2026(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

Katalinperra toponimoa

 Katalinperra da Legutioko aurkintza bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XX. mende hasierakoa da, Luis de Eleizalderen Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas bilduman, Katalinperra. Beste izen batzuk ere agertzen dira, Catalinsolo eta Catalin sagasti, batzuk aipatzearren. Baina ziurrenik interesgarriena da Catalainperra, data gabe. Ez da ohikoa ai > i laburketa, baina lekukoak badira, hala ere, bestelakoa ere gerta zitekeen, pentsatzea Katalinperra izen laburtua zela eta izena 'zuzentzea'.
XX. mendeko beste lekuko bat dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

CATALIMPERRA, término de Urbina.
Toponimoan bi elementu daude, bukaeran perra hitza, Arabako toponimian hitz ohikoa, Otxandaperra toponimoan, perra hitzaren informazio gehiago sarrera horretan dago.
Oinarrian Katalin antroponimo emakumezkoa dago, Katalinaren aldaera, Katalinpozu toponimoaren sarreran informazio gehiago.
Etimologia hau zuzena da jatorrizkoa Katalinperra bada, baina oinarrian *Katalain izango balitz, etimologia aldatu beharko litzateke. Lekuko gehiago beharrezkoak dira ziurtatzeko toponimo honen jatorrizko izena.

2026(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

Erroma toponimoa

 Erroma da aurkintza bat, Albiztur eta Bidania-Goiatz udalerrien artean. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da eta egun bezalakoa da. Toponimoaren interpretazioak ez du arazorik, Erroma, Italiako hiriburuaren izena delako. Ezin jakin izendapenaren arrazoia, baina aspaldiko hiriren aipamenak daude euskal toponimian, Babilonia toponimoa bezala. Behar bada Erromae antroponimoaren laburdura da, baina ezin jakin, lekuko zaharragoak beharrezkoak direlako. Jandrome toponimoaren sarreran aipatutako antroponimoa horren gaineko informazioa dago.

2026(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena

Katalinpozu toponimoa

 Arabako toponimo honek lekuko bakarra du eta, dirudienez, XX. mendeko lekukoa da, data gabe dagoelako eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua da:

CATALIMPOZU, término de Barrundia.
Lekuko zaharrik ez badu ere, toponimoa oso argia da eta dituen bi elementuak asmatzeko errazak dira, bukaeran pozu dago, putzu hitzaren aldaera bat eta oinarrian Katalin antroponimo emakumezkoa, Katalinaren aldaera. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Katalinen lekukoak daude XVI. mendearen erdialdetik:

Katalinaren lekukotza handiagoa da, XVI. mendearen hasieratik lekukoak oso ugariak dira:
Antroponimo honen jatorriaz informazio aberatsa dago A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:

2026(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

Julianategi toponimoa

 Julianategi da Donostiako baserri bat. Lekuko bat dago XX. mendeko bigarren erdialdekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:

JULIANATEGI (transf. en colonia infantil) Ibaeta, Donostia
Baina lekuko gehienak eta asko zaharragoak daude Donostiako toponimia bilketa lanean:
JULIANATEGI: Julianategui (1773, D.U.A.-D-16-1990-1), Julianategui (1818-1824, casería, D.U.A.-C-5-II-1715-4), Julianategui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Julianategui (1842, O.P.A., H-574, nº 633), Julianategui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Julianátegui (40) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Julianátegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.), Julianategui (1933, E.B.S.S., 21 orr.), Julianategui (1963, caserío, H.SS., 240 orr.); Juliandegi, Juliandei (1989, D.U.T.B.). 64-13-1, m. E-3.
Toponimoak ez du zailtasunik, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian Juliana antroponimo emakumezkoa. Herri berean Julianaenia toponimoa zegoen, antroponimo bera duela. Julianaren lekuko antroponimikoak daude aipatutako toponimo horren sarreran.

2026(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Julianenea eta Julianaenia toponimoak

 Julianenea zen Errenteriako etxe bat, bi lekuko ezagutzen zaizkio, biak urte berekoak, XVIII. mende bukaeran:

1779     Juliananecoa
1779     Julianenea
Bigarren lekukoan bi aukera daude, Julian eta Juliana antroponimoak, baina besteak egitura argiagoa du eta emakumezkoaren alde egiten du. Beste elementuak genitiboa eta artikulua dira.
Errenteriako mugan Donostia dago eta han zegoen aztergai den beste toponimoa, Julianaenia, XIX. mendeko lekuko bakar batez ezaguna, Donostiako toponimia bilketan lanean aurkitua:
Julianaenia (1860, D.U.A.-D-7-1-P.).
Lekuko bakarra bada ere, egitura oso argia du eta Errenteriako toponimoaren elementu berberak ditu, nahiz eta azalez ezberdintasun batzuk izan.
Julianaren erabilera arrunta izan da azken mendeetan eta toponimo hauek sortuko ziren garaian lekuko ez gutxi daude, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak jasorik daude:


Maiorako atxa toponimoa

 Maiorako atxa da Muxikako tontor bat. Izendegi ofizialeko lekuk zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta ez da aldaketarik: maiorako atxa (1986, 1999)... Toponimoaren analisiak izen bakarra du eta argia dago azken elementua atx dela, haitz izenaren aldaera sartaldekoa, eta artikulua. Lehen elementuan, -ko atzizkiaz gain, Maiora antroponimoa genuke, beharbada *Maiorako antroponimo hipokoristikoa dago. Beste aukera litzateke hurbil *Maiora toponimoa izatea. Maiora antroponimo emakumezko honetaz, Maioregi toponimoaren sarreran informazio gehiago dago.

2026(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

San Jurgi toponimoak

 San Jurgi hagionimo zaharra bi toponimotan gutxienez gorde da, biak Gipuzkoan, San Jurgi baserria, Arrasaten. Lekukoak XIX. mendearen erdialdetik hasten dira:

sanjurji (1857)
sanjurji (1989)  
sanjurji (1992)
Lekuko gehiago daude Arrasateko toponimia liburuan, 203.-204. or.:


Beste San Jurgi da Oñatikoa, hau ere baserria. Lekuko zaharrenetan erdal izena du:
sant gorge (1507-1514)
san jorge (1768-1862)
jorge (san) (1845-1850)
Hala ere, azken bi lekukoen garaian bazerabilten beste izen bat, egungoaren berdina:
sanjurgui (1857)
sanjurgui (1857-1864)
sanjurji (1989)
Bi toponimoak, beharbada antzinan, eliz eraikinak izango ziren eta gero baserri bihurtu ziren. Toponimoetan bi elementu daude, san 'done' eta Jurgi antroponimoa. Egitura bera dago Sanjurdi toponimoan, baina antroponimoa apur bat aldaturik dago. Aipagarria da bietan san agertzea eta ez done, beharbada garai berriagokoak direlako.