Gañaga da Gernika-Lumoko tontor baten izena eta baita Zalduan bazen izen bereko etxe bat ere. Azken honen lekuko zahar batzuk daude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Gaiñaga [N, TO]Toponimoa, tontor bat izanik, ez da analizatzeko zaila, gain + -a. Kasu honetan, gainera, izena eta izana loturik daude etimologia oso garbia eskainiz. Baina gain izenaren sartaldeko aldaera gan(e) da. Horrek esan nahiko luke toponimoa eratu zenean aldaketa gertatu gabe zegoela eta gero, toponimoa finkaturik zegoela eta aldatu gabe geratu zela. Zoritxarrez, ez dago gain > gan aldaketaren datarik, baina Gañaga toponimoa egoera zaharraren lekukoa litzateke.
Gaiñaga (la caseria de), Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Gaiñaga [N, NO]
Gaiñaga (Domingo de) [Eyzaga_Goicoechea (la caseria de)], Zaldua, a.1745,
FogVizcayaMs.
Gaiñaga (Juan de) [Gazaga_Goitia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario