2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Gallardi toponimoa

 Gallardi da Zallako auzo baten izena, baita industrialde batena ere. Toponimoak antz handia du eskualdeko beste toponimo batekin, Gallarraga tontorraren izenarekin. Azken honen elementuak galar eta -aga badira, Gallardi toponimoaren atzizkia -di litzateke, oso ohikoa toponimian. Baina lekuko zahar batek erakusten du izena nahikoa aldatu zela, Izendegi Geografiko Ofizialeko web orrian XVII. mendeko lekuko bat dago, gardellegui (1645). Lekuko hau zuzena bada, aldaketa larriak izan ziren; zoritxarrez, ez dago hurrengo mendeetako lekukorik, bilakaera ikusteko. Hala ere, kontuan izanik kate luzearen bi muturrak, erraz antzematen da azken silabako herskaria galdu zela eta metatesi handi bat gertatu zela, rd-ll > ll-rd. Aldaketa beharbada erraztu zen Gallarraga mendiaren eraginez, bestela, zaila da ulertzea horrelako aldaketaren arrazoia. Horrelako metatesiak gutxitan agertzen dira, baina izan dira, Baztela toponimoarena bezala, balezta hitzean jatorri izan dezakeena. Toponimoaren etimologia Kardelegi toponimioaren berbera da, Gardele antroponimoa eta hegi izena edo, agian, -tegi atzizkiaren aldaera zaharra.

Bernarda toponimoa

 Arabako toponimo honen lekukoa XX. mendearen erdialdekoa da, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

BERNARDA, término de Nograro.
Toponimo honetan Bernarda emakumezko antroponimoa dago, besterik gabe. Antroponimo honen lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen hasieratik lekukoak jaso dira:

Bernardaren gizonezko aldaera Bernardo da, germaniar jatorriko antroponimoa.

2024(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Martonea toponimoa

 Martonea da Amezketako etxe bat. Lekuko zaharrik ez dago eta hemen aurkeztuko den etimologia egin da dagoen lekukotza urriarekin. Lekuko zaharragoak agertuz gero, etimologia sendotu liteke edo ezeztatu.
Toponimo honen bukaera aldean bi elementu daude, -(r)en eta -a, artikulua. Azaltzeko geratzen dena, Marto, antroponimo bat da. Marto eta Martogana toponimoen sarreran Marto antroponimoaz azalpen labur bat dago eta XVI. mendeko lekuko batzuk.
Martonea toponimoaren elementu berberak daude Martoena eta Martorena toponimoetan. Beraz, Marto + -(r)en + -a egituratik hiru dira sortutako toponimoak: Martoena, Martonea eta Martorena.

Meltxorrenea toponimoa

 Meltxorrenea zen Errenteriako etxe baten izena, bi lekukoren bitartez ezaguna, biak XVIII. mendearen bukaerakoak:

1793     Milchiorrenea
1794     Milchiorrrenea
Dirudienez, ezberdintasun bakarra akats bat da, azken lekukoak hiru dardarkari dituelako. Toponimoren azterketan sartuz, bukaeran etxe izenetan ohikoak diren -(r)en eta -a daude eta oinarrian antroponimo bat, Meltxor:
Hebreerako *Melki'or (Melki 'erregea' eta or 'argia') izenetik. Mateoren Ebanjelioa da ekialdetik etorritako magoak aipatzen dituen bakarra, izenak eta errege kopurua zehaztu gabe, gainera. Izenak IX. mendeko Liber Pontificalis-en agertu ziren, non mago bakoitzak munduko eskualde bana ordezkatzen baitzuen. Meltxor Asiako ordezkaritzat azaltzen da bertan.
Eliza kristauren eraginez hedatutako izen honek hainbat aldaera izan zituen eta Errenteriako toponimoan Miltxior dago, beharbada *Meltxior zaharrago batetik, aipatutako web orrian Beltxior aldaera agertzen da, lekuko bakarra duela.

2024(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Asuritz toponimoa

 Asuritz da Oloritz udalerriko herri hustu bat, Orbaibarrean, Nafarroako Erdialdeko eskualdean. Toponimoak bi elementu izan litzake, bukaeran -itz atzizkia eta oinarrian Asuri antroponimoa:

Erdi Aroko izena, Euskal Herritik Asturiaseraino erabilia. Asuri 919. urtean agertzen da lekukotzat epaiketa batean, Espejon (Araba).
Alfonso Irigoienen arabera, antroponimo hori latineko Agnellus izenarekin erka liteke, biak izen arruntak ziren, esanahi bera zutela eta antroponimo bihurtu ziren. Antroponimoaren sarreran bere patronimikoaren lekuko batzuk daude eta bukaerako txistukaria gorabehera, Nafarroako toponimoaren homofonoak dira:
Froila Assuriz, Didaco Asuriz a.987 CartSantillana
Bi erabilerak, patronimikoa eta toponimikoa, funtsean kontzeptu bera adierazten dute, jabetasuna, batean seme-alabena eta bestean lurrarena eta, antza, latineko -is genitibotik mailegatu zen, euskal fonetikara egokituz.

Garate toponimoa

 Garate hitzarekin sortutako toponimoak ez dira gutxi euskal lurretan. Horrela, Garategana da Eako baserri bat eta baita Gautegiz Arteaga eta Ibarrangelu arteko tontor bat ere. Garateko erreka da Artziniega eta Gordexolako erreka bat, beraz, toponimo hau Araban zein Bizkaian dago, gainera, izen bereko beste erreka bat dago Aduna, Andoain eta Zizurkilen. Garateko tontorra da Ispasterko tontor bat.
Garate zein Garatea toponimoen XVII. eta XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Garate [N, TO]
Garate (la casa de), Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs. -/Cenarruça, a.1641, FogVizcayaMs.

Garate [N, NO]
Garate (Agustina de Arabio_Vrrutia viuda de Martin de) [Vedoña (la caseria de)] [Zenita y Galarza (varrio de)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Garate (Antonio de) [Acheta (la caseria de)], Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Garate (Antonio de) [Acheta y Zuloaga (barrio de)], Arrancudiaga, a.1704, FogVizcayaMs.

[...]

Garatea [N, TO]
Garatea (la caseria de), Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Garatea (la caseria de) [Basecheta (cofradia de)], Ereño, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (la caseria de) [Mendesona (cofradia de)], Yspaster, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (la caseria de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (la cassa de), Yzpaster, a.1704, FogVizcayaMs. -/Zenarruza, a.1704, FogVizcayaMs.
Garattea (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Yspaster, a.1796, FogVizcayaMs.


Garatea [N, NO]
Garatea (Ant(oni)o de) [Aldaola_Aspicoa (la caseria de)], Arbazegui, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (Domingo de), Bedarona, a.1704, FogVizcayaMs.
Garatea (Juan de) [Echebarri (la caseria de)] [Mendesona (cofradia de)], Yspaster, a.1745, FogVizcayaMs.

[...]
Toponimo hauen etimologiek ez dute zailtasun handirik, garate hitza ezaguna delako:
garate.
Onom.: Enecus Garatea. (1225) GLarr SJ 189. Don Garcia de Garate. (1246) Ib. 305. Petrus Garatecoa. (1249) Ib. 326. II peonadas en arradigaratea. Arzam 247.

1. "Col (passage), garatia" Foix. Cf. A Morf 696: "Ate en [...] Belate, Eulate, Garate... etc. no significa 'fuera' sino puerta o puerto y no de mar".
Hortakoz lehenak, Harizpe gehientako zianak, ükhen zian Berdaitzeko garatiaz (edo lephoaz) jabetzeko mania. ArmUs 1896, 102. Ibañeta garatian / egün ikhas dezagün / nola gure libertatiak / begiratü behar dügün. (Pastoral Üskaldünak Ibañetan). RIEV 1908, 668.

2. Cf. Itza 61 (ed. 1884; ap. RIEV 1930, 158): "Algunas [caserías] son de término redondo, como las fundadas en seles con su mojonera o apeo, llamado garate".

3. Hórreo. v. 3 garai.
Labetan gogortutako murkoak etxearen eta garatearen (hórreo) sinbolotzat zeuzkaten. Etxde Egan 1961 (1-3), 95.
Garate hitzak oso hedapen handia izan zuen eta egun dagoen gehiena toponimikoa da. Hitzaren analisiari dagokionez, argia da azken elementua ate izena dela baina hasierakoa iluna da, izan dezake lotura garai hitzarekin edo *gara hitz berreraikiarekin. Hemen proposatuko da beste azalbide bat, gain izenarekin lotura eginez. Garbe eta Garbea toponimoen sarreran gain > gar- bilakaera aurkeztu genuen eta garate izenarentzat ere egokia izan daiteke: gar- 'gain' + ate > garate. Garberen kasuetan ez zegoen beste aukerarik, garate hitzean beste aukera batzuk daude, baina eman den azalbidea osorik egokitzen zaio hitzari.

2024(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

Balderrebielle toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko lekuko bakarra ezagutzen da, XVI. mende bukaerakoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

BALDEREBIELLE, 1586, labrantío en Bachicabo.
Lekukoaren dardarkaria aldatu dugu, hala delakoan. Dirudienez, toponimoa aspaldi galdu zen baina bilaketa sakonago batek lekuko gehiago eman litzake. Toponimoa erromantzez sortua da eta egitura ezaguna du, Valdepaderna toponimoak bezala, val, valle izenaren aldaera laburtua, de preposizioa eta Rebielle, Revellius antroponimoaren aldaera bat, Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) izenburuko tesian oso izen antzekoa dago, s. v. Revellius:

Euskaraz ere erabilia izan zen antroponimo hori, egokitzapena jasoa, Errebelu toponimoek hala erakusten dutelako.