Gorbaran da Aiarako erreka-zuloa, sakana. Toponimo eratorri bat dago, Gorbarangitxi, hau ere erreka-zuloa, udalerri berean.
XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:
GORBARAN, monte de Menoyo. TopAlavesaToponimoa iluna da, Erdi Aroko antroponimia ezagutu gabe, baina bukaerakoa haran izena omen da. Baina Korbaran antroponimoa bazen, A. Irigoienek, bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan horrela eman zituen izen honen lekuko zahar batzuk, Nafarroakoak:
3.106. CORUARAN: Pero Yuaynnes, yerno de Coruaran, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 371 orr.), Salinas d’Oro-n.Toponimoaren aldaketa bakarra hasierako herskariari dagokio, ahostuna delako, beharbada euskararen eraginagatik, mailegu zaharretan ohikoa zen ahostuntzea hitz hasieran: bake, dorre... nahiz eta pake zein torre ezagunak ere izan.
XII eta XIII mendeetarako CORBARAN: don Corbaran, (1196-1200, El gran Pr. Nav., dok. 89); don Corbaran Gil de Vidaurre, (1275, El gran Pr. Nav., dok. 430); don Corbaran de Bidaurre, (1289, El gran Pr. Nav., dok. 504).
Toponimo honetan antroponimo hutsa dago, bestelakorik gabe, hau ere ez da ohikoa baina aleak badira, Gendul toponimoa bezala, beste askoren artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario