2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Donikendi toponimoa

Arabako toponimo honi buruzko bi aipu baino ez dira ezagutzen, biak Gerardo Lopez de Gereñuren
Onomasticon 5: Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan jasoak:
DONEQUENDI, 1713, labrantío de Gauna.
DONIQUENDI, término de Alegría.
Bi lekukoetatik, bata egungoa da, Dulantziko toponimoa dela adieraziz, Doniquendi; bestea XVIII. mende hasierakoa, Gauna herrixkako nekazaritza eremua, Donequendi. Kontuan izanik bi herriak mugakideak direla, kokapen zehatza jakin gabe ere, bi lekukoak toponimo bakartzat hartuko ditugu.
Toponimo honen azterketa etimologikoaz, Donebikendi toponimoaren azalpena honetarako ere egokia da, done 'santu' eta Bikendi antroponimoa. Erdi Aroko Donebikendi osorik bazegoen ere, Donikendi aldatu da, mendeak ere igaro dira eta bokalarteko /b/ galduko zen eta ondoren ei bokal multzoa soildu zen, lekuko zaharragoan /i/ galduz eta berriagoan /e/. Bebarbada bokal asimilazioak eragina izan zuen aldaketan.
Nabarmentzekoa da Donebikendi eta Donikendi toponimoak Arabakoak direla, santu honen kultuaren sustraien zahartasuna toponimian ere islatu delako.

Armoriagako erreka toponimoa

Armoriagako erreka Errezilgo toponimoa bada, erreka baten izena. Azken elementu hau kendu eta Armoriaga izeneko toponimoa genuke. Lekuko zaharrik ez, baina, hala ere, analisia egiteko oztoporik ez litzateke, toponimoa era ezezagunean ez bada aldatu.
Armoriaga izenak bi zati lituzke, azkena -aga atzizki ezaguna da, baina hasierako zatia aldaturik gertatu da. Oinarriko elementua harmora izena litzateke. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera bi esanahi nagusi lituzke:
1. Muro, pared.
2. Montón de piedras, almora; túmulo.
Baina hitz honen analisi sakona Mitxelenari zor zaio, bere Notas lingüísticas a Colección diplomática de Irache (1969) izenburuko lanean luze diharduelako harmora izenaz:
20. La consonante intervocálica de la forma vasca se podría muy bien explicar a partir de *-i-, hasta como préstamo (cf. lat. mola e incluso moles), pero parece mejor rechazarlo, porque mora está evidentemente relacionado con al. almora «majano o montón de cantos sueltos que se forma en las tierras de labor o en las encrucijadas y divisiones de los términos», según Baráibar (95), quien añade: «En Cuartango (Alava) se denominan almoras unos túmulos o montículos artificiales, bajo los cuales se han descubierto dólmenes. » Vasc. armora fue señalado ya por T. de Aranzadi como uno de los nombres del ‘dolmen’ (96), con lo que coincide lo que escribía Barandiaran: «Con esta palabra [alavesa] almora parece relacionarse el nombre Urrezuloko armurea... con que es conocido el dolmen que se halla en la cumbre de Dorronsorogañe del monte Arantzazumendi, en la línea divisoria de Ataun e Idiazabal» (97). El término está atestiguado en Axular (1643), p. 40, en la forma harmorac, pl., como traducción, al menos aproximada, de maceria lapidum (Prov. 24), y Pouvreau explica harmora por «masure, muraille de bousillages».
El término vasco parece ser un compuesto de (h)arri ‘piedra’: en otras palabras, (h)armora, de donde por disimilación el alavés almora, sería sencillamente ‘mora de piedra(s)’.
_____
(95) Vocabulario de palabras usadas en Alava, Madrid 1903, s. u. Según G. López de Guereñu, Voces alavesas, Bilbao 1958, almora es «morcuero; montón de piedras sueltas» en Laminoria.
(96) Lenengo Euskalegunetako itzaldiak, Bilbao 1922, p. 85 Ss.
(97) El mundo en la mente popular vasca I, San Sebastián 1960, p. 172 y añade: «Morcuero llaman al dolmen en gran parte de Alava y marcuero en Val de Arana (Navarra)... En Ataun hay uno que se llama Beotigiko murkoa... En Urbasa hay dos dólmenes llamados Armorkora aundia... y Armorkora txikia», compuesto también de (h)arri. Vasc. murko es occidental (ya 1596), ‘vasija, jarro, cántaro’, pero Azkue, en las adiciones manuscritas a su Diccionario, recoge ya murko «lurrezko orma, pared de piedra» en Ataun.

Armoriaga toponimoaren bilakaera hauxe izango zen: Harmora + -aga > *Armoreaga > Armoriaga, bi disimilazio bokaliko jasoak, lehenago aa > ea eta ondoren ea > ia.
Orain arte ezagutzen ziren harmora izenaz sortutako toponimoek beste bat dute zerrendan sartzeko, Armoriaga toponimoa.

Eguneraketa (21-09-22)
Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) izenburuko liburuan harmora hitzaren lekuko zaharrena bada, 1. agirian, 1499. urtekoa dena, 91. or.:

E la casa de Arrascue estimaron en veynte e dos
millares pequennos: XXII U pequennos
Las tierras que tiene desde la armora que tiene en las espaldas de la casa, por el camino, fasta fasta (sic) vn arroyvelo qu’es entremedio de Arrascue e Arburua, por el dicho arroyo arriva, dexando de Arburua a mano derecha, subir a dos mojones qu’están, que rreparten tierras con Arburua, con Arrascue e hasta las tierras e armora de Heyçaguyrre e los exidos, estimaron tierras de dos mill pies de mançano.
Bi aldiz agertzen da hitza, erdal testuan, baina oharrik edo itzulpenik egin gabe. Erdal kiderik ez zuten aurkituko eta hitza ulertzeko arazorik ez zuten izango. Lekuko horiei esker harmora izenaren lekuko zaharrenak 500 urte baino gehiago baditu.

2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata

Donebikendi toponimoa

Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, Erdi Aroaren bukaera aldekoa. Egino eta Ziordia arteko toponimoa zen, Entziako mendia aldea mugarriztatzean aipatua, Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipios de Asparrena y Zalduondo (1332-1520) liburuko 29. agirian, 1499. urtekoa:
“Y digo que en la sentencia difinitiua que los comisarios de Castilla e Nauarra pronunciaron y dectararon (sic) e mandaron amojonar començando de la Peña Oradada fasta Donebiquendi, y ansi mismo desde la Peña Oradada a fasta el çerro de Beruerica, todo lo de medio del çerro de Beruerica e peña del, asi en la parte de Eznate y Carabide y toda Encia, manden guardar los capitulos fechos antes de aquella segun que es esta que digo para en buen biuir de las partes”.
Toponimoak bi elementu lituzke, done 'santu' hitz zaharkitua eta Bikendi antroponimoa, aspaldi galdua. Mikendi toponimoari emaniko sarreran, Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanaren lerroen artean bazen Oihenarten doné Vikenti, XVII. mendearen erdialdean. Beharbada Arabako Donebikendi litzateke hagionimo honen lehenengo agerpena testuetan, 1499. urtean. Kontuan izanik toponimoa, gerta liteke aipatzen den inguru hartan garai zahar batean santu honen omenezko eraikin bat izatea, nahiz eta ez aipatu.

Aldapita toponimoa

Aldapita da Galdamesko mendi-adar bat, beraz, Bizkaiko Enkartazioetako toponimoa litzateke eta kokapen hori interesgarria izan daiteke toponimoaren etimologia emateko orduan.
Lekuko zaharrik ezagutzen ez den arren, izen honen elementu nagusia oso erraz ikusten da, aldapa hitza. Atzizkia -eta izan liteke eta bilakaera: aldapa + -eta > *Aldapaeta > *Aldapaita > Aldapita. Toponimoa sortu ondoren bokal disimilazioa gertatuko zen eta gero ai > i. Ez da ezinezkoa toponimo hibridoa izatea, aldapa euskal hitzari -ita atzizki txikigarria gehitzea, azken hau gaztelaniazkoa, baina horrek esan nahiko luke inguruko erdaraz aldapa hitza ezaguna zutela.

2020(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

Mikindain toponimoa

Uribarri Arratzuko leku izen honek lekuko zaharrik ez du, baina aurkitutako biek forma bera erakusten dute, biak XX. mendekoak izanik. Gerardo Lopez de Gereñuren Onomasticon 5: Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburukoa lehenengo lekukoa litzateke:
MIQUINDAIN, pozo y término de Ullíbarri Arrazua
Gonzalez Salazar Cuadernos de toponimia 5. Vitoria-Gasteiz liburuko lekukoa gerokoa da, baita XX. mendekoa ere, 73. or.:
36.— Miquindain.
Toponimoaren egituraz, oinarrian antroponimo bat izan liteke, baina bigarren zatia ilunagoa da. Gerta liteke Pikandiain toponimoarekin bezala, azken zatia gain izena, 'tontor', edo -ain atzizkia izatea, baina badirudi Uribarri Arratzuko eskualdean gan erabiltzen zela, ez gain. Beraz, antroponimorako bi aukera daude, Vincentius latina edo Bikendi, bere euskal ondorengoa. Azken zatia -ain atzizkia izan liteke. Toponimoa bi garai ezberdinetan sortu zitekeen, erromatar aroan izan bazen, Vincentius antroponimotik izango zen, baina ezaguna da batzuetan -ain bukaera duten toponimo batzuk Erdi Aroan sortu zirela, eta hori ere izan liteke Mikindain toponimoaren sorrera-data.
Gerora, aldaketa batzuk gertatu ziren mendeen joanean, nabarmenena, b-n > m-n, Mikendi toponimoan bezala.

Zerradi toponimoa

Egun, Zerradi izeneko toponimoa Oiartzungo industrialde bat izendatzeko erabilia da, baian orain ez aspaldi, baserria izan zen.
Oiartzungo toponimia liburuan badago toponimo honetaz informazio gehiago baita etimologia bat ere, 319. or.:
Zerradi. Baserria.
Dokumentu zaharrek -r - duten eta deklinatua dagoen forma bat erakusten dute (Zerrariarena, 1591, ZEA 215.19; Zerrariena, 1638, OUA C/4/9/2), beranduago, ia 200 urteko tarte baten ondoren, gaur egun arte irauten duen Zerradi forma agertzen den arren. Bere jatorri etimologikoa segur aski zerra hitzean egongo da. Industriapoligono bati ematen dio izena.
Zerra hitzean baino, zerrari hitza litzateke toponimoaren oinarria, ondoren etxe izenetan ohikoa den -(r)en + -a: Zerrariarena, izenari -a artikulua erantsia. Ziurrenik mendeetan bi aldaera ezagunak izan ziren, Zerrariarena eta Zerrari, azkena nagusitu zen eta inguru hartan r > d txandaketa gertatu zen, aide 'aire' bezalako hitzetan zabaldua.
Zerrari hitza, zaharra bada ere, berandu arte ez da jaso hiztegietan edo euskal testuetan, badirudi, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Joan Batista Artxuren Uskara eta Franzes Gramatika, Uskalherrietaco haurrentzat egina liburukoa dela, 1852. urtekoa. Toponimo honen lekuko zaharrena, Zerrariarena, 1591. urtekoa den bitartean. Beraz, 250 urte baino lehenagokoa da zerrari hitzaren agerpena.

2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

Bikendaran toponimoa

Bikendaran toponimo arabarra da, Kuartango herrikoa, erreka-zulo bat izendatzeko.
Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, toponimoaren egitura nahiko gardena da eta, aldaketa larririk gertatu ez bada, azaltzeko zaila ez da, bi elementuz osaturik dagoelako, Bikendi antroponimoa eta haran izena. Bikendi gutxitan agertzen da pertsona izen bezala, baina toponimian utzitako aztarrenek erakusten dute izen hau ezaguna zela garai zaharretan. Mikendi toponimoari eskainitako sarreran informazio gehiago, Mitxelenaren eskutik.