Porkelo eta Perkelotegi izenak liburu berean daude, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 47. agiria, 1500. urtean Porkelo agertzen da, gizon baten izengoiti bezala: Martiqui Porquelo.
Perkelotegi, aldiz, liburu beraren 66. agirian, 1503-1537. urteen artean dagoena agertzen da, horretan ere lekuko bakarra dago: Perquelotegui, quarto de fuego.
Bi izenen lekuko bakarra dago eta horrek ziurtasuna apaltzen du etimologia egiteko baina biak lotu daitezke eta inguru berean eta garai berean izanik, lotura sendoagoa egiten da.
Porkelo izengoitiak ez du euskarazko azalpenik, baina bai erdaran, porquero 'txerrizain' hitza dagoelako. Aldaketa bakarra, dardarkari disimilazioarena da: r-r > r-l, ohikoa euskeraz, horrela, Algorta herri izenean *Argorta zaharrago bat izango zen, harrizko korta bat.
Perkelotegi toponimoaren oinarria *perkelo- litzateke, eta atzizkia -tegi ezaguna. Porkelo eta perkelo- lotzeko beste aldaketa bat beharrezkoa da, bokal asimilazio bat: o-e > e-e. Toponimoaren lekukoa beranduagokoa da eta beharbada horrek azal dezake aldaera.
sábado, 12 de marzo de 2022
Porkelo izengoitia eta Perkelotegi toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario