Dornalegi da Gipuzkoako Partzuergo Nagusiko tontor bat. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina izena oso antzeko bat dago, Dornaldegi toponimoa. Azken honetan dornal- + -tegi egitura bada, oinarrikoa da *dornari hitzaren eratorpen aldaera, geroago tornulari bihurtua edo berreraikia.
Dornalegi oso antzekoa da baina ezberdintasuna azaldu beharra dago eta, dirudienez, dornal- + hegi izan daiteke, "tornularien aldapa" esanahia izango zuen, tontor baterako izen egokia, nahiz eta ezin jakin izenaren arrazoia. Beste azalpen bat ere aurki dakioke, bukaerako -egi hori -tegi atzizkiaren aldaera izatea, jauregi hitzean bezala.
2023(e)ko urriaren 18(a), asteazkena
Dornalegi toponimoa
2023(e)ko urriaren 16(a), astelehena
Dornaldegi toponimoa
Dornaldegi da Gipuzkoako bi herritako toponimoa, Ormaiztegin etxea da eta Urretxun baserria.
Ormaiztegiko toponimoaren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
DORNALDEGI (en ruinas)Lekuko zaharragoa dago XIX. mendearen erdialdeko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 645. or.: Dornaldegui.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran -tegi atzizkia, albokoaren atzean dagoenez, atzizkiaren horzkaria ahostundu da. Hasierakoa dornal- da, *dornari hitzaren eratorpen aldaera, aizkorarena aizkol- den bezala. Oso hitz antzekoa Orotariko Euskal Hiztegian dago, tornulari hitzaren sarreran:
tornulari.Azken lekuko horrek *tornari hitza erakusten du eta bilakaera txiki bat izan zen, hasierako herskaria ahostuna zelako: *tornari > *dornari.
(Lar, Hb).
"Torneador, tornero" Lar. "Tourneur" Lh. Cf.: Ido DocInq 76 [14v]: Maria de Tornariarena.
Dornaldegi eta Tornariarena izenak toponimikoak dira eta, beraz, erabilera zahar baten lekukoak dira. Beharbada geroago hitza berreraiki zen, tornulari hitza sortuz. Azken honen lekukoak gutxi dira, hiztegikoak.
Pagatzaurtundua toponimoa
Pagatzaurtundua da Orozkoko toponimo bat, auzo bat izendatzeko, basoa ere bada.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Pagazaurtundua [N, TO]Toponimo honen lekukotzan mende bat atzera egin daiteke Dokuklik web-gunean bilaketa eginez, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:
Pagazaurtundua (barrio de), Orozco, a.1799, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (uarrio de), Orozco, a.1798, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua [N, NO]
Pagazaurtundua (Francisco_Antonio de) [Pagazaurtundua (uarrio de)], Orozco, a.1798, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (Francisco_Antonio de) [Pagazaurtundua (barrio de)], Orozco, a.1799, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (Pedro de) [Odizaga (barrio de)], Orozco, a.1799, FogVizcayaMs.
Pagazaurtundua (Pedro de) [Udizaga (la casa nueba de)], Orozco, a.1798, FogVizcayaMs.
Aldaera bat dago, oso lekuko gutxi dituena, Pagazartundua:
Lekukoak kontuan hartuz, bilakaera agerikoa da, Pagazaurtundua > Pagazartundua. Hala ere, sarrera honetan adieraziko da aurreneko toponimoan diptongorik ez zela eta beraz, Pagazartundua > Pagazaurtundua gertatu zela. Toponimoak oso antz handia du Artunduaga toponimoarekin, blog honetan aztertua. Sarrera horretan eman zen etimologian metatesi bat proposatu genuen, *Andurtuaga > Artunduaga. Horretan ere gertatuko zen, Pagatza + andurtu + -a > *Pagatzandurtua > Pagazartundua > Pagazaurtundua. Azken aldaketa hau azaltzeko, pentsa liteke bukaerako bi silabetako /u/ bokala erreplikatu zela aurreko silaban.
Bi toponimotan *artundu aldaera bada, gerta liteke metatesi ondorengo aldaera lexikalizatua izatea eta horregatik bi herritako toponimotan agertu zen.
Hasierako elementuak ez du azalpen handiren beharrik, paga- 'pago' + -tza, eratorpen arrunta toponimian.
Orozkoko toponimoaren lekuko zaharragoak beharrezkoak dira, beharbada aldaketa gertatu baino lehenagoko egoera islatzen duten lekukoak ager daitezke, nahiz eta hori ziurra ez izan. Askotan, aldaketak gertatu ondoren heldu dira toponimoak paperera, ez lehenago. Oraingoz, Pagatzaurtundua toponimorako proposatutakoa hipotesi hutsa da, nahiz eta Artunduagaren azalbidea egokia ere izan.
2023(e)ko urriaren 11(a), asteazkena
Artunduaga toponimoa
Artunduaga da Basauriko auzo bat eta industrialde bat. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Artunduaga [N, TO]Askoz lekuko gehiago eta zaharragoak daude Ander Ros eta Jesús M. Cabelloren Basauriko toponimia liburuan, 178.-180. orrialdeetan:
Artunduaga (el molino y casa de), Basauri (San_Miguel de) 18.1799, FogVizcayaMs.
Artunduaga (el molino y la casa de que se quemaron), Basauri (San_Miguel de) 18.1799, FogVizcayaMs.
Artunduaga (la torre de), Basauri, a.1704, FogVizcayaMs.
Artunduaga (la torre de) [Artunduaga (varrio de)], Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Artunduaga (varrio de), Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs. -/Basauri, a.1796, FogVizcayaMs.
Artunduaga_Landa (la casa nueba llamada), Basauri (San_Miguel de) 18.1799, FogVizcayaMs.
Artunduaga [N, NO]
Artunduaga (Fran(cis)ca de) [Urquiza (barrio de)], Deusto, a.1704, FogVizcayaMs.
Artunduaga (Maria de) [Arandia (la casa de)], Arrigorriaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Artunduaga (ynquilino) (Lucas de), Echauarri (San_Esteban), a.1704, FogVizcayaMs.
Artunduaga (ynquilino) (Yñigo de) [Corrala (barrio de)], Basauri, a.1704, FogVizcayaMs.
Zerrenda luze honetan ez dago XV. mendeko lekuko bat, Lope Garcia de Salazarren Bienandanzas e fortunas liburukoa, 1475. urte ingurukoa. Lekukoa 23. liburuan dago:
En el año del Señor de mil CDXXX años fueron Lope Garçía de las Ribas e Pero Ferrández de Murga, que vivían en Salzedo, e todos los mejores del solar de Salzedo, que eran CL omes, a la onra de Sancho Ortiz de Artunduaga.Aipatutako Basauriko toponimia liburuan etimologia oharrak ere daude, nahiz eta ondorio zehatzetara ez heldu:
Toponimoaren zahartasuna agerikoa da, baina papereratu baino lehen aldaketa bat jasoko zuen ulergaitz bihurtzeraino. Hemen aurkeztuko den etimologiaren arabera, metatesi bat gertatu zen, lau fonema eragin zituena, bi taldetan banaturik: nd-rt > rt-nd. Beraz, atzeranzko urratsa egin eta *Andurtuaga berreskuratu genuke. Horrela, analisia gardena geratzen da. Bukaeran -aga atzizkia dago, oso arrunta toponimian eta hasieran partizipio bat, handurtu, lekukotza bakarrekoa baina hau ere gardena:
handurtu.Partizipio honen oinarrian andur izenondoa dago aspalditik ezaguna euskal toponimian Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan erakusten den bezala:
Hacer ruin.
Ni ez naun andurra, i aiz andurra, ni andurtu ninduenak ondu nieaun. (Salazar, 128). ReinEusk2 128 (el ed. da ondunicana).
Beraz, andur + -tu > (h)andurtu + -aga > *Andurtuaga > Artunduaga?
2023(e)ko urriaren 9(a), astelehena
Boribartxen izengoitia
Behin jaso da Boribatxen izena, izengoitia ziurrenik, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuaren 34. agirian, 1489. urtean:
Martin, hijo de Vorivarchen, seys maravedis.Izena oso iluna bada ere, liburuaren beraren agiri berean toponimo bat dago, izena argitzeko oso esanguratsua:
La fija de Rodrigo de Vorivar, çinco maravedis.Boribar toponimoak gogorarazten du Bolibar ospetsua eta elementu berberak ditu, horrela azaltzen du Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan:
Bolibar eta Boribar izenen arteko ezberdintasun bakarra: batean albokoa dagoen lekuan besteak dardarkari bat du.
Boribartxen izenaren hasieran Boribar badago, bukaera geratzen da azaltzeko, -txen. Atzizki horrek lekutxoa du onomastikan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan hiru izenetan dago -txen atzizkia, 212. or.: Joantxen, Juantxen eta Katalintxen. Hiruren oinarriak antroponimo ezagunak dira, baina honetan oinarrian toponimo bat dago. Beharbada aipatutako gizona Boribar etxekoa edo zen eta horregatik izengoitia, hangoa zelako.
Blog honetan bada beste izen bat -txen atzizkia duena, Matxitxenborda toponimoa, oinarria *Matxitxen izango zen, Martin antroponimoaren hipokoristiko ugarietako bat.
Kardel toponimoak
Gipuzkoa zaharrean bi dira Kardel toponimoa dutenak, bata Zestoa inguruko saroi baten izena izan zen Erdi Aroan eta Archivo Municipal de Zestoa (1338-1520) liburuan daude hemen aztertuko diren lekukoak. Guztira lau dira, agiri berekoak, 36. agirikoak, 1479. urtekoak. Lehenengo biak 110. orrialdekoak dira:
sel llamado Cardel [...] el dicho sel de CardelHurrengoa 117. orrialdekoa da:
la parte de CardelAzkena 147. orrialdean dago:
la parte de CardelToponimo guztiak berdinak dira, aldaerarik ez dago eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Kardel.
Beste toponimoa Berastegikoa zen, hala agertzen baita Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan, 1625. urte ingurukoan, Berastegiko mendiez ari denean, 231. or.:
[...] Iporino, Valerdi, Cardel, Artobi en la jurisdiccion de Verastegui. Lanuce en lo alto de Bedayo á la parte de Aralar.Berastegiko toponimo honetan, Zestoa ingurukoan bezala, izen bakarra dago, nahiz eta lekuko bakarra izan, Kardel. Analisi etimologikoari dagokionez, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada oso antzeko antroponimo bat, Gardele:
Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Erromantzeko aldaera Cardiel da (Kardiel Belasconis, Uskartze, N, XI. m.).Antroponimoa ez da berdina, baina nabarmena da jatorri berekoak dira. Ezberdintasunak azalekoak dira, hasierako herskaria ahoskabea da bukaerako bokala galdua du edo, beharbada, Gardele izenean bokal hori erantsi zen, Nabaskoze eta antzeko toponimoetan gertatu zen bezala. Erdi Aroko antroponimian aldaera batzuk agertzen dira: Cardel, Cardello, Cardelle, Cardelo eta Kardellu, Gardele ahaztu gabe.
2023(e)ko urriaren 6(a), ostirala
Txomilikon izena
Txomilikon izenaren lekuko bakarra ezagutzen da, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jasoa:
Chomilicon [N, NO]Lekuko bakarra bada ere, azalbidea izan dezake, nahiz eta ziurtasun erabatekorik ezin izan. Izenaren oinarrian Txomin antroponimoa dago, Txomin toponimoaren oinarria dena. Txomin da Domingo antroponimoaren hipokoristiko bat eta Txomin izenak berak hipokoristiko sortzailea izan zen, Txomingo antroponimoa bezala. Txomilikon izenean atzizki bat baino gehiago badira, -ico eta -on. Beraz, *Txominicon sortuko zen, baina ondoren sudurkari disimilazio bat gertatuko zen eta bat aldatu zen, alboko bihurtuz. Horrela jaio zen Txomilikon izena, ziurrenik izengoitia izango zena.
Chomilicon (Antonio de) [Nuestra Señora de la Guerra hasta San_Juan (portal de)], Bermeo, a.1796, FogVizcayaMs.