Zeanuri da Bizkaiko udalerri bat. V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia
lanean biltzen dira proposatutako hiru etimologia, 380. or.:
2025(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea
Zeanuri toponimoa
2025(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala
Erasolatza toponimoa
Erasolatza da Ataungo toponimo bat, hiru toponimo eratorri sortu dituena:
ErasolatzaLehenengoaren sarreran Eraso-ola-za zatiketa egiten dute, badirudi eraso hitza buruan zutela. Hipotesi horrek ez luke oztoporik, nahiz eta alde semantikotik ohikoa ez izan. Beste aukera bat dago, dirudienez Erdi Aroan izan zen *Beraso antroponimoa, Beraxa antroponimoaren aldaera, beharbada bukaeran nabarmendu nahi zuten izena zuena gizonezkoa zela, gaztelaniaz bezala. Aipatutako *Beraso horrek isla izango zuen toponimian, Beraso toponimoan antroponimoa baino besterik ez zen izango. Horren aldaera bat Eraso toponimoetan ager daiteke, hitz hasierako herskarietan errazagoa da galera gertatzea. Beraz, *Beraso + ola + -tza izan litezke toponimo honen elementuak. Nabarmentzeko aldaketa bakarra, herskari ezpainkariaren galera hitz hasieran.
Esolaza: (= Eraso-ola-za). 1404 sel de “Erasolaça”. 1567 “termyº que llamado Erasolaça”. 1721, sel de Erasolaza “mojón principal de medio…en la vertiente de hacia la heredad de Arratinea…la primera línea en Erdico eguia…el segundo casi pegante a la propia heredad… de Igarzagarate la nueva…el tercero en Erasolazaco chavala…el cuarto en Erasolaza guena”.
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Urresumendi
Erreferentzia: 04. karp. 273. zk. 1798 erreg.
Erasolatzako bizkarra
Esolazako bizkarra: (= la loma de Erasolaza).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Urresumendi
Erreferentzia: 04. karp. 272. zk. 1797 erreg.
Erasolatzako iturria
Elutseko iturrie o Easoolazako iturrie o Iturtxoko iturrie: (= la fuente de Elutse, lugar sombrío). (=la fuente de Erasolaza). (=la fuente de fuentecilla). 1816 “Echeazpia”.
Izaera: iturria
Kokalekua: Urresumendi
Erreferentzia: 04. karp. 308. zk. 1838 erreg.
Erasolatzako txabala
Esolazako txabala: (= la anchura de Erasolaza). 1821 “Erasolaco chavala”.
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Urresumendi
Erreferentzia: 04. karp. 275. zk. 1800 erreg.
Beste aukera litzateke zuzenean Beraxa antroponimoa izatea, baina lekuko zaharrenen ez dago /ao/ bokal bilkurarik, horrek ez du nahi ta nahi ez etimologia hori deusezten, baina zailagotzen du.
2025(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna
Justubaso toponimoa
Justubaso da Bilboko baso baten izena. Lekuko zaharrik ez du eta, beraz, dagoen lekuko bakarrarekin, oraingoarekin, lan egin beharra dago. Toponimoa argia da, bi elementuz osaturik da, bukaeran baso izen arrunta eta oinarrian Justu antroponimoa, honen gaineko informazioa dago Alfonso Irigoienen Pertsona-izenak euskaraz nola eman liburuan, 76. or.:
Antroponimoen bilaketa egiten bada Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan Justo baino ez da eskuratzen. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Justoren lekukoak zaharrak dira, baina eremu erromantzekoak dira eta, beraz, normala da Justo izena agertzea:
Paternarana toponimoa
Paternarana da Artatzako aurkintza bat, Nafarroan. Toponimo ez da aldatu azken 300 urtetan, lekuko zaharrenak erakusten duen bezala, XVII. mende bukaerakoa dela:
patternarana (1693)Web orrian ere informazio etimologikoa dago, Paternain toponimoarekin lotuz. Bigarren elementua haran litzateke, artikulua zenbatu gabe. Antroponimoa ez litzateke Paternus, Paternain toponimoan izan daitekeena, Paterna baizik, bere emakumezko aldaera, Valdepaderna toponimoan dagoen bera, baina erromantzeko aldaera dena, bokalarteko /d/ herskariak erakusten duen bezala. Gainera, azken hau izan daiteke Paternaranaren erdal itzulpena, hasierako val- hori valle da, euskaraz haran dena.
patternarana (1764)
paternarana (1994)
2024(e)ko abenduaren 30(a), astelehena
Munioeta toponimoa
Munioeta da Orioko bazter-auzo bat. Hiru toponimo eratorri daude, Munioetaberri eta Munioetazar baserriak eta Munioetaburu tontorra. Toponimo hauen lekukoek antzinatasun gutxikoak dira eta askotan Muniota aldaera agertzen da. XX. mendearen bigarren erdiko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
MUNIOTA (2 viv.) (prop.)Lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke ziurtasun handiagoz lan egiteko baina dagoena da oso lekukotza berria eta bi aldaera, Munioeta eta Muniota. Normalean bilakaerek laburragoak egiten dituzte hitzak, baita toponimoak ere, ezagunak dira Atxalta (Aretxabaleta) edo Mostrun (Monasterioguren). Orioko toponimoetan berdin gertatu bada Munioeta > Muniota gertatu da. Gainera, ondorengo aipuan azaltzen da XIX. mendeko Munioeta.
MUNIOTA ZAR (prop.)
Etimologiari dagokionez, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan toponimo honetaz hausnarketa laburra dago:
457. —Munio n. pr.: Muniain (Monein, Muñiain) (Caro Baroja, Mat, 74-75). Quizá sea el primer componente de Munita (Bunita); hay top. Bunieta en 1141, que puede ser el actual Muniota (Orio Guip.), en el siglo XIX Munioeta. De Munioeta podría muy bien proceder, por pérdida de -n-, Miota, ap. de Mondragón en el siglo XVII; un Nunnuto Miotaco, aparece en doc. del año 1053. Pero acaso Miota, que es el nombre de un barrio de Elorrio (Vizc.), no podrá separarse de Biota, ayuntamiento de la prov, de Zaragoza: la m- vasca podría ser secundaria, como tantas otras veces. Todo lo anterior es inconsistente.Azken esaldia liburuaren eranskina da, liburua argitaratu eta hamarkada batzuetara. Zaila litzateke Bunieta > Muniota azaltzea, XIX. mendeko Munioeta ahaztu gabe. Dena den, Munio antroponimoa izan daiteke toponimo honen oinarria, Muniosoro toponimoa bezala. Bukaerako elementua -eta atzizkia litzateke, beharbada leku esanahia duena, Antxoeta toponimoan ere egitura bera genuke, PI + -eta.
2024(e)ko abenduaren 27(a), ostirala
Gabitegi toponimoa
Gabitegi da Berrobiko baserri bat. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu eta, beraz, analisia hasiko da ezagutzen den izen bakarrarekin. Toponimoak bi elementu lituzke, azkena -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan eta oinarrian gabi izena genuke. Gabi hitzarekin eginiko hitz elkartu bat agertzen da Gabiardatza toponimoan, gabi-ardatz, zehatzago.
Lapikarigan toponimoa
Lapikarigan da Arabako Zuia udalerriko mendi bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago toponimo horri buruz, lekuko zaharrenak XVII.-XVIII. mende artekoak dira:
lapicari (1652-1779)Egun Lapikarigan bada ere, mende hauetan Lapikari aldaera askotan agertzen da, gan izanik gain hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Beraz, Lapikari geratzen da analizatzeko eta hasierakoak oso antz handia du lapiko hitzarekin, hau ere sartaldekoa, batez ere Bizkaikoa. Hala ere, bukaerako zatia geratzen da, -ari, eta hau izan daiteke atzizki ezaguna lanbide izenak eta sortzeko oso erabilia: pilota : pilotari, sukalde : sukaldari... Lapiko : *lapikari? Hitza ez dago Orotariko Euskal Hiztegian baina izan zitekeen eta jaso gabe geratu. Lapikogin hitza bazen eta *lapikariren sinonimoa izan zitekeen:
lapicarigana (1652-1779)
lapicarioste (1652-1779)
lapicarigan (1986-2003)
lapikogin.Lapikarigan toponimotik ez urrun, Ollerieta dago, Legution. Gaztelaniaz Ollerías da, ollero lanbide izenetik sortutako hitza. Beharbada inguru horretan inoiz *lapikari hitza izan zen.
(Vc ap. A; Lar, Dv, H).
Ollero. "Lapiko-gina, [...] ollero" Ast Apol 88 ( Dv).
Zuzenduko ditu burdiñazko zigorragaz eta izango dira ausijak lapikogiñaren ontzija legez. Ur (V)Apoc 2, 27. Gero yabeak salduten / deutso lapiko-ginari. Zav Fab RIEV 1907, 530. Lapikoginak ekarri dau alkate, ari bere ausi deutso buruxe. (V). A EY IV 318.
Nahiz eta aurrekoa izan etimologia egiantzekoena, beste analisi mota bat aipatu beharrekoa da, oinarria berbera izango zen, lapiko, baina buruan -iri atzizkia izango zen, hau hurbiltasun adierazlea da. Beraz, lapika- 'lapiko' + -iri > *Lapikairi > Lapikari. Esanahia izan zitekeen "lapikoak hurbil dauden lekua", aldaketa bakarra beharrezkoa da, diptongoaren soilketa, baina hau ez da oztopo handia.