2026(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Unzaliturri toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

UNZALITURRI, 1768, heredad en Ciriano.
Lekuko bakarra bada ere, analizatzeko aukera dago, bi elementuz osaturik dago, azkena iturri izen arrunta da eta oinarrian Untzalu antroponimoa litzateke. Dirudienez, bukaerako bokala galdu zuen, beharbada ui bokal taldea soilduz. Baina beste aukera bat dago, Untzalea toponimoaren sarreran Gonzal antroponimoa bazela aipatu dugu, Untzaluren erdal kideetako bat. Agian euskaraz ere erabili zen bien arteko aldaera bat, *Untzal antroponimoa. Izen horretatik ez litzateke inolako aldaketarik beharko.
Laburtuz, toponimo honetan, iturri izen arruntaz gain, antroponimo bat izango zen, dela Untzalu dela beste bat, honen aldaera bat.

2026(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

Otsazulo, Otsazuloeta eta Otsazulueta toponimoak

 Otsazulo da Bergarako erreka-zuloa, sakana.  Otsazuloeta da Errenteriako baserri bat, Otzazuloeta (1857), Otsazulueta (1992). Gipuzkoako Partzuergo Nagusiko erreka ere bada, baita ere Gabiriako aurkintza bat eta Mutiloako aurkintza bat. Errenteriako udalaren web gunean Otsazuloeta toponimoaren informazioa dago eta lekukotza XVIII. mendean hasten da:

1714     Ozazuloeta
1728     Ozazulueta
1786     Otzazuloeta
Otsazulueta, aldiz, Oiartzungo erreka-zuloa, sakana da eta Legazpiko tontor bat.
Toponimoak nahiko gardenak dira, toponimo hauen oinarrietan otsozulo hitz elkartua dagoelako:
1. otsazulo.
Guarida de lobos.
Orduan sasi, sastraka, otsazulo eta sugeen kabiak baizik etzan. Arr Bearg 288 (ap. DRA).
2. Trampa para lobos.
31 irudia. Gibijo-ko (Kuartango, Araba) otsozuloa. JMB ELG 47.
Hitz honek bi elementu ditu, otso eta zulo eta, toponimoetan behintzat otsazulo aldaera dago. Toponimoen banaketari dagokionez, guztiak Gipuzkoakoak dira, beste lurraldeetan litekeena da beste hitz bat erabiltzea.
Azkenik, Errenteriako toponimoak lekukotza zaharrena du, txistukarietan nabarmena da asimilazioa gertatua zela: ts-z > tz-z. Lekuko hauek, gainera, hitz elkartuaren agerpen zaharrenak dira, Orotariko Euskal Hiztegikoa XIX. mendearen bukaera delako, ia bi mende beranduagokoa.

2026(e)ko otsailaren 16(a), astelehena

Amunuri toponimoak

 Bi dira Amunuri toponimoak, bata Araban eta bestea Bizkaian. Arabako eskualdea den Aiarako Amunuri toponimoaren lekuko bakarra F. de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala bilketa lanetik hartua da, 305. or.:

AMUNIRI.—Heredad.—Véase AMUNURI y AMUÑIRI en Costera.
AMUÑERI.-En «Ayala’ko toki-ixenak», «Euzkadi» cit.—Var. de AMUNIRI.
Opellora - Costera (Barrenengoa, 1989: 325):
AMUNURI.—Heredad.—Véase AMUNIRI y AMUÑERI en Llanteno.
AMUÑIRI.—Heredad.—Var. de AMUNURI.
AMUÑURI.—Heredad.—Var. de AMUNURI.
Arabako Amunuri toponimoaren bilaketa egin da beste liburu batzuetan, ondorio zuzenik lortu gabe: Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan ez dago Amunuri edo antzekorik. González Salazar-en Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala izenburuko liburuan ez dago aipatutako herrietan Amunuri edo bere aldaera izan daitekeenik.
Beraz, iturri bakarra aztergai izanik, han agertutako datuak baino ezingo dira erabili. F. de Barrenengoak, itxuraz, aldaera jatortzat Amunuri hartzen du, beste guztiak aldaerak izango zirelako. Kontuan hartu behar dugu Lanteno eta Opellora herri mugakideak dira, eta horregatik gerta liteke toponimo bakarra izanda ere, bi herritan hedatzea. Aldaerak ugariak badira ere, Amuniri, Amunuri, Amuñeri, Amuñiri eta Amuñuri, bi forma nagusitara bildu ahal dira, Amunuri eta Amuñuri, beste guztiak hauen aldaerak, deformazioak, izango liratekeelako. Bizkaiko Amunuri aurkeztu eta gero, analisi etimologikoan sakondu bezain laster, Amunuri edo Amuñuri bi aldaeren onargarritasuna erakutsiko da.
Bizkaiko Amunuri da Gamiz-Fikako baserria. Arabakoak ez bezala, baditu lekuko ugariak eta zaharrak, Erdi Arokoak, hain zuzen. Garai hartako lekukoetan bi aldaera badaude, Amunuri eta Amunori. Lehenaren lekukoak bi liburutan aurki daitezke, zaharrena dago Colección Documental del Archivo Histórico Municipal de Bilbao (1300-1473) liburuaren 89. agirian, 1462. urtekoan, Lope de Amunnuri. Baina lekuko askoz gehiago daude Repartimientos y Foguera-Vecindario de Bilbao (1464-1492) liburuan,  1. agirian, 1464. urtekoan, 29. or., Lope Martines de Amunury [...] Lope de Amunury. Hurrengo biak, agiri beraren 93. or., Martin Saes d’Amunury, çapatero, [...] Martin d’Amunury, su fijo. Azken biak 2. agirian, 1470. urte ondoren, 129. or., Lope Martines d’Amunury [...] Muger e herederos de Lope d’Amunury, su fijo.
Amunoriren lekukoak beste liburu batean daude, Archivo General de Simancas. Registro General del Sello. Vizcaya (1487) liburuaren bi agiritan, 545. agirian, 1487. urtekoan agertzen dira Lope Saes de Amunori, Pedro de Amunori eta Maria Sanches de Amunor (sic). Azken lekukoa dago 570. agirian, 1487. urtekoan, Lope Saes de Amunori.
Bide batez, liburuaren aurkibide onomastikoaren lekukoak Amonuri bezala agertu dira, baina aldaera hau ez da liburuko inongo agiritan agertu, baizik eta Amunori. Amunori aldaera azaltzeko, kontuan izanik Amunuri garaikidea eta gerokoa, u-u > u-o disimilazioa aipatu beharra dago.
Bi aldaeren arteko lehian lehena nagusitu zen, jatorrizko aldaera, hain zuzen. Aipatu beharra dago Amunori aldaera iturri bakar batean baino ez dela aurkitu. Izan ere, Erdi Aroko geroztik ez da berriz Amonuriren lekukorik aurkitu.
XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, Amunuri, Amunudi eta Amunui aldaerak daudela:
Amunuri [N, TO]
Amunuri (la casa de) [Gamiz (en la anteiglesia de)], Munguia (anteiglesia de) (villa de), a.1796, FogVizcayaMs.
Amunuri (la caseria de) [Gamiz (casas auezindadas a)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Amunuri (la caseria de) [Munguia (casas avecindadas a la villa de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Amunuri (la cassa de), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.


Amunudi [N, NO]
Amunudi (Juan de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Amunudi (M(art)in de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.


Amunui [N, NO]
Amunui (Dom(ing)o de) [Aransolo_Azecoa (la caseria de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Amunui (Fran(cis)co de) [Larracoa (la caseria de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.)
Amunuri formaren bi toponimoen azterketa etimologikoa egiteko orduan, oso erraz igartzen da oinarria izan zitekeen antroponimoa, Amuna, Erdi Aroan Amunna eta Amuna bezala agertu ohi dena, eta orohar, lehenengo aldaera Euskal Herriko kanpoko testuetan, eta bestea Euskal Herrikoetan. Izen honen etimologia aspaldikoa da, Mitxelenak eman baitzuen bere Apellidos vascos liburuan (s.v. 44. Amunna):
Amunna n. pr. (vasc. amona, amuna 'abuela'): top. Ammunola hacia 1150 (BRSVAP, V. 425); ap. Amunabarro, Amunategui. Antrop. Amuna Sanz (Leire, 1097 y 1177), Amuna Eneconiz (ib., 1177), ambos en Luchaire, Amunna mora (CSM 214, 1074), etc.; y. también la Vida de Sancta Oria de Berceo. Como el vasc. aitona (cf. Bonuspater CSM 114, 1038, Bonipatri ib. 100, 1030), está formado con el adjetivo on 'bueno'.
Amunuri toponimoez, bietan aldaerak ditugu Amuna + huri egitura erabat aplikatzea ez dela erakusten dutenak, Arabako kasuan sudurkari sabaikaria dutenak eta Bizkaikoan Amonuri aldaera zaharra. Horrela izanik, Arabakoan, oinarria Amuna izan zitekeen edo Amunna. Arabako toponimoaren aldaera sabaikariduna azaltzeko hainbat azalbide bilatu ahal dira, beharbada arkaismoa da, jakinik Aiarako eskualdean erdararen eremua nahiko zaharra dela. Bi hizkuntz komunitate bizi baziren, toponimoak bikotea izan zezakeen, erdaldunek Amuñuri, euskaldunek Amunuri. Gerora, bikoiztasun horri gure egunetara helduko zen, nahiz eta aspaldian inguru hartan hizkuntza bakarra izan. Baina hori ez litzateke azalpen bakarra. Amunaren ondoren Amuña bazen, euskal eremuan aldaera hori adierazkorra izan zitekeen, hipokoristikoa. Baina toponimoan bi aldaerak bizi izan ziren bat gailendu gabe. Azkenik, n/ñ bikotearen adibide gehiago badaude, behintzat bat gehiago Derendano toponimo zaharra behin baino gehiagotan Derendaño bezala ageri izan da, inolako arrazoirik gabe, kontuan hartuz jatorria *Terentiano zaharra izan daitekeela.
Beraz, Amuñuri aldaera arkaismo ezaugarria izan liteke. Gamiz-Fikako Amunuri, aldiz, diferentea da. Mitxelenak adierazi bezala, antroponimoaren jatorria euskarazko amuna, amona izenean duenez, gerta liteke *Amona aldaera PI bihurtzea. Eta *Amonuri bezalakoa sortu ondoren, bokal metatesia gertatu eta Amunori aldaera sortu zen. Edo, besterik gabe, Amunuri > Amunori aldaera ezohikoa sortu zen, bizitza laburra izan zuena.

2026(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

Pisaobia toponimoa

 Arrasateko toponimo zahar hau ez omen da gure egunetaraino heldu, baina lau mendetan iraun zuen, zaharrena XIV. mende bukaerakoa dela, bildutako lekukoak daude Arrasateko toponimia liburuan, 237. or.:

Toponimoan hiru elementu daude, azkena artikulua, aurrerago hobi hitza eta oinarrian pixa hitza. Bide batez, Orotariko Euskal Hiztegian hitz eratorri bat dago, Arrasateko toponimoaren sinonimoa izan daitekeena:
PIXA-ZULO.
Hoyo donde se recoge la orina.
Beien atzean erreka txiki bat jarri bear da, bere kasa edo bere gisa, pixa pixa-zulora joateko. Oñatibia Baserria 23.
Orotariko Euskal Hiztegiko pixa hitzaren lekuko zaharrena Voltoireren liburukoa da, 1620. urte ingurukoa eta Arrasateko toponimoarena 1384. urtekoa da, beraz, hitz honen lekukotza bi mende t'erdi aurreratu ahal da.

2026(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Zorroztarrieta toponimoa

 Bizkaiko Zeberioko aurkintza honen egungo lekukoa dugu, Zorroztarrieta:

Donostiako toponimo batek elementu berberak ditu, Zorrotzarrieta toponimoak hain zuzen. Alde batetik zorroztarri hitz elkartua dago eta ondoren -eta atzizkia dago. Bizkaiko Zorrostarriaga toponimoan ere zorroztarri erabili zuten, Gipuzkoako toponimoan ez bezala.

2026(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

Baso-lan hitza

 Hitz elkartu hau agertzen da Ataungo toponimia sailean Zubitxakarra toponimoaren sarreran:

Zubitxakarra
Zuitxakarra o Alargunsooko zubie: (= el puente pequeño, mediano). (=el puente de Alargun soro). 1700 “hacer el puente de Alargunsoro”. 1713 “vasalan y Manufactura q´ ha hecho en el puente y vado del arroyo de Alargunsoro”. 1779 “24rs…al dho Goikoechea por los dros del Capitulado y diseño que hizo para la ejecución del puente de Piedra del vado de Zubichacarreta”.
    Izaera: zubia
    Kokalekua: Otamots zearra
    Erreferentzia: 02. karp. 002. zk. 307 erreg.
Lekuko zaharrena 1700. urtekoa da, baina sarrera honetarako interesa hurrengoan dago, 1713. urteko vasalan hitzean, baso-lan hitzaren sarreran aldaera hori ere bada:
BASO-LAN (G-to, AN-larr; basalan V, G, AN) Ref.: A ( basalan, basolan ); Asp Leiz2 ( zurra ) .
Trabajo que se realiza en el monte. "Yten da en data 36 reales de vellón pagados por el jornal de 6 oficiales carpinteros que se ocuparon en el derribo y corte de pie de la referida partida de material de madero y basalan, esto es de poner en estado para su conducción" (1770; Libro de Cuentas de Fábrica, fol. 136v; Archivo Parroquial de Lasarte) " Basalan (Vc, G, AN, Añ), 1.º desbaste de árboles cortados en la selva. 2.º confeción de carbón" A (pero no lo encontramos en Añ). " Basolana bezelakorik ez da yendea zurratzeko " Asp Leiz2. 
Orotariko Euskal Hiztegiko zaharrena mende berekoa da, baina ia 60 urte gerokoa, 1770. urtekoa delako, horretan ere basalan agertzen da, hitz elkartu zaharra zelako. Egun, hitz elkartu berreraikia erabiltzen da, baso hitza aldatu gabe.

2026(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

Padargan toponimoa

 Padargan da Urkabustaizko aurkintza bat. Izendegi ofizialeko lekukoetan bi aldaera daude, Padargan eta Padorgan. XIX. mendeko lekuko zaharrena Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan ere bada:

PADARGAN, 1849, valle de Abecia.
Beraz, lekuko zaharrena eta hedatuena erabili da ofizialtzeko eta hori izango da analisia egiteko izena. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran gan, gain ezagunagoaren aldaera sartaldekoa eta oinarrian padar hitza genuke:
padar.
Etim. De a. cast. frad(r)e (SHLV 476).
1. (V-arr-oroz-m-gip; Mg PAbVoc, Añ (V), Izt 59r), pader (G; Aq 589 (G)), pater ( msOch 319), fadar (V-gip), fader (Lcc, Lar Sup, Hb, H), faer (V-gip). Ref.: A (padar, pader); Garate 2.ª Cont RIEV 1933, 100; Iz ArOñ (faer, fadar).
Ermitaño. "Monje" Lcc, Lar Sup. "Ermitaño" Lcc, Añ. "Anacoreta" Añ. "Moine, religieux" H.
Nire oe, antxinako eremutar ta padarrak gogor ta iguingarrijagorik euki ez ebeena. Mg PAb 74. Katu padarra ta eiztariak. Zav Fab RIEV 1907, 536. Non da Peru padar (padarra, el solitario) koblakaria? Ag AL 30. Bauset-ko padarra. Or Mi 102. Ez dabe padarrak ur otza baño artzen. Ibarg Geroko 57. Gudari, ikasle ta padarrek berebiziko iazkera oi darabilte. Zait Plat 61. Padarra. Onaind MEOE 723 (tít.).

2. "En lides peligrosas, el lugar seguro. En los toros, el burladero. Padarretik zezenak ikusi" Etxba Eib.
Blog honetan badago hitz bera duen beste toponimo bat, Galdakaoko Padarrola. Bi toponimoak sartaldekoak dira eta, beraz, ez da harritzeko hitzaren aldaera bera erabiltzea.