2020(e)ko uztailaren 17(a), ostirala
Guarka toponimoa
Lekuko zaharrik ez dago, baina analisia nahiko gardena litzateke. Aldaketa bakarra gertatuko zen bi toponimoetan, *Uarka > Guarka. Fenomeno bera gertatu da gaztelaniazko hitz batzuekin: güerta 'huerta', güevo 'huevo'...
Toponimoaren jatorria uharka hitza litzateke, ur + arka hitzetatik sortua, baina erdal eragina jaso duena.
Sustaeta toponimoa
Lekuko zaharragoak aurkitzeko, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburua ezinbestekoa da:
Sustaeta [N, TO]
Sustaeta (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs.
Sustaetta (la casa de) [San_Uicente (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustaeta [N, NO]
Sustaeta (Domingo de Laca) [Chopite_Aurrea (la casa de) (pr.n.res)], Amoroto, a.1799, FogVizcayaMs.
Sustaeta (Juan_Ygnacio de) [Arna_Otegui (la casa de) (pr.n.res)], Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Sustaeta (mancebo por casar) (Esteuan de), Arbacegui, a.1641, FogVizcayaMs.
Susteta [N, TO]
Susteta (la caseria de) [San_Vizente (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.
Bi aldaera daude lekuko horietan, Sustaeta eta Susteta, azken honek lekuko bakarra du, eta azalpena erraza da, ae > e bokal laburketa gertatu delako.
Toponimoaren oinarrian sustai hitza bada, sustrai ezagunagoaren aldaera. Atzizkia -eta litzateke.
Toponimo honen bitartez sustai aldaeraren beste lekuko bat gehitu dugu, hau toponimikoa; toponimoaren azalpena ahaztu gabe.
Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran lekuko zaharrenak 300 urte ingurukoak ziren, baina bada askoz zaharragoa dena, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 9. agirian, 1388. urtean dago:
En Amallo: [...] Lexamona, Laçurica, Digos, Asola et Çapola, Elguechuren et Axola, el de Berangaray, Letoys, Sustaeta, Laca, Basterrolaça...Lekuko honek mende gehiago aurreratuko lituzke toponimo honen agerpena. Horrela, 600 urte baino gehiago izango zuen, lehen 300 urteko zahartasuna zena. Gainera, hain zaharra izanik, toponimoa ez da aldatu mende hauetan eta emandako etimologian ez zuen eraginik izango.
2020(e)ko uztailaren 14(a), asteartea
Mugaguru toponimoa
Arrietako toponimo honen lekuko zaharrik ez dago, baina Mugaguru ez zen ezezaguna, Bizkaian ere agertzen delako XVIII. mende bukaeran, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko lekukoak:
Mugaguru [N, TO]Dirudienez, toponimoak aldaketa bat jasan zuen, herskari asimilazioa bat, g-b > g-g, eta horrek adieraziko luke lehen *Mugaburu izango zela. Izan ere, Mugaburu toponimoak badira Bizkaian zein Araban. Esaterako, Erandioko baserri batek Muguburu izena du, ziurrenik XVIII. mendeko lekukoetan Mugaguru bezala agertzen dena.
Mugaguru (la casa de), Guecho, a.1796, FogVizcayaMs.
Mugaguru (la casa de) [Arriaga (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Mugaguru [N, NO]
Mugaguru (Juan de) [Mugaguru (la casa de)] [Arriaga (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi hitz ezagun izango lituzke, muga eta buru. Bitxia da nola toponimo hain garden batek aldaketa jasotzea, baina gertatu da, eta gertatu zen, nahiz eta Erandioko toponimoaren kasuan aldaketak aurrera egin ez zuela.
Jandustegi toponimoa
Lekuko zaharrak daude XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburutik hartuak:
Jandistegui [N, TO]Bi dira toponimo honen aldaerak, Jandistegi eta Jandustegi. Zaharrena lehenengoa delarik, baina agerpen bakarra du. Lekuko hori, Jandistegi-rena zuzena bada, aldaketa fonetikoa jasana da, beharbada bokal disimilazio bat, i-i > u-i bezalakoa gertatu delako, beraz: Jandistegi > Jandustegi.
Jandistegui (la casa de) [Guerediaga (cofradia de)], Abadiano, a.1704, FogVizcayaMs.
Jandustegui [N, TO]
Jandustegui (la caseria de) [Guerediaga (cofradia de)], Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Jandustegui [N, NO]
Jandustegui (Clemente de) [Jandustegui (la caseria de)] [Guerediaga (cofradia de)], Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoaren analisi etimologikoari dagokionez, bi dira dituen elementuak, Jaunti antroponimoa eta estegi izena. Jaunti izenaren agerpen toponimikoetan aldaketa batzuk gertatu ohi dira, diptongoaren soilketa eta nt > nd, horzkariaren ahostuntzea.
2020(e)ko uztailaren 11(a), larunbata
Zelataun toponimoa
2020(e)ko uztailaren 10(a), ostirala
Auspagingoa toponimoa
Bi lekukoren bitartez heldu zaigu Bizkaiko Gerrikaitz herriko Auspagingoa toponimoaren berria, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoak:
Auspaguingoa [N, TO]Bi lekukoak ez dira berdinak, bigarrenean Auspangingoa agertzen delako. Dirudienez, sudurkaria islatu da aurreko silabara: Auspagingoa > Auspangingoa. Fenomeno hori ez da batere ohikoa baina Euskal Herrian bada adibide ezagun bat, Ultzama herri izena, Lehen Utzama zena, gero Unzama bihurtu eta azkenik, disimilazioagatik, Ultzama bezala geratu dena.
Auspaguingoa (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Auspanguingoa [N, TO]
Auspanguingoa (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Auspagingoa bada aztertzeko aldaera, erraz igartzen da toponimoaren esanahia, hauspogin hitzaren aldaeren artean auspagin ere bazen:
hauspogin.Toponimoa ez da hauspogin izenaren lehenengo agerpena, baina bai bigarrena, dauden bi lekukoak 1796. urtekoak direlako.
(V-gip ap. Etxba Eib ), hauskogin (H), auspagin (Dv?A).
Fabricante de fuelles. "Auspagina" Ast Apol 90 ( Dv A). "Kaltegiña o kaltegillea se usan indiferentemente, como auspogiña o auspogillea" Mg in VMg 102. "Fabricant de soufflets" H (s.v. auspogillea). "Artesano de los fuelles. Durangoko auspogiña izan da gaur amendik" Etxba Eib. Cf. Martin de Auspaguinarena (Lezo, 1625). BEHSS 1973, 278. v. hauspogile.
Beñaga toponimoa
Toponimo honetan superlatibo bat genuke. Normalean bere antonimotik sortutako toponimoetan ikusten ohituak gara, Goena, Goenaga, goi + -en egituratik sortuak. Beñaga izenean, aldiz behe + -en bada, eta bukaera aldean, -aga atzizkia. Aldaketarik gertatuko ez bazen *Benaga izango genuke, bokal berdinen fusioa gertatu ondoren, baina toponimo honetan disimilazioa izango zen, ee > ei, eta gero in > ñ, palatalizazio ezaguna. Horrelako disimilazioak batzuetan gertatu egiten dira, Etxeita toponimoan bezala. Palatalizazioa, aldiz, automatikoa da, aurreko aldaketatik bereiziz.
Toponimo honen lekuko zaharrik ezin eman, baina antzeko toponimoak baziren Bizkaian, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan bi dira aurkitutako toponimoak, behe-ren superlatiboa oinarri harturik, Beña eta Beñakoa:
Beña [N, TO]
Ueyna (la cassa de) [Malax (barrio de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Beñacoa [N, TO]
Beñacoa (la casa de) [Amalloa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796,
FogVizcayaMs.