2020(e)ko uztailaren 11(a), larunbata
Zelataun toponimoa
Errexilgo toponimoa da Zelataun, mendi lepoa. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu baina, aldaketa larririk gertatu ez bada, erraz analizatzekoa da. Bi elementu lituzke, zelata eta gune. Mendi aldeko toponimoa izanik, uste izatekoa da leku egokia zela zelata egiteko. Hortik toponimoaren interesa, zelata hitza toponimian batere ohikoa ez delako.
2020(e)ko uztailaren 10(a), ostirala
Auspagingoa toponimoa
Bi lekukoren bitartez heldu zaigu Bizkaiko Gerrikaitz herriko Auspagingoa toponimoaren berria, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoak:
Auspaguingoa [N, TO]Bi lekukoak ez dira berdinak, bigarrenean Auspangingoa agertzen delako. Dirudienez, sudurkaria islatu da aurreko silabara: Auspagingoa > Auspangingoa. Fenomeno hori ez da batere ohikoa baina Euskal Herrian bada adibide ezagun bat, Ultzama herri izena, Lehen Utzama zena, gero Unzama bihurtu eta azkenik, disimilazioagatik, Ultzama bezala geratu dena.
Auspaguingoa (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Auspanguingoa [N, TO]
Auspanguingoa (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Auspagingoa bada aztertzeko aldaera, erraz igartzen da toponimoaren esanahia, hauspogin hitzaren aldaeren artean auspagin ere bazen:
hauspogin.Toponimoa ez da hauspogin izenaren lehenengo agerpena, baina bai bigarrena, dauden bi lekukoak 1796. urtekoak direlako.
(V-gip ap. Etxba Eib ), hauskogin (H), auspagin (Dv?A).
Fabricante de fuelles. "Auspagina" Ast Apol 90 ( Dv A). "Kaltegiña o kaltegillea se usan indiferentemente, como auspogiña o auspogillea" Mg in VMg 102. "Fabricant de soufflets" H (s.v. auspogillea). "Artesano de los fuelles. Durangoko auspogiña izan da gaur amendik" Etxba Eib. Cf. Martin de Auspaguinarena (Lezo, 1625). BEHSS 1973, 278. v. hauspogile.
Beñaga toponimoa
Beñaga izeneko basoa dago Ea herrian, Bizkaian. Lekuko zaharrik ez dago, baina hala ere toponimoa erraz analizatzekoa da, aldaketa larririk gertatu ez bada, behintzat.
Toponimo honetan superlatibo bat genuke. Normalean bere antonimotik sortutako toponimoetan ikusten ohituak gara, Goena, Goenaga, goi + -en egituratik sortuak. Beñaga izenean, aldiz behe + -en bada, eta bukaera aldean, -aga atzizkia. Aldaketarik gertatuko ez bazen *Benaga izango genuke, bokal berdinen fusioa gertatu ondoren, baina toponimo honetan disimilazioa izango zen, ee > ei, eta gero in > ñ, palatalizazio ezaguna. Horrelako disimilazioak batzuetan gertatu egiten dira, Etxeita toponimoan bezala. Palatalizazioa, aldiz, automatikoa da, aurreko aldaketatik bereiziz.
Toponimo honen lekuko zaharrik ezin eman, baina antzeko toponimoak baziren Bizkaian, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan bi dira aurkitutako toponimoak, behe-ren superlatiboa oinarri harturik, Beña eta Beñakoa:

Beña [N, TO]
Ueyna (la cassa de) [Malax (barrio de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Beñacoa [N, TO]
Beñacoa (la casa de) [Amalloa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796,
FogVizcayaMs.
2020(e)ko uztailaren 7(a), asteartea
Apoita toponimoa
Apoita izeneko baserria dago Mallabian, Bizkaian. Lekuko zaharragoak XVIII. mendekoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jasorik daudenak:
Normalean gutxi izaten dira toponimian agertzen diren animaliak, eta gainera, -eta atzizkiarekin ez dira batere arruntak. Baina salbuespenak badira, blog honetan aztertutako Akerreta toponimoa bezala.
Apoita toponimoan errazagoa izango zen, kontuan izanik apoen mugimendu ahalmena gutxia izango zelako, jakinik animalia anfibioak direla, baina uretatik hurbil bizi beharra dutela.
Apoita [N, TO]Toponimoak bi elementu lituzke, apo animalia izena eta -eta atzizkia. Aldaketa fonetiko bakarra gertatu da, oe > oi bokal disimilazioa gertatu delako. Dismilazio hau ez da ohikoa, baina badira hainbat adibide, Aldapita toponimoa bezala, nahiz eta honetan dismilazioa ae > ai izan den.
Apoita (la caseria de) [Goitana (varrio de)], Mallabia, a.1745, FogVizcayaMs.
Apoyta (la casa de) [Goytana (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Apoytta (la caseria de) [Goytana (cofradia de)], Mallavia, a.1796, FogVizcayaMs.
Apoita [N, NO]
Apoita (Agustin de) [Arbina (la casa de)] [Ypinaburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Apoita (Fran(cis)co de) [Ormaechea (la casa de) (pr.n.res)], Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs.
Apoita (Francisco de) [Hormaechea (la casa de)], Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs....
Normalean gutxi izaten dira toponimian agertzen diren animaliak, eta gainera, -eta atzizkiarekin ez dira batere arruntak. Baina salbuespenak badira, blog honetan aztertutako Akerreta toponimoa bezala.
Apoita toponimoan errazagoa izango zen, kontuan izanik apoen mugimendu ahalmena gutxia izango zelako, jakinik animalia anfibioak direla, baina uretatik hurbil bizi beharra dutela.
Pitxiruena toponimoa
Pitxiruena Gatikako baserria da. Lekuko zaharrenak duela 250 urtekoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan daudenak:
Toponimoa Pitxiruena bazen, elementuak ezagutu beharra dago eta baserria izanik, agerikoa da azkeneko zatia -(r)en + -a dagoela, jabegoa adieraztekoa. Hasierako pitxiru- azaldu beharra dago eta hurbilen dagoena petxero izena da:
Pichirriena [N, TO]Bi lekuko daude, baina 1745. urtekoa Pichirriena da, ziurrenik kakografia. Alde batetik egungo aldaera dugu, 1796. urtekoaren berdina. Eta hori gutxi balitz, Pichirriena azaltzea ez litzateke oso zaila, idazkera zaharrean izenaren <ir> gaizki dago, <u> baten ordez.
Pichirriena (la caseria de), Gatica, a.1745, FogVizcayaMs.
Pichiruena [N, TO]
Pichiruena (la casa de) [Libaronas (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoa Pitxiruena bazen, elementuak ezagutu beharra dago eta baserria izanik, agerikoa da azkeneko zatia -(r)en + -a dagoela, jabegoa adieraztekoa. Hasierako pitxiru- azaldu beharra dago eta hurbilen dagoena petxero izena da:
petxero.Hitza gaztelaniatik jasoa da, han pechero izena bazen, pecha 'zerga' izenetik eratorria. Toponimoan hainbat aldaketa bokaliko gertatu ziren, e-e-o bokalak i-i-u bihurtu zirelako. Beharbada lehenik lehenengo silabako /e/ igo zen, agian <tx> txistukariaren eraginez. Horrela gertatu da batzuetan etxe hitzetik sortutako toponimoetan, ezaguna da Barojatarren Berako Itzea 'Etxea'. Behin bokal bat aldatu, bigarrena asimilazioaz aldatuko zen eta hirugarrena oe > ue disimilazioaren eraginez, edo i-o > i-u asimilazioagatik, Garinduaga toponimoan bezala.
(Lcc).
"Pechero" Lcc.
Pagatu beardiógu pétxa triparí ta soñarí [...] biziaren pénan; baña doble petxéro dire lisiátuak biziogórtan, espeziálki árdoan. LE Urt ms. 82v.
1.1 (BN-mix ap. A ), petzero (BN-arb ap. A ).
"Víctima" A. "Petzero, esclavo (?). Eniz horien petzero jarri nahi, no quiero estar bajo la dominación de esos" Ib. "Petxero. Se designa con esta palabra a un pobre individuo, al servicio de todos y del primer venido (Lander)" DRA . "Petzero, victime [...] ba, gu bethi petzero, oui, nous sommes toujours les dindons de la farce" Lf Gram 281...
2020(e)ko uztailaren 3(a), ostirala
Garinduaga toponimoa
Garinduaga baserria Ziortza-Bolibarren dago, badu toponimo eratorri bat, Garinduagatxa.
Toponimo honen lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Antroponimo hori aztertu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
Garindo (edo Galindo) izenak hainbat toponimo sortu zituen, baita ere blog honetan aztertutako Galindarte toponimoa.
Toponimo honen lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Garinduaga [N, TO]Beraz, Garinduaga XVIII. mendean bazen eta ziurrenik, bere sorrera data mende batzuk aurreratu beharko genituzke, Erdi Aroraino. Izan ere, toponimoak Garindo antroponimoa badu, baita -aga aztzizkia ere. Atzizki horrek normalean pluraltasun adierazlea da baina batzuetan lekua baino ez zuen adieraziko, hau da, Garindoren lurrak, edo etxea.
Garinduaga (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Garinduaga (la caseria de) [Goierria (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Antroponimo hori aztertu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule.Aldaketa bakarra gertatuko en toponimoan, sortu zenetik, oa > ua bokal disimilazioa, ez bada i-o > i-u bokal asimilazioaren ondorioa, fenomeno arrunta euskal lurralde askotan.
Garindo (edo Galindo) izenak hainbat toponimo sortu zituen, baita ere blog honetan aztertutako Galindarte toponimoa.
Atermin toponimoa
Atermin izeneko auzoa eta baserria daude Diman, Bizkaian. Aterminerrotea toponimo eratorria ere Diman dago.
Lekuko zaharragoak badaude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan, hain zuzen:
Lekuko zaharragoak badaude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan, hain zuzen:
Atermin [N, TO]Toponimoak ez du aldaerarik erakutsi eta, azken 300 urteetan, behintzat, ez da ezer aldatu. Atermin izenak bi elementu lituzke, alde honetatik gardena da, ate izen ezaguna eta ermin izena, baina honek ez du lekukotza handirik, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera:
Atermin (el molino de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Atermin (el molino de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima 18.1799, FogVizcayaMs.
Atermin (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Atermin (la casa de) [Arosteguieta (cofradia de)], Dima 18.1799, FogVizcayaMs.
Atermin (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Atermin (la ferreria de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Atermin (la ferreria y molino de) [Arosteguieta (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
ermin.Hitzak lekuko bakarra du, baina Atermin toponimoari esker beste bat gehitzekoa da, hau toponimikoa. Gainera, hitzaren lehenengo lekukoa 40 urtez aurreratuko litzateke, aipatutako liburuan ikusten denez, Atermin bazela 1704. urtean.
(Lar?H).
"Orilla, ertza, albenia, basterra, ermiña" Lar.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)