Kurpide da Oñatiko baserria eta hotela. Kurpidea, aldiz, Aiako auzoa da eta biztanle entitatea.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Aiako toponimoaz:
Kurpidea ballara, AiaEta Oñatiko toponimoaz:
KURPIDE (2 viv.) (prop.), Garagaltza auzoaToponimoak aldaketa txiki bat behar du bere elementuak agerian geratzeko, hasierako herskaria ahoskabetu zen, bigarren herskariaren eraginez: g-p > k-p. Bilakaera hau oso arrunta da euskaraz, horrela piztu < biz(i) + -tu litzateke. Atzeranzko urratsaz eginez eta gurpide berreskuratuko genuke, hau da, gurdi + bide. Aspaldian ez da erabili, baina egitura garbia du eta toponimian aztarrena utzi du. Araban eta Bizkaian, esaterako, Gurpide toponimoa behin eta berriz agertzen da. Orain, Kurpide eta Kurpidea toponimoei esker, hitzaren erabilera eremua Gipuzkoaraino ere hedatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario