Pasaiako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendearen bukaerakoa, Pasaiako toponimia liburuan dagoena, 106. or.:
Lekuko bakarra bada ere, erraz analizatzekoa da, baina aldaketa txiki bat gertatu zaio. Toponimoa hipokoristiko batez osaturik dago, jatorrian *Felipon izango zena, Felipe antroponimoa eta -on atzizki hipokoristikoa, baina aldaketa bat gertatu zen, on > un bilakaera ezaguna da euskararen lurraldeko hainbat lekutan eta blog honetan badira hainbat adibide, esaterako, Martinun toponimoa, jatorrian Martinon antroponimoa izango zuena, hau Martin + -on elementuz osatua. Atzizkia erdal jatorrikoa da eta gerta liteke hipokoristiko bera ere mailegatua izatea.Felipun toponimoaren bitartez jakin dezakegu *Felipon antroponimoa ezaguna izan zela euskal lurretan aurreko mendeetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario