansa izen soila ere: donna Mansa, 28. agiria, 1395. urtean.
"E todas las mis mandas cunplidas e pagadas e fechos los mis enterramientos, de los çinco annos, lo que fincare mio mando que aya e herede Mansaxe, mi sobrina"Izen honen analisia oso erraza da, Mansa antroponimoa blog honetan ere aipatua izan da, Mansa toponimoaren sortzailea. Atzizkia -xe litzateke, hipokoristikoak sortzeko erabilia. Idazkera aipagarria da, erabili izan duten grafema egun erabiltzen dugun bera delako.
Liburu berean Mansa izenaren adibide batzuk badaude, Mari(a) Mansa izen elkartuan: Mari Mansa, 2. agiria, 1330. urtean eta Maria Mansa de Çeranga, 29. agiria, 1398. urtean. Baita Mansa izen soila ere: donna Mansa, 28. agiria, 1395. urtean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)