Lizarlan da Biriatuko etxe baten izena. Gainera, Lizarlan izeneko erreka bat dago Lapurdiko herri horretan. Bietan lehenengo lekukoak XIX. mende hasierakoak dira, etxearenak:
liçarlan (1831)Errekarenak:
licar-lain (1874)
liçarlan (1970)
ruisseau liçarlan (1831)Egun etxearen eta errekaren izena Lizarlan da, baina errekak baditu beste bi izen: Infernuko erreka eta Lumaberde.
liçarlain (le) (1863)
ruisseau de liçarlan (1970)
Aztertzeko izena Lizarlan litzateke, Lizarlain, dirudienez, XIX. mendearen erdi aldera izan zen baina gero berriro Lizarlan nagusitu zen.
Euskal toponimoa bada ere, bukaera iluna da, hasieran lizar zuhaitz izena bada ere, lan hitza ez da ohikoa leku izenetan.
Toponimoa, paperean jarri baino lehenago, aldaketaren bat jasana izango zuen, zehatzago, rr > rl disimilazioa, Behorlegi toponimoan bezala. Atzeranzko urratsa eginez, *Lizarran eskuratuko genuke. Oraingoz izena ez da zeharo argia, eta beste aldaketa baten beharra dago, bigarren elementua haran bazen, normala izango zen bokal arteko dardarkaria galtzea eta, ondoren, bi bokal berdinak batzea. Beraz, bilakaera osoa hauxe izango zen: lizar + haran > *Lizarraran > *Lizarraan > *Lizarran > Lizarlan.
Horrela, toponimoa azaltzeaz gain, dardarkari disimilazioaren ale bat gehiago izango genuke, fenomeno oso bitxia ez zela erakusten duena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario