lunes, 27 de febrero de 2023

Txakarroena toponimoa

Txakarroena da Arrietako baserri bat. Txakarroeneko iturria Morgan dago, ondoko herri batean.
Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoaren egitura gardena da, txakarro- eta -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan.
*Txakarro ezezaguna da, baina lotura oso nabarmena du Zakarro izenarekin, Donostiako toponimoa dena. Honen jatorria zakarro hitzean dago, eta toponimoan izenondoa dena egokia izan daiteke:

[...]
4. Tosco, brutal. Cf. VocNav s.v. zacarro.
Azketsidazu nire garbitasun au: aldi auetako gorputzalakeri zakarroan, ordea, garbitasunak berak keriari barkapena eskatu ta oiñetan aozpeztu bear zaio. Amez Hamlet 118.
Beraz, Arrietako toponimorako *txakarro proposatuko genuke, zakarro hitzetik sortua, z- > tx- bilakaeraren bitartez, ziurrenik izengoiti bihurtua eta lotua Txakarrenea eta Txakartegi toponimoekin, azken hauek txakar hitzetik sortuak eta hau zakar hitzetik.
Beraz, zakar hitzak bi bilakaera izan zituen, izenondo bihurtu ziren eta gero izengoiti eta azkenik, toponimo: txakar eta zakarro, gero azken honek ere bilakaera izan zuen eta *txakarro sortu zen, hau ere izenondo eta izengoiti eta azkenik, Txakarroena toponimoaren oinarria.

Arnazka toponimoa

 Nafarroako hiru herritan dago Arnazka toponimoa, Altsasun, Munarritzen eta Ziordian. Hiruretan aurkintzak dira. Toponimoen informazioa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian jaso da. Altsasuko Arnazka izenaren lekuko zaharrenak XVIII. mendean hasten dira:

arnazca, cantera de (1767)
arnazca (1847)
arnazka (1992)
Arnazka (2019)
Munarrizko Arnazka garai beretsuan hasten da paperetan agertzen:
arnazca, senda de (1790)
arnazca (1790)
[...]
Arnazka (2019)
Azkena da Ziordia herriko Arnazka, oso lekukotza gutxikoa da, baita berrikoa ere:
arnazka (1992)
Arnazka (2019)
Lekukoetan ez dago ezberdintasunik eta, beraz, izen bakarra dago analizatzeko, Arnazka. Izen hori nahiko iluna da, euskarazkoa dela ematen du baina ezin aurreragora joan. Zorionez, Orotariko Euskal Hiztegian hitz bat dago oso antzekoa, arnaska, euskarazko testuetan agertzen ez dena, baina duela gutxi arte lurralde euskaldunean erabilia izan da:
(arnaska).
(arnaska) . "Artesa o pila de piedra (Salvatierra). Se coloca generalmente a la puerta de las casas. [...] significa, pues, etimológicamente, 'pila o artesa de piedra'" Baraib. "Bebedero de piedra (Sierra Encina, Salvatierra)" LzG. "Artesa o pila de piedra generalmente a la entrada de las casas para echar de comer al ganado. Asca, pesebre bajo y estrecho" (Llodio) M. Herrán (comunicación personal). Cf. aska, arraska.
Dirudienez, aska hitzarekin loturik dago, nahiz eta txistukaria ezberdina izan. Dena dela, ezaguna da Nafarroan txistukari neutralizazioa gertatzen dela herskari aurrean, beraz, <z> grafia izan liteke hiperzuzenketa, hala ere, lekuko guztiak bat datoz toponimoa idazterakoan.
Beste aldetik, arnaska eta aska izenen arteko lotura agerikoa da, baina arnaskaren hasierako elementua iluna da, beharbada harea izan daiteke, hitz eratorpenean (h)aren- erabili da eta gero, sinkopa bat gertatu da, Nafarroako euskaran zenbaitetan gertatu ohi den bezala. Hitzaren harea, beharbada harea-harri izango zen. Hau guztia ongi egokitzen zaie Nafarroako toponimoei, Aguraingo lekukoak uler daitezke hitza sortaldetik hedatu bada, Nafarroatik. Izan ere, horrelako sinkopak ez dira ohikoak handik kanpo.
Arnaskaren etimologiaz jarritakoa gorabehera, hitz horren eta Arnazka toponimoen arteko lotura etimologikoa nahiko ziurra izan daiteke. Hala bada, toponimo hauek loturik izango lirateke aska hitzarekin sortutako beste toponimo batzuekin, blog honetan aztertuak, Arraskaran eta Arraskue toponimoekin.

viernes, 24 de febrero de 2023

Margola toponimoa

 Margola da Oñatiko tontor bat. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta, ondorioz, hemen adieraziko denak ez du ziurtasun osorik, hala ere, proposatuko den bilakaera eta toponimoaren kokapena ez dira oztopo. Toponimoak bi elementu litzke, hasieran barga izena, batez ere Nafarroan ezaguna:

2 barga.
(G-nav). Ref.: A Apend; Iz Als; Satr VocP.
"Barga andia jek, hay una gran vertiente o derrumbadero (es castellano) (G-nav)" A Apend. "Bargi, la pendiente" Iz Als. "Barga gaiztu, gerba gaiztu." Ib. "Barga gainin, en lo alto del derrumbadero" Ib. "(Ergoyena) [...] pendiente muy pronunciada" Satr VocP. Cf. VocNav: "Barca, portillo, espacio entre dos picarras o peñas en la cumbre de un monte (Roncal)".
Bargan hostoa erditik gora hasten denean, hiru egunez denbora txarra. (G-nav). EZBB I 196. (cf. ib. nota: Barga, Urbasa mendiko ipar aldeko hegalari esaten zaio)

(G-nav, AN-olza). "Rocher" Bon-Ond 138. "Lugar rocoso" Satr VocP.

BARGA-ZULO. "Peñazulo (AN-ilzarb-egüés), bargazulo (AN-olza)" Bon-Ond 138 (sin trad.).
Hitz hori blog honetan aipatua da, Lopegaingobarga toponimoan dagoelako. Beste aldetik, bigarren elementua ola hitz ezaguna da, toponimian oso ohikoa.
Margola azaltzeko barga eta ola batzearekin ez da nahikorik, batetik b- > m- gertatu delako, hau ez da oso ohikoa, normalean asimilazio baten ondorioz b- > m- gerta daiteke, ondoko silaban sudurkari bat bada. Toponimo honetan ez dago bigarren sudurkaririk, baina batzuetan aldaketa gertatzen da. Azken aldaketa ao > o bokal laburketa genuke, ez da oso ohikoa baina inoiz gertatzen da. Bada hitz bat, marga, marrega hedatuagoaren aldaera:

marrega.
1. (AN-5vill, BN, S; Lar, Dv, H), marraga (Vc, G-goi-to, B, R; Lar (+ -gea , det.), Añ (+ gea, det.), H), marga (Lar (+ -gea, det.)), marrea, marhega ( VocBN ?A, H (BN)), marhea, marhera, mardera (A (AN?)). Ref.: A (marrega, marraga), A Apend.
Márraga; (en gral.), tela tosca.

Hitz honen marga aldaera oso bakana da, askoz arruntagoak dira marrega, marraga, esaterako. Ezin da erabat alboratu aukera hau, baina hasieran proposatutakoak aukera gehiago ditu, nahiz eta aldaketaren baten beharra izan. Barga hitzaren erabil-eremuan sartuko litzateke toponimoa eta aldaketa azaltzeko, kontuan izan behar dugu toponimoa ahoz transmititu dela eta ziurrenik ez dela idatzi berandu arte.

Eguneraketa (2024-03-22):
Sarreran lekuko zaharrik ez badago ere, XVIII. mende bukaerako bi lekuko oso antzeko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Margaola [N, TO]
Margaola (la casa de) [Urigoyena (uarrio de)], Ochandiano, a.1798, FogVizcayaMs.
Margaola_de_Arriba (la casa de) [Urigoyena (uarrio de)], Ochandiano, a.1798, FogVizcayaMs.

Sarreran adierazi bezala, ao > o bilakaera gertatu zela orain badakigu eta, beraz, proposatutako etimologiak ziurtasun gehiago dauka.

Sospetxu toponimoa

 Sospetxu da Bergarako mendi bat. Toponimoaren informazioa Bergarako euskera web gunetik eskuratu da. Lekuko zaharrena 1768. urteko Sospechu da. Toponimoak ez du aldaeratik baina baditu beste eratorri batzuk: Sospetxubarrena, Sospetxuburua, Sospetxueta...
Analizatzeko izena Sospetxu da, ez dago horrelako euskal izenik, baina aditz bat dago nabarmen antzekoa, sospetxatu 'susmatu', gaztelaniatik mailegatua. Dirudienez, aditzetik izena sortu zen, bilakabide ezaguna erabiliz, aipatu -> aipu, sospetxatu -> *sospetxu, nahiz eta honen lekukorik ez ezagutu.
Analisia zuzena bada, ezin jakin izenaren arrazoiaz, aski bitxia delako. Toponimoa zaharra da, XVIII. menderako bazen eta beraz, izena sor zezakeena oso aspaldikoa da eta ziurrenik ahaztua. Aztarren bat, beharbada, inguru horretako jendeak izan lezake.

martes, 21 de febrero de 2023

Urataka toponimoa

 Urataka da Hernaniko toponimo bat, bi aurkintza izendatzeko. Gainera bada toponimo eratorri bat, Uratakako erreka.
Lekuko zaharrik ez bada ere, toponimo gardena da,
Toponimoak bi elementu ditu, batetik ur-ate izen elkartua:

UR-ATE (V-ger-gip; -athe L; uate V, G; ugate V, G; Lar; ubeta V-gip). Ref.: A (urate, uate, ugate); Lh (ur-athe); Iz ArOñ (uráte); Elexp Berg (ubeta). Compuerta del agua. "Paradera" Lar. "Compuertas del saetín" A. "La compuerta del depósito del molino" Elexp Berg.
Leza andiko iturri guztiak lertu eta zeruko ur-ateak edegi egin ziran. Ker Gen 7, 11 (Ol txinboak).
Azkena -ka atzizki txikigarria da, euskal lexikoan ezaguna da, eta batzuetan toponimiara ere igaro dena, Otaka toponimoan bezala.
Beste analisi bat ere egin daiteke, ur eta ataka izenak batuz. Funtsean elementu berdinekin egindako toponimoa da, Uratakako erreka izenak erakusten du hor eraikuntza bat izan zela, errota edo burdinola baterako, ur-ate bat. Hori guztia ziurtatzeko, Hernaniko agiri zaharretan aztarrena aurki liteke, zortea izanez gero.

Otaka toponimoa

 Otaka izena dago hiru toponimotan, Otakatxa da Bizkaiko Alonsotegi eta Barakaldoko herrien artean mazela, Otakarro da Aretxabaletako sakonunea eta Otaka soila da Oñatiko aurkintza baten izena.
Hiruretan otaka izena dago:

otaka.
1. (V-oroz, AN, R; Aq (AN); -th- L, BN, S), ottaka (A Apend). Ref.: Bon-Ond 147; VocPir 582; A; Lh (othaka); X. Kintana Iker 10 (1997), 158.
"Árgoma" Aq 648 y A. "Aulaga" Aq 1016. "Ajonc, genêt épineux" VocPir 582. Cf. VocNav: "Aulaga u ollaga (valle de Odieta)".
Otakak obroena du ogei urteren bizia. Mdg 131.

2. "Palo de árgoma" Iz ArOñ.
Hitza bizirik dago, eta leku batzuetako erdaran ere ez da ezezaguna, Laudion esaterako.
Toponimoak azaltzeko, Otakatxa izena otaka + atx 'haitz' + -a bezala analiza daiteke, Otakarro izenean otaka eta arro izan daiteke eta Otaka soilean otaka hitza, besterik gabe.
Otaka bera hitz eratorria litzateke, oinarrian ote eta bukaeran -ka atzizki txikigarria, landare izenetan ez ezezaguna eta batzuetan antroponimian ere agertzen da, Urrekazulo toponimoan Urraka edo *Urreka antroponimoa dago, bere oinarrian urre izena eta ondoren lehenago aipatutako atzizki txikigarria. Antroponimo honetan bukaerako bokala uler daiteke erdararen eraginez, horretan -a delako emakumezkoen izenak egiteko bilakaera ohikoena.

viernes, 17 de febrero de 2023

Mosterente toponimoa

 Mosterente da Trebiñuko aurkintza baten izena.
Toponimo honen lekuko zaharrak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

MORTERENTE, 1800, labrantío en Ascarza de Treviño.
MOSTERENTE, término en Ascarza de Treviño.
MOSTERENTI, 1676, igual que anterior.
Lehenengo lekukoa ziurrenik kakografia da, kontuan izanik beste lekukoak eta gaur egungoa. Azkena, Mosterenti, interesgarria da, bukaerako bokala jatorrizkoa litzateke, gerora, gaztelaniaren eraginez aldatua, Oñati/Oñate herri izenean bezala.
Toponimoak bi elementu lituzke, mons 'mendi' latinez eta Terenti, Terentius antroponimo latinaren genitiboa, 'Terentius-en mendia'. Hori zuzena bada, toponimoa latinean eratu zen oso aspaldi eta mende askotan iraun du. Beharbada bukaerako bokalaren gordetzeari euskarari zor zaio.
Blog honetan bada beste toponimo bat Terentius oinarrian duena, Terenti toponimoa, hau tontor izena da. Beharbada arrazoiren bat dago antroponimo hori bi mendi izenetan aurkitzeko.