Gisasti da Bizkaiko toponimo bat, Bermeon baserria da eta Gisastiko errekea toponimo eratorria dago, baita ere Gisastiko basoa, Bermeo eta Bakioren artean. Gisasti ere da Berrizko tontor bat.
Bermeoko toponimia lanean agertzen dira aipatutakoak, Gisasti baserriaren lekuko zaharrenak XIX. mende hasierakoak dira:
1826 Guisesti, cas. BUA 39/3. Enajen. y conc
1831 Guisesti aurrecoechea, cas. BUA 1625. Concesiones
1839 Guisasti, casas BUA 1313/15. Casas 1
Gisasti aurkintzaren lekukoak ere XIX. mendekoak dira:
1848 Guisisti, heredad llamada BFA. Bust 396/002 6b
1868-79 Guisasti, monte BFA. E. LS. C/546-10
1870 Guisasti, monte de BUA 38/1. Leña 1
Gisastiko erreka toponimoaren lekukoak:
1826 Goijenzabalpe, ría de BUA 39/3. Enajen. y conc.
1869 Guisasti, regata de BUA 38/1. Leña 2b
1869-72 Gorozu, rio llamado BUA 39/5. Solic. de terreno 4
1870 Guisasti, regata BUA 38. Leña
Azkenik,
Gisastipe toponimoarenak:
1855 Guisasti barrena, término de BUA 39/29. Acreedores
1855 Guizasti-barrena, término de BUA 39/29. Acreedores
1872 Guisastive, término de BUA 39/12. Arriendo de terreno 1
Bide batez, lekuko zaharrenetan
Gisastibarrena zena, gero
Gisastipe bihurtu zen.
Barren hitzaren esanahi zaharrena toponimian ere ikus daiteke.
Gisatza izena ere Bizkaian agertzen da, Muxikan baserria da, Zaldibarren tontorra. Zornotzan bi dira izen hori barruan dutenak,
Gisatzagoikoa baserria eta
Gisatzabekoa etxea.
Zornotzako toponimoaren XVIII. mendeko lekuko batzuk daude
Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Guisasa [N, TO]
Guisasa (la cassa de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta 18.1796, FogVizcayaMs.
Guisaza (la cassa molino de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta 18.1796, FogVizcayaMs.
Guizasa (la casa de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta, a.1704, FogVizcayaMs.
Guizaza (el molino de), Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Guizaza (la caseria de), Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Guisasa [N, NO]
Guisasa (Fran(cis)co de) [Cruzeaga (calle de) (pr.n.res)], Durango, a.1745, FogVizcayaMs.
Guisasa (la casa del mayorazgo de) [Goxencalle (calle de) (pr.n.res)], Durango, a.1745, FogVizcayaMs.
Liburu berean Muxikako baserriaren aipu bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa:
Guisacha [N, TO]
Guisacha (la casa de), Ybarruri, a.1799, FogVizcayaMs.
Toponimo hauetan hitz bat dago, landare izena,
gisats:
gisats.
(Vc ap. A).
"Retama" A. Cf. isats.
Basaberak esaten jakee txikar igon baga datozanai, zelanguak dirian otia, gisatsa, ginarria ta beste asko. Mg PAb 187s. Arbola ondo zainduen ostruetan eta elorri edo gisats uruingarrien adarretan. Ag Ioan 176.
GISATSPE (En casos locales de declinación sing.). Lugar debajo de la retama.
[Aizeriak] irten zuen pozez beterik zegoan gisatspetik. VMg 83.
Bermeoko toponimia lanean adierazten den bezala hitz horrek lotura luke
isats hitzarekin, ezberdintasuna hasierako silaban dago, sartaldekoak
g- du besteak ezer ez duenean. Alternantzia hori beste hitz batean aurkitzen da,
ginarra hitzean, ainar eta inar ezagunekin lotura duena,
Ginarrazaga toponimoaren oinarria dena.
Azkenik,
Gisasti toponimoan
-di atzizkia dago eta
Gisatza toponimoan
-tza atzizkia, dirudienez.