viernes, 18 de marzo de 2022

Zeansolo toponimoa

 Arabako toponimo honetaz bi lekuko baino ez dago, biak XVIII. mendearen hasierakoak, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan jasorik daudenak:

CEANSOLO, 1706, labrantío de Zárate.
CEASOLO, 1710, labrantío de Zárate.
Toponimoaren bi lekuko daude eta biak ezberdinak dira, Zeansolo eta Zeasolo. Sarrera honetan emango den etimologia lehenengo lekukoan oinarritua dago. Horrela, bigarren lekukoa idazketa akatsa izan liteke, sudurkaria jartzea ahaztua zela. Bestela, azaldu beharko genuke sudurkari hori han egotearen arrazoia.
Zeansolo izenak bi elementu lituzke, oinarrian Zeian antroponimoa, Erdi Arokoa. Bukaerako elementua solo izena, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera.
Zeian antroponimoaz, Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuko informazioa:
3.87. CEIAN: Sancho Ceian, (1366, PN-XIV, F.Est., 615 orr.), Peralta-n.
X menderako ZEIANO dugu Valpuesta-n: Zeiano testis, (940, Valpuesta, dok. XVIII). Irakurtze zuzenerako eta informazio gehiagorako ikus ene “Sobre el topónimo Gasteiz y su entorno antroponímico”, 638-639 0ff., nota 49 (298).
————————
298 Alfonso Irigoyen, “Sobre el topónimo Gasteiz y su entorno antroponímico”, Vitoria en la Edad Media, actas del I Congreso de Estudios Históricos celebrado en esta Ciudad del 21 al 26 de setiembre de 1981, en conmemoración del 800 aniversario de su fundación, Vitoria-Gasteiz 1982.
Zeian oso gutxitan agertzen da, lekuko zuzenetan zein zeharkakoetan eta Zeansolo izan liteke lekuko toponimiko bat, hauetaz ere lekukotza oso urrikoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario