miércoles, 14 de mayo de 2025

Kukullu eta Kukulu toponimoak

 Kukullu da Arabako zein Bizkaiko toponimoa. Bizkaiko Orozkon tontorra da, Laudion tontorra eta bizkarra, hegia da; bi herri horiek mugakideak dira, Laudio Arabakoa. Azkenik, Urduñan bada Kukullu izeneko tontorra, lekukoak duela hogei urtekoak dira eta ahoz Kukullo darabilte. Urduña dago Laudiotik hegoaldera, baina Bizkaiko jaurerrikoa da. Orozkoko toponimoaren lekuko zaharrena XX. mendearen bukaerakoa da, kukullu (1986).
Aipatutakoez gain, beste bat litzateke Berangoko Kukullaga toponimoa, lekuko zaharrenetan Kukulluaga delako.
Kukulu da Bizkaiko toponimo batzuetan oinarria, Gorlizen eta Loiun. Gorlizen Kukulumendi tontorra dago, Kukulugoikoa baserria eta Kukuluerreka. Loiun Kukulumendi tontorra dago eta Kukuluko landa.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, baita Gorlizko Kukulluetxe ere, bizirik iraun ez duena, antza:

Cucullu [N, TO]
Cucullu (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Cucullu (la casa de) [Zabalosa (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullu (la cassa de) [Ybarra (uarrio de)], Gorliz, a.1704, FogVizcayaMs.
Cucullu_Bajera(la casa de) [Ybarra (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullu_Vajera (la caseria de), Gorliz, a.1745, FogVizcayaMs.
Cucullu_de_Arriba (la casa de) [Ybarra (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Cucullu_Goicoa (la caseria de), Gorliz, a.1745, FogVizcayaMs.


Cucullueche [N, TO]
Cucullueche (la caseria de), Gorliz, a.1745, FogVizcayaMs.
Cuculuche (la casa de) [Ybarra (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Cuculluechea (la cassa de) [Ybarra (uarrio de)], Gorliz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiago daude Gorlizko Toponimia izenburuko txostenean eta egun, Kukulu izena nagusi bada ere, zaharrenetan Kukullu dago:

Gorlizko toponimoa antzinan Kukullu bazen, gero Kukulu bihurtu zen eta berdina gertatuko zen Loiuko toponimoarekin. Beharbada kukullu arkaismoa ordezkatu zuen kukulu berriagoak.
Toponimo hauetan kukullu edo kukulu hitza dago, kukula hitzaren aldaerak:
Hitz honekin sortutakoak Kukullaga toponimoak, hauetan -aga atzizkia gehiturik egin zituzten.
Toponimoak Bizkaikoak dira eta, beraz, toponimian behintzat badira hiru aldaera lurralde txiki batean, kukulla, kukullu eta kukulu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario