Oñati aldeko toponimo honen erreferentzia bakarra liburu batean dago, Historia del Condado de Oñate y señorio de los Guevara liburuan, 351. or.:
El 10-X-1551 la relación de dehesas era esta: Malapozu, [...] Osanaga (dos), Ulencíaga, Urréxola y Pagonabarraga.Zoritxarrez, XVI. mendeko agiri horren transkripziorik ez dugu, baina dagoen lekukoaren aski litzateke pentsatzeko han agertzen dena hori dela, Osanaga toponimoa.
Toponimo honek bi elementu lituzke, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian, Osana antroponimoa, emakumezkoa:
Gutxienez XVI. mende arte iraun zuen izena. XIV. mendean Bilbon eta Ziortzan (Bizkaia) azaltzen da, eta 1493an bigarren herri horretan (Osana de Martitegui). Inoiz Ozana (Ozana de Herçilla, Durango, B, 1514) eta Usana (Vsana de Yloro, Ondarroa, B, 1490) aldaerak ere agertzen dira. Aldaera: Oxane (Deun-ixendegi euzkotarra).Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendeko lekuko ugari agertzen dira:Beraz, Osana izan zen Erdi Aroaren bukaeran antroponimo ohikoa eta utzi duen lekukotzaren artean Osanaga toponimoa genuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario