Uzenda da Kortezubiko toponimo batzuen oinarria, Uzendaerreka eta Uzendaldea basoa. Lekuko zahar gutxi daude baina lekukoetan aldaera nabariak daudenez, badirudi azterketa etimologikorako egokiak ez direla. Horregatik, ikerketaren abiaburua *Uzenda toponimoa litzateke eta hortik bi toponimo eratorri sortu ziren, batean erreka erantsiz eta bestean alde eta artikulua.
Uzenda antroponimoa izan zen Erdi Aroan eta Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:
3.280. OZENDA / UZENDA, emakume-izena: dona Ozenda Becera, (1330, PN-XIV, F.Est., 245 orr.), Falces-en; Semen Uzenda, (1366, PN-XIV, F.Est., 620 orr.), Beruinçana-n.Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak aurkitzen dira Arabako lurraldean:Antroponimo honi buruzko aipu etimologiko bat dago Emiliana Ramosen Apeo de Vitoria liburuan:
Hozenda-Ozenda (1,6%)/Esonda (0,81%). Vidal-Abarca documenta Ocenda en Páganos y en la Llanada, Osanda en Arróyabe y en el Elvillar y Ozenda en Ullíbarri Arrázua (p. 121) como nombres propios femeninos, y el apellido Ruiz Ocenda en Peñacerrada (p. 136). -Ndo, -nda funcionan como sufijos diminutivos tanto para nombres de persona: Ochanda, Ochando, de Ochoa, Garçando, de Garcea... como para apelativos: oilanda, diminutivo de oilo ‘gallina’ Creo que la base para estos nombres puede ser la misma que para Ochoa y Ochando/Ochanda, otso ‘lobo.Otxoa antroponimoaren lekuko zaharrenetan <z> grafia ikustea ez da ezohikoa, baina hala litzateke Irigoienek erakutsitako lekukoekin, XIV. mendekoak direlako, lau edo bost mende berriagoak. Horregatik ez dira ontzat hartzekoak, ahaztu gabe erdiko silabako bokala, /e/ horrek ez luke inolako azalbiderik. Jatorria bestelakoa da eta bide zuzena antroponimia germanikoan dago, Joseph M. Piel eta Dieter Kremer ikertzaileen Hispano-gotisches Namenbuch liburuan, 91-92. or.:Beraz, Ozenda edo Uzenda antroponimo emakumezkoa Araban erabili zen eta baita Bizkaian ere, Kortezubiko toponimo horiek erakusten duten bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario