Irungo etxeen artean bazen Lekaenea izenekoa.
Toponimoa XVII. mende hasieratik ezaguna da eta hainbat aldaera izan ditu: Lecaiena (1625, 1784), Lecaienea (1772), Lecaenea (1845-50, 1965), beste batzuen artean. Etxe izenetan ohikoa den egitura badu, PI + -(r)en + -a. Oinarrian, funtsean, bi aldaera daude, leka- eta lekai-. Euskaraz bada leka izena baina ez dirudi egokia etxe jabe bat izendatzeko. Baina bada beste aukera bat, tarteko /i/ zaharra bada: lekaio izen zaharra egokia izan liteke. Toponimo honetan ez dago, antza, antroponimo bat oinarrian, baina bai izen zahar bat, beharbada izengoiti modura erabilia.
Toponimoak, beraz, ez du misterio handirik, baina behintzat bada lekaio euskal hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa. Eta beharbada, lekuko toponimiko bakarra.
2020(e)ko ekainaren 30(a), asteartea
Esterain toponimoa
Zarauzko baserrien artean bada Esterain.
Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, aldaketa txiki baten beharra baino ez dago toponimo argia izateko, bokal asimilazio bat, ziurrenik.
Ezterenzubi toponimoa aztertzerakoan, Nafarroako Astrain izeneko herria aipatua izan zen eta han gaineratu genuen aldaera zaharra Azterain zela, Zarauzko Esterain ia berdina. Bi aldaketa gertatu dira, batetik hasierako bokala aldatu da, beharbada asimilazioaz, a-e > e-e? Hori gertatu zitzaion Ezterenzubi toponimoari ere. Bestea, txistukariaren aldaketa, eta hori Nafarroako Astrain izenean ere gertatu da.
Aipatutako beste toponimoak bezala, -ain atzizkia genuke bukaeran eta oinarrian antroponimo bat, Asterius delakoa egokiena dena, euskaraz txistukariak egokitzapena jaso zuen, nahiz eta gerora, hau ere aldatu da, Pirinioz hegoaldeko bi toponimoetan.

2020(e)ko ekainaren 27(a), larunbata
Arraskue toponimoa
Oiartzungo Arraskue baserria da, baita errota ere. Badu, gainera, toponimo eratorri bat, Arraskuelarre izeneko tontorra.
Herri honetako toponimoak aztertzen dituen liburuan, Oiartzungo toponimia izenekoan informazio gehiago bada, 89. or.:
Herri honetako toponimoak aztertzen dituen liburuan, Oiartzungo toponimia izenekoan informazio gehiago bada, 89. or.:
Arraskue. Baserria.Ez du lekuko zaharrik ematen, baina badira beste liburu batean, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) izenburuko liburuan badira Arraskue toponimoaren hainbat agerpen, hemen agertuko diren guztiak agiria berekoak eta beraz, urte berekoak, 1. agirian, 1499. urtean badira aipamen batzuk:
Karrikako baserria, aldameneko bailara zabal eta lau batean kokatua. Ia beti modu honetan dokumentatzen da, —e- letraz amaitua. Hurbilean dagoen goraguneak, tontorrean gurutze bat duenak, Arraskuelarre izena hartzen du.
Bailara honetan etxe garrantzitsua izan zen. Izan ere, Karrikako ibai nagusiaren ertzean kokatua, izen bereko errota dago: Arraskuerrota.
don Miguell de ArrascueHoriek guztiak antroponimo batzuei lotuak baina toponimo bera aipatua da, agiri berean, liburuaren 91. or.:
Martie de Arrascue
Pero Arrascue
E la casa de Arrascue estimaron en veynte e dos millares pequennos: XXII U pequennosBeraz, Arraskue da aztertzeko aldaera, bost mendetan iraun duena. Toponimoak bi elementu izango lituzke, harraska eta gune. Azken hitz honek baditu hainbat aldaera. Arraskue toponimoko sudurkaria, adibidez, galdua da. Horrela, arraska + gu(n)e > *Arraskague izan zitekeen toponimo sortu berria eta gero bokalarteko /g/ galdu eta aue bezalako bokal bilkura soilduko zen, egun eta aspalditik ezaguna den Arraskue toponimoa geratuz.
Las tierras que tiene desde la armora que tiene en las espaldas de la casa, por el camino, fasta fasta (sic) vn arroyvelo qu’es entremedio de Arrascue e Arburua, por el dicho arroyo arriva, dexando de Arburua a mano derecha, subir a dos mojones qu’están, que rreparten tierras con Arburua, con Arrascue e hasta las tierras e armora de Heyçaguyrre e los exidos, estimaron tierras de dos mill pies de mançano.
Isuskidi toponimoa
Toponimo honen lekukoak badira XV. mende bukaeran, Elgetako saroi baten salketaz ari den agiri batean, 1487. urtekoaz, hain zuzen. Isuskidi saroi bat zen Elgeta ingurukoa, eta aipatutako agirian lau aldiz agertzen da:
Isuski hitzaren lehenengo lekukoak XVI. mende bukarakoak dira, hala agertzen da 1596. urteko Refranes y sentencias liburu ezagunean:
...dos seles de Pagoaga e el sel de Olabarrya e el sel de Ysusquidy e el sel de Altunhondo...Lekukoetan ez dago ezberdintasunik, beraz, zalantzarik gabe, aztertzeko hitza Isuskidi da. Toponimo asko bezala oinarrian landare izena dago, isuski eta atzizkia -di, multzoak adierazteko toponimian, oso ohikoa: Arizti, Urkidi, Urrizti, beste askoren artean.
[...]
E el dicho sel de Ysusquidy ha por linderos de la una parte el rryo de Epela e las tierras e montes del dicho conçejo de Mondragón, e de las otras partes las tierras e montes del conçejo d’Elgueta.
[...]
...los dichos seles e las tierras e montes de Hernatarryaga e Pagoaga e Olabarrya e Ysusquidy e Altunhondo...
[...]
...los dichos seles de Hernatarryaga e Pagoaga e Olabarrya e Ysusquidy e Altunhondo...
Isuski hitzaren lehenengo lekukoak XVI. mende bukarakoak dira, hala agertzen da 1596. urteko Refranes y sentencias liburu ezagunean:
Lenaengo emaztea isuski, bigarrena andrandi. RS 65Beraz, mende bat aurreratu litzateke isuski hitzaren lehenengo agerpena. Isuskidi, aldiz, ez dago hiztegietan, baina toponimo honek erakusten du hitza bazela duela 500 urte.
2020(e)ko ekainaren 20(a), larunbata
Askoena toponimoa
Toponimo zahar honen bi lekuko badira 1487. urteko agiri batean, Elgetako saroi batzuen salerosketaz ari dena. Toponimoa, beraz, gipuzkoarra da, Elgeta ingurukoa. Agiri honen lehenengo paragrafoan daude Askoena toponimoaren bi lekukoak:
Aldaketa batzuk gertatu dira toponimo horretan baina aipagarria da /i/ bokala, edo diptongoa, desagerrarazi duena, bokal artean egotean. Aldaketa hau ezaguna da toponimian eta hitz horrenak gehiagotan gertatua da, cf. Goena, Goenaga... Beraz, aurreko egoera batean *Askoiena izango zen, hau da, atx 'haitz' + goien + -a. Etimologiak adierazten duena egokia da saroiak izateko, mendian gora.
las tierras del conçejo d’Elgueta, e de las otras partes tierras de los conçejos d’Elgueta e Ascoena, e los otros seles de Guevara que han por linderos de la una parte las tierras de los concejos d’Elgueta e Ascoena, e de las otras partes las tierras conçegiles de la villa d’Elgueta.Dirudienez, toponimoak ez du iraun gaur egunera arte, baina dauden bi lekukoekin nahikoa da analisia egiteko. Gainera, ez dago ezberdintasunik bi lekukoen artean.
Aldaketa batzuk gertatu dira toponimo horretan baina aipagarria da /i/ bokala, edo diptongoa, desagerrarazi duena, bokal artean egotean. Aldaketa hau ezaguna da toponimian eta hitz horrenak gehiagotan gertatua da, cf. Goena, Goenaga... Beraz, aurreko egoera batean *Askoiena izango zen, hau da, atx 'haitz' + goien + -a. Etimologiak adierazten duena egokia da saroiak izateko, mendian gora.
Luperdika toponimoa
Luperdika izeneko basoa dago Zeberion, Bizkaian. Lekuko zaharrik ez baina, antza, toponimo ia ez da aldatu sortu zenetik, aspalditik.
Aldaketa bakarra gertatuko zen toponimoan, hasierako silabaren bokalismoaren kontuan hartu gabe, u-a > u-e bokal asimilazio ezaguna. Fenomeno hau zenbait hizkeratan ezaguna da, eta euskal testuetan adibideak badaude XVII. mendetik hona. Hori jakinik, aurreko aldaera *Lupardika izango zen, eta horrek lotura ematen digu blog honetan aztertutako beste toponimo batekin, eta hau Lupardo litzateke, Leopardus antroponimotik sortua. Luperdika toponimoari atzizki bat gehitu zitzaion, egun ezaguna den -ica atzikia, latin jatorrikoa.

2020(e)ko ekainaren 13(a), larunbata
Malkorri toponimoa
Malkorri izeneko mendia bada Aralarko mendilerroan, Gipuzkoan.
Toponimoa bi elementuz osaturik izango zen, lehenengoa malkor izango zen, malkar izenaren aldaera omen dena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera:
Azalpen korapilatsuei ekin baino lehenago, ezagunak diren elementuak erabiltzea komeni da. Toponimo honetan egokiena litzateke gorri izenlaguna. Orduan aldaketa larri bat gertatuko zen, malkor + gorri > *Malkorgorri bezalako izena sortuko zelako. Baina haplologia gertatuko zen, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean batzen dira silaba bakarra geratuz. Hala gertatuko zitzaion toponimo honi eta Malkorri bezala geratuko zen. Gorri ezaguna da toponimian eta mendi izenetan aurkitzea ez da batere zaila.
Toponimoa bi elementuz osaturik izango zen, lehenengoa malkor izango zen, malkar izenaren aldaera omen dena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera:
1 malkar.Bi adierak egokiak lirateke jakinik toponimoa mendia dela eta bien arteko lotura agerikoa dela. Baina geratzen da azaltzeko bukaerako zatia, hasieran malkor bada, zer da -i hori?
Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII. Su uso aumenta considerablemente en el s. XX. Al Norte se encuentra en Etcheberri de Ziburu, Axular, Duvoisin y en la edición de la biblia de Haraneder modificada por Harriet. La forma mejor documentada es malkar, seguida de malkor; hay mank(h)ar en Dassance (Herr 10-3-1956, sg. DRA , aunque la ref. es incorrecta), Gatxitegi (sg. DRA ) y en un ej. de GH .
I. (Sust.).
1. (V-gip, G, L, B, BN-baig; Lar, Añ (G), H (G); -kh- O-SP 230, SP, Dv, H (L)), malkor (V-gip, G, B; Lar Sup, Izt, H), mankar , mankarro (L-côte). Ref.: A (malkar, malkor, mankarro); Iz ArOñ (malkar, malkor); Elexp Berg.
Terreno en cuesta, terreno costanero, escabroso, abrupto, áspero, duro; cuesta, pendiente; despeñadero. "Falda de monte" Lar y Añ. "Derrumbadero" Izt. "Malkar bat, una cuesta no lisa, sino con altibajos, con saltos y malezas" Iz ArOñ. "Malkorra, el lugar que tiene cuesta (a todos los lados)" Iz ArOñ. "Malkar, falda áspera, pendiente, especie de despeñadero" Ib. 171n. "Aitz-malkor en las proximidades del bosque de Leiza-Larrea... Viene a ser como una especie de balcón rocoso de unos 300 m. de desnivel (José Miguel Elosegui Aldasoro)" Munibe 13 (1961) cuad. 2.º, 161s. Cf. Iz ArOñ 171n: "Malkorra, topónimo de un monte de Alava, confinante con la zona de Aránzazu". v. maldar.
[...]
2. (H (+ -kh-)), malkor (AN-larr-araq-ulz; Dv (AN-larr-araq), H (G; -kh- L)). Ref.: A y A Apend (malkor).
Roca; peñasco. "Madotz'en eta Larraungo erri geienetan, malkorra esaten zaio atx edo arkaitzari" Inza Eusk 1968, 84. En AxN se explica muger (513) por malkor.
Azalpen korapilatsuei ekin baino lehenago, ezagunak diren elementuak erabiltzea komeni da. Toponimo honetan egokiena litzateke gorri izenlaguna. Orduan aldaketa larri bat gertatuko zen, malkor + gorri > *Malkorgorri bezalako izena sortuko zelako. Baina haplologia gertatuko zen, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean batzen dira silaba bakarra geratuz. Hala gertatuko zitzaion toponimo honi eta Malkorri bezala geratuko zen. Gorri ezaguna da toponimian eta mendi izenetan aurkitzea ez da batere zaila.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)