Mendeika da Urduñako kontzeju bat. Gainera, toponimo eratorri batzuk ditu, Aquejelo-Mendeika bazter-auzoa, Arteaga-Mendeika bazter-auzoa, Elexalde edo La Iglesia-Mendeika biztanlegunea eta La Iglesia-Mendeika auzoa.
XVIII. mende bukaerakoa da Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuko aipua, II. liburuaren 22. orrialdean:
842.—Hay en Orduña y en las cuatro aldeas de su jurisdicción, que son Belandia, Lendoño de arriba, Lendoño de abajo y Mendeica, 226 fogueras de vecindario; las 173 en el casco de la ciudad; 294 casas parroquianas, las 66 extramuros y montañas y 228 intramuros...
Mende beraren hasierako lekuko batzuk daude
Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendeica [N, TO]
Mendeyca (Domingo de Calzada uezino y regidor del lugar de), Orduña, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeyca (calle de), Orduña, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Mendeyca (la casa de) [San_Juan_del_Monte (uarrio de)], Orduña, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenak aurkitzen dira
Colección Documental del Archivo Municipal de Orduña (1511-1520), de la Junta de Ruazábal y de la Aldea de Belandia. Tomo II liburuan. XVI. mendeko lekuko bat dago, 47. agirian, 1506.-1527. urte tartean:
Otrosy, con tanto que ningund vezino de las aldeas de la dicha çiudad, que son Belandias y Lendonnos (sic) de Suso y Lendonno de Yuso, Poça, Mendeyca e Aquexolo,
Liburu berean beste lekuko batzuk daude XV. mende bukaerakoak, 52. agirian, 1491. urtekoan:
... e para de aqui adelante con los de las aldeas de las Velandias e Lendonno de Suso e Poça e Lendonno de Yuso e Arteaga e Mendeyca e Aquexolo...
[...]
Primeramente, que los de las dichas Velandias e Lendonno de Suso e Poça e Lendonno de Yuso e Aquexolo e Arteaga e Mendeyca ayan de sacar e saquen cada anno su ganado a paçer a la syerra de Salbada...
Bide batez, toponimo honen oso antzeko bat dago, oso hurbil,
Menderika, Lendoñobeitiko aurkintza bat. Bilaketa egin da José Antonio González Salazarren
Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala liburuan, 100.-101. orrialdeetan herrixka honetako toponimoen ahozko bilketa dago, baina ez da agertzen.
XVIII. mendearen lekuko bat dago
Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Menderica [N, TO]
Menderica (varrio de), Orduña, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko hau, dena den,
Mendeika toponimoaren aldaera izan daiteke. Hori dela eta, egun bi toponimo beregain daude,
Mendeika eta
Menderika, udalerri berean. Bi toponimoen arteko antzak salatzen du jatorri bakarra dagoela. Beharbada
Mendeika >
Menderika bilakaera gertatu zen, baina hori oso bitxia da. Bestela, bi izenak sortuko ziren beste izen zaharrago batetik.
Azterketa etimologikoei dagokienez, bi aurkeztuko ditugu, lehena da P. Salaberriren
Sobre el sufijo occidental –ika
y otras cuestiones de toponimia vasca lanekoa, 156. or.:
6.18. Mendeika (barrio de Urduña, B)
Poza (1587: 46) cita Mendeica entra las aldeas de Urduña. El antropónimo de base puede ser Ventenius que Solin y Solomies (1994: 201) dan como dudoso. De *(terra, villa) ventenica no hay ningún problema de evolución fonética para llegar a Mendeika (cf., en lo que concierne al cambio b- > m-, Mañueta, calle de Pamplona / Iruñea, de bañu ‘baño’ más sufijo –eta).
Azkena, Ander Rosen
Apuntes críticos de onomástica vasca lanekoa, 22.-23. or.:


Sarrera honetako azterketa bestelakoa izango da. Hasteko, eskualde honetako beste toponimo bat aipatuko dugu, Menerdiga. Honen jatorria Menendo antroponimoan omen dago, Menerdo toponimoa ere utzi zuena, eskualde berean. Bi hauekiko ezberdintasuna agerikoa da, baina metatesi baten ondorengoak izan litezke, Mendeika eta Menderika. Menendo antroponimotik abiatuz, -ika atzizkiaren eransketa gertatu zen, Menerdiga toponimoan bezala, baina ondorengo bilakaera ezberdina izan zen, hasieran *Menendika sortuko zen eta ondoren metatesia gertatuko zen, *Mendenika sortuz. Aldaera honetatik aztergai diren bi toponimoak sortuko ziren, batean bokal arteko sudurkaria galduz, Mendeika, eta bestean disimilazioa ere gertatu zitekeen, Menerdo toponimoan bezala, n-n > n-r, Menderika sortuz. Horrela, aldaera zahar batetik egun diren bi toponimoak sortuko ziren. Menderika toponimorako ez da azalbide bakarra, agian Mendeikatik sortu zen, besterik gabe.
Mendeika zein Menderika toponimoetarako eman den azalbidea zuzena bada, bi toponimo hauek eta Menerdiga toponimoak jatorri bera dute, baina azken honek erdal eragina jasan zuen eta besteek euskararenak. Izan ere, hiru toponimoen artean kilometro gutxi daude, agian hasieran toponimo handi bat zen, gerora zatitu zena. Menerdiga, Gaztelaren mugan izanik, gaztelaniaren eragina jasan zuen, beste biak, euskal eremuan zeuden eta euskaren bilakaera izan zuten. Azkenik, 2004. urteko Bizkaiko gida Kartografikoan agertzen dira aztertutako bi toponimoak, goiko aldean, eskuinean, Mendeika dago eta behekoan Menderika:
