viernes, 11 de marzo de 2022

Antxontxipi toponimoa

 Antxontxipi izeneko erreka Gipuzkoan dago. Lekuko zaharrik ez dago, baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, toponimoaren elementuak ohikoak dira. Antxontxipi izenean bi elementu daude, Antxon antroponimoa, Anton antroponimotik sortua, eta hau Antonioren aldaera da.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen dira lekuko zahar batzuk, 54. or.:

Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Antxon (egungoa): Antxón (ohikoa). Ibarrak (200: 508) Larrasoañako Antxon oikonimoa jasotzen du. S. A. de la Gandararen 1757. mendeko Gabon kanta batean ere ageri da: «Eznea Perico, / arzazu: / gastaea, Joanico, / ez aztu. / Ardaoagaz, Anchon / contu pichiruon. / Fararira / Presenteguin eah / Zast hurira» (Kaltzakorta, 1999: 149).
Toponimoaren beste elementua txipi hitza da, txiki hedatuagoaren aldaera, Larretxipitxiki toponimoan dagoena, eta horretan bi izenondoak ikus daitezke. Txipi izateak beharbada salatzen du toponimoaren zahartasuna, baina horretarako jakin beharko litzateke inguru horretan txipi oraindik gordetzen den ala aspaldian galdu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario