2022(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

Maurizeta toponimoa

 Maurizeta da Getxoko soro baten izena. Getxoko leku izenak liburuaren 239. orrialdean toponimoa agertzen da lekuko zaharrak emanez, XVII. mendera arte heltzen direnak:

Maurizeta
(Soroa)
Izen honetan mikrotoponimo bat nola aldatzen den ikus daiteke, Maurizeta-tik Mauseta-ra iragan baita.

Dokumentazioa:
mauriceta: 1632 (...Llamada Mauriceta pegante a las heredades de juan de Ybarra..., 1632-12-1; BAHP.: pi-pro.), (...en sus heredades de mauriceta Peganttes a Las heredades de Jn. de Ybarra... (1632-12-1; BAHP)
Mauseta: 1867 (...otra tierra heredad labrante, en el termino nombrado Mauseta, de 36 peonadas... (1867-05-31) (BAHP.: iac-pro.)
Manseta: 1886 (...otra tierra heredad labrante en el término nombrado Manseta de treintayseis peonadas..., 1886-05-20; BAHP.: pjvv-pro.)
Azken lekukoan, Manseta izenekoan, akatsa gertatuko zen <u> zena <n> balitz bezala ulerturik. Baina lekuko zaharrenak inportanteenak dira etimologia egiteko. Toponimoak bi elementu lituzke, Mauriz eta, azken elementua -eta atzizkia. Mauriz izenak erabilera patronimikoa izan du, Mauri antroponimoarena baina, toponimoa izanik, ez da ahaztu behar euskal lurretako herri edo auzo izen askotan -iz bukaera dela: Lemoiz, Mimetiz, Muskiz... Bi erabileren jatorria latinean dago, -is genitibotik euskaran egokitua.

2022(e)ko irailaren 12(a), astelehena

Patxikilla toponimoa

Patxikilla da Getxoko etxe baten izena. Toponimoa Getxoko leku izenak liburuaren 266. orrialdean aztertua da:

Patxikilla
(Etxebizitza)
Badirudi etxe izena baino gehiago, pertsona baten ezizena dagoela oinarrian, Batxi edo Patxi, eta -illa atzizki txikigarria.

Dokumentazioa:
Pachiquilla: 1904 (...se formaría el Mercado que hoy por carecer de lugar tiene que celebrarse, á diario, bajo los balcones de la casa llamada de Pachiquilla. (..., 1904-12-2)--FOT-- (GUA.: 3261-5.)
Toponimoa ez da osorik azaldua, tarteko belarea aipatu gabe geratu delako. Horrek behartzen du etimologia apur bat azaltzeko, ziurrenik Patxikilla emakumezko hipokoristikoan -illa atzizkia dago, baina oinarrian Patxiko antroponimoa genuke, hau ere hipokoristikoa. Azkenik, Patxi 'Frantzizko' ere bada, eta Fraiskozurikoa toponimoan Frantzizko bera genuke, hainbat aldaketa jasoa euskararen egituran hobeto egokitzeko.

Cortina/Kortina toponimoak

 Euskal Autonomi Erkidegoan bi toponimo dira kortina hitza dutenak, horrela, Kortina da Getxoko baserri bat eta baita ere Amurrioko baserri baten izena da.
Gainera, badira beste toponimo batzuk cortina hitza dutenak, Gasteizko baso batek Cortina izena du. La Cortina da Gaubeako aurkintza baten izena. Herri berean, gainera bada Las Cortinas izeneko aurkintza. Arabako Aiarako audalerrian dago Las Cortinas izeneko aurkintza. Azkenik, Bizkaiko Lanestosa herrian Las Cortinas izeneko erreka dago.
Arabako toponimiaren biltegi erraldoia den Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aipatutako toponimo batzuen lekukoak daude, kasuren batean XVI. menderaino heltzen direnak:

CORTINA, término de los Montes de Vitoria. Caserío de Larrimbe. (La...), término de Corro.
CORTINAS (Alto...), término de Villamaderne. (Las...), 1554, íd. de Bernedo. 1710, labrantío de Bachicabo. 1706, íd. de Villanañe.
Hitz hau lehenago aztertua izan da blog honetan, Matxikortina toponimoaren sarreran. Han adierazi genuen hitza sartaldetik sartua zela euskal lurretara eta horren erakusgaia dela Kantabriako toponimia, Diccionario etimológico de la toponimia mayor de Cantabria liburuan ederki azaldua, 143. or.:
CORTINA
Cortinas (Colindres)
Del lat. tardío cortina, derivado del lat. cohors, cohortis ‘recinto’. Cohorte también ha dejado en toponimia el término corte, cortes ‘casas de labor’, del que cortijo es un derivado (189).
Aunque no ha dejado topónimos como en otros lugares, la documentación medieval conserva la voz corte. En el Cartulario de Santa Juliana aparece con profusión en las enumeraciones formulares de los bienes, generalmente en la secuencia siguiente: terras, pumares, horreos, lagares, abdegas, cupas, cortes. Sirva como ejemplo la enumeración de los bienes del solar de Michael Flaynez donado a Santa Juliana: “...cum casas et orreos, lagare et abdega cun cupas plenas, curtes...” (SI, doc.VI, p.7)
En Cantabria, Cortina y especialmente el plural Cortinas es abundante en la toponimia menor, refiriéndose bien a un cobertizo, bien a una porción de terreno de pequeño tamaño con cerca baja. Se encuentra en la misma área significativa que haza o suerte.

2022(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Estebanetxea toponimoa

 Errigoitiko toponimo honen bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Estebanechea [N, TO]
Esteuanechea (la casa de), Rigoitia, a.1641, FogVizcayaMs

Estabanechea [N, TO]
Estebanechea (la caseria de), Rigoitia, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu lituzke, Esteban antroponimoa eta etxe izena, -a artikulua zenbatu gabe. Antroponimoak ez du azalpenik behar, tradizio biblikotik jasoa da eta egun ere ez da ezezaguna. Euskaraz Eztebe aldaera erabilia izan da, Doneztebe herri izenean ikus daitekeenez. Esteban, dena den, aspalditik erabili izan da euskal lurretan, Estebanungo antroponimoak erakusten duen bezala.
Bigarren elementua etxe izena da, ez da arrunta toponimoetan antroponimo baten ondoren egotea, baina adibide batzuk badira, Barbaraetxe, Otxandaetxea eta Otsoetxe toponimoak bezala.

Espilla toponimoa

 Espilla ez da izen ezezaguna Bizkaiko toponimian. Aulestin Espilla eta Espillandi baserriak daude, Ispasterren Espillaburu tontorra, Markina-Xemeinen Espilla baserria ere bada eta, azkenik, Mallabian Espillaga baserria dago.
Aipatutako toponimo gehienak Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan daude:

Espilla [N, TO]
Espilla (la casa de) [Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1876, FogVizcayaMs.
Espilla (la casa de) [Malax (cofradia de)], Murelaga, a.1876, FogVizcayaMs.
Espilla (la casa de) [Yruleta (barrio de)], Hermua, a.1799, FogVizcayaMs.
Espilla (la casa de) [Yrulieta (barrio de)], Hermua, a.1704, FogVizcayaMs.
Espilla (la casa y caseria nombrada) [Ydulieta (calle de)], Ermua, a.1876, FogVizcayaMs.
Espilla (la caseria de) [Artecalle (calle de)], Ermua, a.1745, FogVizcayaMs.
Espilla (la caseria de) [Varinaga (cofradia de)], Marquina, a.1745, FogVizcayaMs.
Espilla (la cassa de) [Malax (barrio de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Espilla (la cassa de) [Murua y Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Espilla+) (Yrizar la casa accesoria a la de) [Murua o Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1799, FogVizcayaMs.
Espilla_Andia (Juan de) [Alegria (la casa de) (pr.n.res)] [Puebla de Aulestia (calle de la)],
Murelaga, a.1876, FogVizcayaMs.
Espilla_Andicoa (la caseria de) [Malax (cofradia de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Espilla_Andicua (la casa de) [Malax (cofradia de)], Murelaga, a.1876, FogVizcayaMs.
Espilla_de_Lascutia (la casa de) [Orosqueta (cofradia de)], Yurreta, a.1704, FogVizcayaMs.
Espilla_de_Susso (la cassa de), Aulestia, a.1641, FogVizcayaMs.
Espilla_de_Yusso (la cassa de), Aulestia, a.1641, FogVizcayaMs.
Espilla_Emeticoa (la caseria de) [Malax (cofradia de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.


Espillaga [N, TO]
Espilaga (la casa de) [Mallea (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Espillaga (la casa de) [Aretio (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Espillaga (la caseria de) [Areitio (cofradia de)], Mallavia, a.1876, FogVizcayaMs.


Espillaga [N, NO]

Espilaga (Pedro de) [Espilaga (la casa de) (pr.n.res)] [Mallea (cofradia de)], Mallabia,
a.1704, FogVizcayaMs.
Espilaga (inquilina) (Josepha de) [Mallea (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Espillaga (inquilino) (Pedro de) [Zubiaur (rebal de)], Hermua, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoek ez dute interpretazio arazorik, hespil izena delako. Baina Orotariko Euskal Hiztegian dauden lekukoak Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak dira, beraz, Bizkaiko hitza ere bazela erakutsiko lukete toponimo hauek.

2022(e)ko irailaren 5(a), astelehena

Salsidu toponimoa

Getxoko toponimo honen lekukoak XVII. menderaino heltzen dira eta honen informazioa jaso da Getxoko leku izenak liburutik, 280-1. or.:

Salsidu
(Etxebizitza)
Izen iluna da hau. Kontuan hartzen badugu leku heze baten ondoan dagoela, agian, latineko salix
"saratsa" zuhaitzarekin lotu genezake eta orduan amaierako “-du” -dui atzizkiaren aztarna legez ulertu, baina froga sendorik gabe herri-etimologia negargarrien munduan sartzeko arriskuan gaude. Monasterioguren herrian bada Salsibarri izeneko aurkintza bat.

Barrutia: Algorta

Dokumentazioa:
salcidua: 1634 (...ypoteca ysenala lasucassa ycaseria de salcidua ysus heredades..., 1634-08-31; BAHP.: pi-pro.)
salcidua: 1845 (...y embargo en las casas nombradas Salcidua y Juanena notoiras en la Anteiglesia de Guecho..., 1845-07-9; BFAA.: k-2594/007.)
Salsidu: 1873, 1619 (...tubieren la dha su cassa y casseria de salsidua con sus lagares..., 1619-01-17; BAHP.: pi-pro.), 1619, 1760, 1760 (...quattro peonadas tanvien detierra vega Juntto a la Casa de salsidua...,
1760-04-29; BAHP), 1761, 1764, 1771, 1771, 1781 (...en la sepultura que en ella perttenece a la mi Casa de salsidua..., 1781-11-30; BAHP.: jbaa-pro.), 1782, 1784
salsidua: 1785, 1785, 1785, 1785 (...y fallezio dejando con muchas deudas lasucasa,y caseria llamada Salsidua notoria en esta dha Anteigª..., 1785-12-28; BAHP.: jbaa-pro.), 1786, 1787, 1787, 1787, 1789, 1792, 1793 (...y sepultura que en ellaperteneze a la casa de Salsidua.../...En el concurso formado ala Casa de Salsidua..., 1793-07-01; BAHP.: jbab-pro.), 1793, 1794, 1794, 1795, 1795, 1795, 1795, 1795,
1796 (FOG.: jk-fog.), 1796, 1797, 1797, 1797, 1800, 1800, 1804, 1806, 1807 (...estados detierra de pan sembrar ynclusas Las Zanjas en la ynmediacion dela Casa de salsidua..., 1807-04-13; BAHP.: jbab-pro.), 1807, 1810, 1811, 1813, 1826, 1827, 1828, 1832, 1843, 1845, 1847, 1847, 1848, 1853, 1854, 1864, 1873 (..., o proximidad de Yturguichi, inmediacion del jaro de la casa de Salsidua,..., 1873-10-19; BAHP)
Salzidua: 1745 (FOG.: jk-fog.)
Zalcidua: 1853 (...hizo venta y cesion de mil ducados de censo y sus réditos que la pertenecia contra la casería de Zalcidua y poseedores en esta Jurisdiccion..., 1853-10-03; BAHP.: iac-pro.)
Zalsidua: 1845 (...contra las citadas fincas de Zalsidua y Juanena, como hipotecadas..., 1845-05-29; BFAA.:

Ahozkoak:
Salsidu: 2002 (...Subilleta eta bestekaldeko...Salsidu... (AHOZ.: 03.)
Toponimoaren lekuko askotan bereizten dira bi txistukariak eta hori esanguratsua izan daiteke analisirako. Liburuko etimologiaren hasiera ongi jarria dago, baina ez ondokoa. Funtsean toponimo honetan Salcedo erdal toponimoaren euskal egokitzapena da. Beharbada erdararen aurreko egoera batean jaso zelako eta euskararen barruan egokitzapenak egin direlako, tartean azken bi bokalak aldatu dira, batean -o > -u aldaketa gertatu da, ohikoa ez dena toponimian. Tarteko bokalean ziurrenik disimilazioa gertatu da. Beste aldaketa txistukariei dagokie, beharbada asimilazioa gertatu da, s-z > s-s edo sartaldeko euskaran ezaguna den neutralizazioak eragin du eta bigarren txistukaria aldatu du, baina aldaketa hau berankorra da, lekukoek erakusten duten bezala.

2022(e)ko irailaren 2(a), ostirala

Betrosolo toponimoa

Betrosolo da Arabako toponimo bat, Urkabustaizko alor bat.
Toponimoak bi elementu lituzke, Betro antroponimoa eta solo izen arrunta. Betro interesgarria da, Petro izenaren egokitzapena jasan duena, hasierako herskaria ahostunduz, fenomeno hau latinaren eta erromantzearen hiz askorekin gertatu ohi zen, horrela bake, dorre. Antroponimo hori ez dago bakarturik toponimian, Betroitzaga eta Betrokolo toponimoetan ere hasierako ezpainkaria ahostundurik dagoelako.