Ezkerrategi da Azpeitiko baserri bat.
Toponimoaren lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira eta jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta ondoko irudian daude XVI. mendeko gutxi batzuk, lekukoak gehiago direlako, baina gutxi hauek erakusten dute toponimoa aspaldikoa dela Azpeitian:
Beste toponimo askotan aldaketak gertatuak ziren toponimoa papereratu baino lehenago, baina honetan ez da horrela gertatu, hemen emango den etimologia zuzena bada. Toponimoak bi elementu lituzke, Ezkerra izengoitia eta -tegi. Izengoitia dela adierazteko ezaugarri nagusia artikuluarena da, bestela nekez azal daiteke bokal hori toponimoaren erdian. Azalpen bat bilatzeko, ezkertia izan zitekeen hasierako etxearen jabea eta hortik jasoko zuen izengoiti hori. Horrela, Orotariko Euskal Hiztegiaren ezker hitzaren adieraren artean badago toponimorako egokia izan daitekeena:
II. (Adj.). 2. (V, G, AN ap. A; Lar, Añ, Dv, H), esker. Zurdo. Cf. IC III 283: "Dicho por otro nombre Esquerra por ser izquierdo y travieso". v. ezkerti.Beraz, Ezkerra izengoitia zuen baten baserria Ezkerrategi izenaz ezaguna izan zen eta hala geratu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario