martes, 28 de septiembre de 2021

Txerraun antroponimoa

Antroponimo hipokoristiko hau behin bakarrik aurkitu dugu Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtean, 104. or.:

E estimaron el mançanal de Cherraun de Orosco ser tierra de çient e sesenta pies de mançano.
Lekuko bakarra izateak badu alde arazotsu bat, ezin ziur izan lekuko bakar horren benetako eiteaz, jakinik, ahoskatuko zenetik inprimatuta egotera urteak igaro direla eta prozesuan okerrak ager zitezkeela. Lekuko bakar horrek azalpen agerikoa edo erraza izango bazuen, arazoak gutxiagotuko ziren, baina ez da hori, Txerraun, bakarra da eta bitxia.
Izena ontzat emanez gero, analisia etimologia saiatzeko ordua da. Horrek esan nahi du izena bazela, ez zen inolako arazorik gertatu izena entzuteko, idazteko, transkribatzeko. Gainera, gizon hori Orozkoko herrikoa omen zen, Oiartzunetik ez hurbil, eta horrek eragina izan zezakeen izenaren transmisioan.
Txerraun izenak Txerran hipokoristikoaren antza oso nabarmena du, baina badu bokal bat gehiago, /u/, azaltzeko erraza ez dena. Hemen proposatuko den bilakaera hipotetikoa da baina ez du urrats ezinezkorik edo erabat arrunta ez dena. Oinarrian Txerran hipokoristikoa genuke, eta ondoren -on atzizkia, ziurrenik. Blog honetan bada -on atzizkia duena izen bat, Estebanungo, hain zuzen. honek, gainera, -ko atzizkiaren gehiketa ere izan zuen.
Urrats hori eginik eta *Txerranon izango genuke, ondoren sudurkari disimilazio bat gertatuko zen eta bietatik bat geratuko zen, azkena zegoena: *Txerraon. Azken urratsean bokala aldatu zen. Agian disimilazioagatik: ao > au. Bestela on > un bilakaera ezaguna da Gipuzkoako inguru horretan, gizon hori bertakotua bazen, izenean egokitzapenen bat izatea ez litzateke ezohikoa.
Bilakaera osoa hauxe litzateke: Txerran + -on > *Txerranon > *Txerraon > Txerraun.
Txerran antroponimoa ezaguna izan zen euskal lurretan eta lekuko toponimikoren bat ere utzi zuen, Txerren toponimoa bezala.

viernes, 24 de septiembre de 2021

Txerren toponimoa

Txerren Zumarragako baserri baten izena da.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

TXERREN (prop.) Zumarraga
Toponimoak interpretazioak izan ditzake, nahiz eta biak loturik izan. Ezaguna da txerren hitza dela, Txerran antroponimo hipokoristikotik sortua. Txerren, Orotariko Euskal Hiztegian:
txerren.
etimologikoa
Etim. Del nombre de persona Cherran 'Fernandito'.
1. (V-ger-ple-och-gip, G-azp; Zam Voc ), txerran (V-ple), txarran (V-ger-arr). Ref.: A (txarran, txerren); A Apend (txerran); Iz UrrAnz, ArOñ ; Elexp Berg (infarnu).
Diablo, demonio. (En los ejs. se encuentra como nombre común y nombre propio). [...]
2. (V, G). Ref.: A; Iz UrrAnz, ArOñ. .
Malvado, malo. "Malvado, traidor" A, que cita a Apaolaza. " Txerréna, [...] se aplica también a personas muy malas" Iz UrrAnz. "Txerréna isatia, ser malo" Iz ArOñ. .
Beti oi da etxe bakoitzean txerren bat! Apaol 111. Idazkaria, txerrena bai-zen (demonioa), itzal ta aienatu zen. Bera EEs 1916, 175....
Hitz horren jatorria, OEHan adierazten den bezala, Txerran antroponimoan dago, honakoa da Mitxelenaren Nombres vascos de persona laneko sarrera:
Txerran Dim. de Hernan(do): Cherran de Gamboa, muerto en 1440 en una pelea de banderizos cerca de Bilbao, etc. Se emplea actualmente en una zona del dialecto vizcaíno con penetración en la de habla guipuzcoana, en dos formas txerran, txerren, «como nombre propio del diablo» (Azkue). Casos parecidos son Matxingorri (lit. «Martinito el rojo») «palabra empleada para el diablo en el Goyerri «guipuzcoano», J. Gárate PV 13, 222, e (inpernuko) Patxi lit. «Paco (el del infierno)», etc.
Beraz, bi aukera daude toponimoa azaltzeko, txerren izen arrunta edo Txerran antroponimoa. Azken kasu honetan bokal asimilazio bat izan zela onartu behar dugu, baina hori ez da oztopo handia, jakinik txerren hitzean gertatua dela. Normalean pertsona izenak oso ohikoak dira etxe izenak egiteko. Baina toponimo honetan lagungarria litzateke bere historia ezagutzea, beharbada horrela aldaera zaharren bat eskuratuko litzateke, edo toponimoaren izendapenaren arrazoia.

Urdieta toponimoa

 Urdieta Zuiako erreka-zuloa, sakana da. Badago lekuko bat, XX. mendearen bigarren erdialdekoa, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan:

URDIETA, monte y arroyo en Altube.
Beraz, lekuko zaharrik ez dago eta hori arazo bat da toponimoaren etimologia emateko orduan. Hemen aurkeztuko dena egokia da Urdieta izenerako, eta lekuko zaharragoak eskuratuz gero, izena aldatu bada, etimologia bera aldatu beharko litzateke, zati batean edo guztiz.
Urdieta toponimoak bi elementu lituzke, urde + -eta. Urde ez da oso ohikoa toponimian baina ez ezezaguna, horrela, Bizkaiko Urdaibai toponimoa. Animalia izenak ez dira toponimoetan oso ugariak, are gutxiago -eta atzizkiarekin loturik, baina horretan ere, batzuk badira, Akerreta edo Listorreta toponimoak bezala.
Toponimo honek aldaketa bakarra jaso zuen, etimologia hau ontzat harturik, ee > ie bokal disimilazioa, hau ezaguna da, Etxeita toponimoa etxe + -eta delako.

miércoles, 22 de septiembre de 2021

Usoa antroponimoa

 Erdi Aroan ezaguna izan zen antroponimo emakumezko hau. Horrela, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian aipatua da Usoa antroponimoa:

Usoa
Gutxienez XVII. mende arte bizirik egon zen euskal izena. Iruñean aurkitu dugu lehen aldiz, XIII. mendean (Ussoa femina). XVI-XVII. mendeetan bizirik zegoen artean Orion (Gipuzkoa).
Lekuko bat gehiago dago, zeharkakoa bada ere, XVIII. menderako, Bizkaian. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jaso da lekuko hau:
Usoa [N, NO]
Ussoa (Pedro de) [Torre_de_Abajo (la caseria de)] [Zollo (feligresia de)], Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Dirudienez, aipatzen den Usoa Pedroren ama izan zitekeen, edo beharbada lehenago finkaturik zegoen, agian aspalditik. Ezaguna da zenbaitetan amaren izena eraibili ohi zela deitura bezala.

Urdanitibar toponimoa

 Urdanitibar Oiartzungo zubia da.
Toponimo honen lekuko zaharrak Oiartzungo toponimia liburutik jaso ditugu, 307. or.:

Urdanitibar. Baserria, parajea.
Toponimo baten eboluzio bitxia da. Alde batetik, XIX. mendearen erdialdera arte Urdanitibar izeneko baserri bat zegoela argi dagoela dirudi (1591, ZEA 215.19; 1696, OUA B/5/1/2 “paraje llamado dela casa de Urdanitibar”; 1768, AChV4 “Iten en la jurisdicción de la casa de Urdani/tibar”; eta 1857, nomenklator). Data horretatik aurrera Urdanitibar etxea desagertu zen eta bere ordez Urdaniturri azaldu zen (1857, OUA B/3/II/1/1; 1883, OUA B/3/II/9/5; 1910, OUA B/3/II/37). Baina baserriak izenez aldatu duen bitartean, ubideak eta zubiak izena gorde dute. Laburtuz, Txikierdiko leku honetan honako toponimo hauek aurkituko ditugu:
Ursanitibar, baserria. Urdanitibarrerreka, ubidea. Urdanitibarzubia, zubia.
Toponimoaren duela bostehun urteko izena Urdanitibar zen. Bi elementu aurkitu ahal dira, Urdaneta eta ibar. Biak loturik arazorik gabe Urdanitibar sortuko zen, aldaketa bakarra bokal asimilazioa genuke e-i > i-i. Zalantzarako lekua lehenengo zatiari dagokio. Urdaneta toponimoa azaldu dugu eta sarrera hartan urdan- 'urdain' hitza alde batera utzi eta hondar + -eta proposatu genuen. Oiartzungo toponimorako ere egokia izan liteke, jakinik toponimoak zubi bat izendatzen duela eta hauen behean ura dagoela, normalean ibai bat. Toponimoaren kokapenaren azterketa bat beharbada hemen plazaratutako hipotesia berresteko ala ezezteko izan liteke, baina leku hauetan aldaketa handiak izan dira gizakiaren eraginez, aspaldian zuten ezaugarriak ezabatzeraino.

sábado, 18 de septiembre de 2021

Ondarroa toponimoa

 Ondarroa Bizkaiko itsasertzeko udalerria da, Lea-Artibai eskualdekoa.
Lekuko zaharrenak Euskaltzaindiaren EODA datu-basetegitik eskuratutakoak Ondarroa izenaz:

hondarroa - (1256 [1991)
ondarroa - (1325/11/03)
ondarroa - (1327/09/28 [1785])...
Lekukoetan ez dago aldaketa handirik baina esanguratsua izan daiteke lehenengoa, hasperena duena.
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan bi aldiz arduratzen da toponimo honetan besteen teoriak aipatuz:
61.— a(h)o «boca»: Iturrao, Lasao, Ugao y posiblemente Ibatao, Zarraoa (Zarraua); Iturriza (394) explica el top. Ondarroa (Vizc.) por Ondar-ahua «boca de arena». Caro Baroja (Mat. 94-95) cree que algunas veces es var. de -ano, como en Sestao (Sextanu), cosa perfectamente posible: cf. Galdácano, pop. Galdakao, etc. Sobre nombres de partes del cuerpo (aho, bu(r)ar, sabel, ukaondo, ukarai, etc.), véase FLV 3 (1971), 264 s.
472. — -oa. [...] Es conocida la teoría de Azkue que ve en -(k)oa un suf. con el sentido aproximado de «territorio» en denominaciones geográficas como Aezcoa (a(i)etz «aezcoano»), Amezcoa, Guipúzcoa (giputz «guipuzcoano») y Ondarroa (p. ej. en Aezkera, 8).
Bi teoriek arazo batzuk dituzte, hondar + aho balitz, *Hondarrao izan beharko litzateke, azkeneko bi bokalen hurrenkera aldaturik. Bestela, -(g)oa atzizkiak herriak baino lurraldeak izendatzen ditu, gainera oinarrian etnonimoa izan ohi da: giputz, aetz...
Toponimo honen arazo nagusia azken elementuan dago, hasierakoa hondar omen da, oztoporik gabe. Irtenbide bat izan liteke arro hitza erabiltzea: hondar + arro. Biak batuz gero, eta artikulua gehitua Hondarroa sortuko zen, haplologiagatik oinarriaren azken zatia eta bigarren elementuaren hasierakoa batuko lirateke, berdintsuak direlako. Fenomeno hori ohikoa da, Berasagasti toponimoan bezala, Beraxa + sagasti elementuez osaturik badago.

Gazeaga toponimoa

 Gazeaga toponimoa sartaldekoa da, bildu diren hiru lekukoak eremu horretakoak direlako. Gautegiz-Arteagan baserria da, Arrasaten baserria eta erreka eta, azkenik, Zornotzan daude Gazeagabekoa eta Gazeagagoikoa izeneko baserriak.
Bizkaiko bi toponimoen lekuko zaharragoak Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan daude:

Gaceaga [N, TO]
Gaceaga (la casa de) [Boroa (cofradia de)], Amorebieta, a.1796, FogVizcayaMs.
Gaceaga (la caseria de), Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Gaseaga (la casa de) [Boroa (cofradia de)], Amorebieta, a.1704, FogVizcayaMs.
Gazeaga (la caseria de) [Boroa (cofradia de)], Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Gaceaga_Beazcoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799,
FogVizcayaMs.
Gaceaga_Ueazcoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Gazeaga_Ueascoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704,
FogVizcayaMs.
Gazeaga_Veazcoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Gazeaga_Gojeazcoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799,
FogVizcayaMs.
Gazeaga_Gojeazcoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Gazeaga_Goxeascoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Gazeaga_Goxeascoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.

Gaceaga [N, NO]
Gaseaga presuitero (don) (Pedro de), Ybarruri, a.1704, FogVizcayaMs.
Gaseaga uezino de esta anteiglesia (Francisco de), Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Gazeaga (Francisco de) [Urizar_Andicoa (la casa de)] [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Gazeaga uiuda (Maria de), Larrabezua, a.1704, FogVizcayaMs.
Gaçeaga (Juan de), Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Zornotzako Gazeaga toponimoaren lekukoak berdintsuak dira, ezberdintasun bakarra txistukaria da, <s> eta <c> agertzen direlako. Lehenengo lekukoa, aldiz, nabarmentzekoa da, garzeaga delako, 1658. urtean. Ondorengo lekukoak XVIII. mende hasierakoak dira eta ez da berriro dardarkaria agertuko. Baina horrek zalantzarako lekua uzten du, lekuko hori zuzena bada, ezin da berdindu besteek izango suten analisiarekin.
Arrasateko lekukoak lehenagokoak dira, XVI. mendearen bukaerakoak, Arrasateko toponimia liburuan bilduak, 128. or.:

Toponimoak ez du aldaera ugari erakutsi, txistukarian s/z alternantzia eta e/i bokal alternantzia, etimologiarako inportante ez direnak.
Toponimoak hiru elementu lituzke, gatz + -tza + -aga. Aldaketa bakarra bokal disimilazioa izan da, aa > ea, fenomeno automatikoa sartaldeko euskaran. Amatea toponimoa ere disimilazio horren ondorengoa litzateke, oinarrian Amata antroponimoa izan bazen.
Gatzaga toponimoak ezagunak dira euskal lurretan, baina Gazeaga ezberdina da, tartean -tza atzizkia dagoelako.