Unamuntzaga da Etxebarriko biztanle-entitatea eta baserria, Bizkaian. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Unamunzaga [N, TO]Lehenagokoak dira Dokuklik web-gunean lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mendetik jaso dira:
Unamunsaga (bereda de), Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Unamunsaga (la casa de) [Unamunsaga (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Unamunsaga (la casa nueba de), Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.
Unamunssaga (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Vnamunsaga (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Mitxelenak, bere Apellidos vascos liburuan toponimoa aipatzen du,baina ez du erabat azaltzen:
Mitxelenak proposatutako etimologia zuzentzat hartuz, Unamunoren barruan bi hitz daude, unain eta muino. Azken hau eratorpenean mu(i)na- aldaera hartuko zuen, Muñagorri toponimoan bezala, baina Unamuntzaga ezberdina da, azken bokala galdu duelako. Hori gertatu ohi da hiru silaba edo gehiago duten hitzetan, horrela, itsaso izenetik itsas- aldaera sortzen da, itsasgizon hitza egiteko. Beraz, unamun- aldaera ezohikoa sortu zen, eta ondoren bi atzizki gehitu ziren, -tza eta -aga. Hauxe da toponimo honek duen berezitasuna, hitz elkartua sortzean hitz bat bezala hartua izan zen toponimo eratorriak egiteko.