Galdakaoko toponimo honetaz hainbat lekuko badira, XVI. mendetik hasita.
Lehenengo lekukoa Testamentos del bachiller Gaspar de Isasi izeneko agirian dago, 1547. urtekoa dena:
... con la mitad del sel llamado Cortachin que es en Gumucio, que confina con el sel de Ausparozaga, de todos mis bienes, conforme al fuero de Vizcaya.Hurrengo bi lekukoak, bata XVII. mendearen hasierakoa da eta bestea, data gabea, egungoa izan liteke, Relación toponímica general de Galdácano izeneko lanean bilduak, 478. or.:
Ausparozaga: 1607, sel de la zona de Urgoiti.Analizatzeko hitza Ausparozaga litzateke, bestea, beranduagokoa da eta, antza denez, toponimoaren berranalisia gertatu da, hauspo + ola + -tza + -aga bezala geratuz, beharbada hasierako elementua ilundurik geratu zelako.
Auspolazaga: [Ausparozaga]. Heredad y monte. Zona de Gumucio.
Toponimoak bi elementu lituzke, azkena -aga atzizkia da eta hasierakoa hauspo eta arotz hitzekin sortutako *(h)ausparotz hitza litzateke. Egitura berdintsua Asporoza toponimoak izango luke, baina izen honetan bukaeran -a artikulua izango zen.
Ez dira aipatutako toponimo hauek hauspo hitza duten bakarrak, Auspagingoa toponimoa ere aztertua izan da blog honetan, baina honek hauspogin hitza izango zuen oinarrian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario