viernes, 18 de marzo de 2022

Orrotegi toponimoa

 Orozkoko auzoen artean bada bat Orrotegi izenekoa. Bizkaiko foru diputazioaren web-guneko toponimia sailean badago toponimo honi buruzko informazio laburra:

 Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago, baina aldaketarik gertatu ez bada, erraz analizatu daiteke, bi elementu izango zituen, orro izena eta -tegi atzizkia. Izen hori ez dago bakarturik euskal toponimian, Orroaga toponimoaren oinarria orro ere izango genukeelako. Orrotegi azaltzeko, aipagarria litzateke Auñamendi Entziklopediaren sarrera, Orrotegi toponimoaz:
Arroyo alfuente del Altube que nace en Urkidi y Lobantzu, Orozko (Bizkaia).
Orroaga sarreran Arrietako Orroaga baserriaz gain, Orroagako errekea ere aipatua izan zen, eta ziurrenik errekak sortutako zaratatik sortuko zen toponimoa. Azalbide hori Orozkoko toponimorako ere aplikatu daiteke eta horrela, lehenik errekak hartuko zuen izena eta gero hedatuko zen, auzo bat izendatzeraino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario