2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Gomezena toponimoa

Gomezena toponimoa Bizkaian dago. Etxebarriko herrian baserri bat da, eta badira bi toponimo eratorri, Gomezeneko basoak eta Gomezeneko trokea, erreka-zuloa dena eta troka izena duena, Bizkaian nahiko hedatua. Gainera, Gernika-Lumon badago Gomezenak izeneko etxea, egun desagertua dena.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, Gomez antroponimoa genuke eta jabetza adierazteko -(r)en eta artikulua. Gomez deitura ere izan liteke, egun horrela ezaguna da baina garai batean antroponimoa izan zen. Euskal Herrian Gomitz aldaera hedatuagoa izan zen baina erdararen eraginak Gomez ere ezaguna egin zuen, baita toponimian ere. Komistain toponimoaren sarreran aipamen luzea dago antroponimo honetaz eta bere jatorriaz.

Gastarrizulo toponimoa

 Gastarrizulo toponimoaren ezagutza osoa bi lekukoren bitartez heldu zaigu, Arrasateko toponimia liburuaren 228. or.:

Bi lekukoak oso hurbil daude elkarren artean eta ezberdintasunik ez dago bi izenetan.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran zulo hitz ezaguna eta hasieran gastarri- hitz ezezaguna. Gastarriaga toponimoa aztertzerakoan proposatu genuen gatz-harri hitz elkartuaren aldaera, beharbada zaharragoa, izan zitekeela. Gatzarrieta toponimoan oso gardena da gatz-harri hitza. Baina garai zaharrago batean *gaztarri sortuko zen eta hura erabilia izan zen, gatz-harri berriagoak ordezkatu zuen arte.
Gastea antroponimoa ere izan zitekeen, baina *gaztarri hitz elkartu ustezkoa bi aldiz izateak zailago egiten du antroponimoa tartean izatea.
 

2022(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

Basabal toponimoa

Galdakaoko toponimo hau behin baino gehiagotan agertzen da XVIII. mendeko lekuko batzuekin, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Basabal [N, TO]
Basabal (barrio de), Galdacano, a.1704, FogVizcayaMs.
Basaval Eizaga Bequea (uarrios de) (Arteta+), Galdacano, a.1796, FogVizcayaMs.
Basabal_Andicoa (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Basabal_de_Aca (la casa de) [Basalbeitia y Goytiosle (barrio de/primer partido)], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Basabal_de_Halla (la casa de) [Basalbeitia y Goytiosle (barrio de/primer partido)], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoa bi zatitan bana daiteke, hasierakoa basa- litzateke, baso izenaren eratorpeneko aldaera. Azken zatia, -bal, ezezaguna da. Beharbada azken zati hori ezberdina zen eta hasierako elementuarekin bat egiterakoan aldatu zen. Kapagindegi toponimoan, esaterako, bukaeran -tegi atzizkia dago eta kapagin izenaren azken kontsonantearen eraginez, atzizkiaren horzkaria aldatu da, ahostunduz.
Basabal toponimoan haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galtzen da. Kasu honetan basa- 'baso' + zabal > *Basazabal > Basabal bilakaera izan zen, erdiko silabetan txistukari bat eta bokal bera zeudelako.
Aipatutako liburuan badago toponimo osoaren lekukoak Bizkaian, Basozabal ezaguna delako herri batzuetan. Lekuko guztiak ez dira jarri baina hemen daudenen artean, azkena esanguratsua da:
Basozabal [N, TO]
Basozabal (cofradia de), Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Basozabal (la casa de), Cortezubi, a.1745, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
-/Sondica 18.1799, FogVizcayaMs.
Basozabal (la caseria de) [Campa_de_Sondica (varrio de la)], ondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Basozabal (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Basozabal (varrio de), Galdacano, a.1745, FogVizcayaMs.

Litekeena da toponimo bera izatea, Galdakaoko Basabal eta Basozabal. Lekuko gehiago beharko litzateke, baina dirudienez, bi izenak lehian izan dira, Basozabal izen osoa eta Basabal aldaera laburtua.

2022(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

Tturkoene toponimoa

 Tturkoene da Donostiako baserri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira, Donostiako toponimia lanean aurkituak:

TURKOENEA: Churco/ Churconia (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Churco (1851, D.U.A.-D-9-I-1948-7), Churco (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Churco (1875, caserías, D.U.A.-D-8-1961-11), Churcoenia (1886, caserío, D.U.A.-D-9-I-1956-3), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6); Turkoenea, TTurkone, TTurko, Turko (1989, D.U.T.B.). 64-6-6, m. H-3.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXURKUENE (2 viv.) (prop. y desh.) Egia, Donostia
Toponimoaren bukaera aldean daude ohikoak etxe izenetan, -(r)en + -a. Hasierakoa izen hipokoristiko bat litzateke, *Txurko. Ziurrenik izengoitia izango zen honek bi jatorri izan ditzake, zuhur izenondaren eratorria edo turko hitzarena, etnonimo batean oinarritua, 'Turkiakoa'.
Lehenengo aukeran bilakaera ez oso luzea izango zuen:
zuhur + -ko > Zurko > *Txurko? Zurko toponimoa aztergai izan zenean Zurko izengoitiaren lekuko zahar batzuk aurkeztu genituen, beraz, bilakaeraren urrats gehienak agerian daude, baina, dirudienez, ez dago *Txurko izenaren lekukorik. Arazo bera luke bigarren aukerak, turko > *Txurko bilakaerak ez du oztoporik, baina lekukorik ez dago eta izango balira gerta liteke ezinezkoa izatea erabakitzea jatorria non dagoen, zurko hipokoristikoan ala turko hitzean.

2022(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

Gomezbaso toponimoa

 Toponimo hau Arrietan zegoen, Araban. Jaso diren lekukoak Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoak dira:

GOMEZBASO, 1828, monte de Arrieta.
GOMESBASO, 1713, monte de Arrieta.
Bi toponimo eratorri daude, Gomezbasoaldea eta Gomezbasobasterra:
GOMEZBASOALDEA, 1828, heredad de Arrieta.
GOMESBASOALDEA, 1753, labrantío de Arrieta.
GOMEZBASOBASTERRA, 1750, labrantío de Arrieta.
Toponimo hauetan alde + -a genuke alde batetik eta bestetik, bazter + -a.
Gomezbaso toponimoak bi elementu ditu, Gomez antroponimoa eta baso izen arrunta. Antroponimo hori lehenago agertu da blog honetan, Komistain toponimoan, baina Gomitz aldaera erabilia. Sarreran horretan antroponimo honen jatorriaz aipamen luzea dago, Julio Viejoren eskutik.
Gomez aldaera oso ohikoa da inguruko erdal eremuan eta horren ondorioz, euskal lurretan ere hedatua izan da, antroponimia zein toponimian.

Dimesena toponimoa

 Dimesena da Fruiz herriko baserri baten izena.
Toponimoan antroponimo bat genuke, eta azken aldean -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Oinarrirako izen egokiena Dimas litzateke, antzinatetik ezaguna Europan eta, beharbada, elizaren eraginez gaur egunera iraun duena.
Toponimoan aldaketa bakarra gertatu da, Dimas + -(r)en + -a > *Dimasena > Dimesena, asimilazio bokaliko bat gertatu da: i-a > i-e. Aldaketa hau ohikoa da eremu askotan.

2022(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

Komistain toponimoa

 Nafarroako toponimo hau Errea eta Ezkirotz herrietakoa da eta jaso den lekukotza osoa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko Komistain sarrerakoa da. Lekukoak hauek dira, guztiak oso berriak:

komistain (1996)
Komistain (2019)
komistáin (1992-1999)
Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, hemen emango den etimologia bat dator egungo izenarekin. Aldaketa ezezagunik gertatu bazaio, hemen aurkeztutakoa zuzendu beharko litzateke, ziurrenik.
Toponimoaren lekukotza urriaz gain, badago airetiko argazki bat, Komistain nolakoa den hobeto ikusteko:

Ikus daitekeenez, mendi aldeko toponimoa da eta horrek bat egingo luke hemen proposatuko den etimologiarekin.
Toponimoak bi elementu lituzke, Gomitz antroponimoa eta gain izena. Bilakaera horrela izango zen: Gomitz + gain > *Gomizkain > *Gomiztain > Komistain. Hiru aldaketa gertatuko ziren, bi nahiko arrutak dira, bigarren elementuko hasierako herskaria ahoskabetu zen, aurreko txistukariaren eraginez, hau automatikoa izan ohi da, horrela, haitz + gorri > Aizkorri. Azken aldaketa ere arrunta da euskaren eremu askotan, herskari aurreko txistukaria aldatu zen, neutralizatu, z > s gertatuz. Beste aldaketa ez da hain ohikoa baina ezaguna da, herskari disimilazio bat gertatu zelako: g-k > g-t. Hasieran biak belareak ziren eta ezberdindu ziren, azkena horzkari bihurtu zelako.
Badago beste aukera bat, bukaerako elementua -ain atzizkia izatea, elkarketa berdin osatuko zen, baina toponimoaren kokapenak zailtzen du aipatutako atzizkia izatea, herriak edo izendatzeko erabiltzen zelako.
Oinarriko Gomitz antroponimoa zen, Euskal Herrian ere ezaguna zena, A. Irigoienek, bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan, Nafarroako Erdi Aroko lekuko batzuk eman zituen:
3.183. GOMIZ: Gomiz, (1366, PN-XIV, F.Est., 640 orr.), Samaynigo-n; Gomiz d’Eztuyniga, (1366, PN-XIV, F.Est., 607 orr.), Esteilla-n; fijas de Gomiz, (1366, PN-XIV, F.Est., 622 on.), Peralta-n.
XII eta XIII mendeetarako GOMIZ / GOMEZ: Gomiz Garçez, (1197, El gran Pr. Nav., dok. 91); in Pennalen Gomiz Garceiz, (1211, El gran Pr. Nav., dok. 143). don Gomez de Cebeso, (1131, El gran Pr. Nav., dok. 10).
Antroponimo honen jatorriaz eta Asturiasko lekuko batzuen azterketa dago J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval liburuan:
Gomez (m.)
Variantes: Gomeç, Gomes, Gomez, Gomiz.
Documentación: Gomez Pelagius thesaurarius a.1200 (or.) CDCatedralOviedo 1,508 n°215, Gomes Suares a.1317 (or.) PergCornellana 335 n°23, Gomez Garcia a.1351 (or.) DocNava 270 n°54, Gomes de Ferrera benefiçiado a.1498 CDCatedralOviedo 2,81 n°110, y otros; como patronímico: Fernandus Gomez Uelasco a.1225 (or.) DocNava 210 n°5, Rodericus Gomeç a.1232 (or.) CDSPelayoOviedo 1,138 n°70, Rodericus Gomez a.1232 (or.) CDSPelayoOviedo 1,142 n°72, Alvar Gomiz de Grado a.1394 (or.) CDSPelayoOviedo 3,91 n°32, y otros.
Origen: Aunque se ha propuesto una etimología vasca para este nombre personal, haciéndolo derivar del apelativo eusquérico GOMA «reflejo», a través de un derivado conjetural *GOMAZ, *GOMEZ «brillante» (Menéndez Pidal y Tovar 1962: 387), lo más verosímil es ver en él un continuador del gótico GUMA, muy productivo en la onomástica medieval peninsular (208), a través de una forma primitiva GOM-AZI, GOM-IZI, GOM-ECIUS (HGNB 144, 14b), de acentuación originariamente proparoxítona (209), cuyo segundo elemento resulta de interpretación confusa.
El nombre personal Gomez, en la actualidad únicamente conservado como patronímico, aunque documentado en Asturias desde la Alta Edad Media (desde Gommiz Didazi... Gommiz Fredenandiz a.926 (s.12) CDCatedralOviedo 1,98 n°23; en un documento original desde comites Gomez Didaz a.1053 (or.) CDSPelayoOviedo 1,25 n°3), no parece aquí tan arraigado como en otros dominios próximos, si bien sí se documenta con cierta constancia. En lo que se refiere a su presencia en la documentación bajomedieval posterior a 1200, se constata hasta finales del siglo XV, apareciendo con mayor regularidad en las dos últimas centurias, mientras que en el XIII sólo se constata en sus dos primeras décadas. Este dato podría apuntar a una cierta revitalización tardía de su uso, que, no obstante, nunca supera un porcentaje de frecuencia como el 0,89% que se registra en la última década estudiada, situándose la media de todo el periodo por debajo del 0,20%....
————
208 Véase, en Asturias, domno Gomello ouetensi episcopo a.853 (s.12) CDCatedralOviedo 1,19 n°5, Gumensindus diaconus a.921 (s.12) CDCatedralOviedo 1,94 n°22 o Gomesindo a.1022 (1207) LRegCorias 122 n°412, Comessani comes a.1075 (s.13) CDCatedralOviedo 1,218 n°72, junto a Gomesani comes [a.1100 (s.12)] CDCatedralOviedo 1,317 n°117, y, probablemente Gumardo a.863 (s.13) CDCatedralOviedo 1,37 n°8.
209 Precisamente la acentuación descarta otros posibles orígenes como el nombre grecolatino COMASIUS (Forcellini 5,408; Kajanto 1982: 222; Solin 1994: 59, 316), aunque también podría pensarse en una reelaboración analógica con la estructura fonética característica de los patronímicos.