lunes, 15 de mayo de 2023

Txurtitxaga toponimoa

Txurtitxaga da Atxondoko baserri bat. XVIII. mendeko lekuko bat dago Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones liburuan jasoa, 1775. urte inguruan idatzia, 367. or.:

Tiene su jurisdicción unas dos leguas de circunferencia, con canteras inagotables de jaspe moreno, hierbas medicinales, pastos para ganado, barniz para el vidriado de alfareros, fuentes de aguas maravillosas, siendo las de Churtichaga y Sagarmínaga especiales, montazgos y minas de metal amarillo hacia el valle de Aramayona...
Mende horretako lekuko gehiago eta baten bat zaharrago daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Churtichaga [N, TO]
Churtichaga(la casa de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga(la caseria de), Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.
Churtichaga_Jauregui (Juan de) [Jauregui (la casa de)], Apatamonasterio, a.1704, FogVizcayaMs.


Churtichaga [N, NO]
Churtichaga (Dom(ing)o de) [Churtichaga (la caseria de)], Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.
Churtichaga (Miguel de) [Ueytia (la casa de)], Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga (Thomas de) [Churtichaga (la casa de)], Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga (ynquilino) (Maria de), Apatamonasterio, a.1745, FogVizcayaMs.
Churtichaga regidor (don) (Miguel de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga regidor capitular (Martin de), Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Churtichaga uiuda (Josefa de) [Uruburu (la casa de)], Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Churttichaga (Bauptista de) [Mundittuaga_Goicoa (la casa de)], Yzurza, a.1796, FogVizcayaMs.

Toponimoa luzea da eta argia den bakarra -aga atzizkia da. Aurrerago dago *txurtitx(a)- ezezaguna. Azken silaba atzizki txikigarria bada *txurti berreskuratuko genuke, eta hau izan liteke Urti antroponimoaren hipokoristiko bat, Urtisagasti toponimoan dagoen bera. Hala izan bazen, Urti izenak bi bilakaera izan zituen, batetik hasieran tx- jaso zuen, batzuetan zegoen kontsonantea ordezkatuz, Txukasene toponimoan bezala, honetan *Txukas hipokoristikoa genuke, Lukas antroponimotik sortua. Beste batzuetan, antroponimoa bokalez hasiz gero, tx- ezarri ohi da, Txandre antroponimoa bezala, andre izenetik sortuz.
Bigarren bilakaera bat gertatu zen, bukaeran -txa atzizkia erantsiz. Horrela, *Txurtitxa antroponimo hipokoristikoa izan zen, kasu oso antzeko bat Matxitxane toponimoaren *Matxitxa hipokoristikoa, Marti antroponimotik sortua. Honek ere bi bilakaera izan zituen, batetik barrukoa -tx- eta bestetik bukaerakoa, -txa erantsiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario